jueves, 31 de marzo de 2011

Torturaren torturak



...El paisaje magnético
de un pintor callejero,
y yo ahí, metida
en medio de sus árboles,
sin saber como arrancarme.
La ruleta rusa: “sin-cuenta”,
balines sin dirección...
Los malos espíritus rondándome
la pieza, las calles y mi mente.
Mientras Silvio me acompaña desde el tocacintas
recordándome que
“quedamos los que puedan sonreír en medio de la muerte en plena luz”
“en plena luz, en plena luz”

Ana Leyton. Chile.



Liburu artean zorabiaturik eman ditut azken egunak..inspirazio bila...eta ez da izan  olerkirik sortzeko, edo munduko hausnarketarik sakonena idazteko. Tortura hitzak torturaturik nauka.. Albiste batzuk barrukoa astindu didate. Tortura internazionalista dugu, denetan mundialena. Bazter oro ezagutzen du, dela gorputz, dela herrialde zapaldu. Zurrunbiloan hango eta hemengo erreferentzia bila aritu naiz, eta zinez gauza ederrak topatu ditut. Gure herrian tortura salatzeko olerki, idazki eta ekintza mordoa daukagu, zoritxarrez, hala da; baina munduan zehar ere badira guk salatzen ditugun gehiegikeriak zentsuratzen dituzten lagunak. Torturaren protagonistak dira, haien beldurrezko filmean. Olerkari ospetsuak batzuk, kalekume ezezagunak bestetzuk.
Nik haiek guztiak irakurtzeko ahalegina egin dut, horretan dihardut. Betaurrekoak erantsi ditut ahalik eta aurreritzi gutxien izateko, eta topatu ditudan batzuk zurekin konpartitu nahi ditut. Ez dira bakarrak, inondik ere. Distantziak laburtzeko bidea ere bada poesia, herrien arteko samurtasuna eta elkartasunaren zubi mingarria.
Eta adiskide  batek gogora ekarri didana zuri gogorarazi beharrean nago.
zer izan eta Wislawa Szymborskaren Las Torturas olerkia.

Ana Leyton
http://lavquen.tripod.com/analeyton.htm

Wislawa Szymborska. Tortura eta Euskal Herria
http://www.youtube.com/watch?v=1MXzmhWPIpg&feature=related

Barrukoak bor-bor egin dit. Zuri?

domingo, 27 de marzo de 2011

Albatroak: Coleridge eta Sarrionandia

Eta hara! Albatroa asturu oneko xoria suertatu zen
Eta untziari jarraitu zion ipar alderantza bidean,
Behelainotan eta uretako izotz arroken artetik..

The rime of the ancient  mariner. S.T Coleridge
 Joseba Sarrionaindiaren itzulpena
                       
Itsasoaren bila abiatu naiz asteburuon; zertxobait kargaturik Santiagok isuritzen duen ke eta kutsaduraz, aire freskoa arnastera ihes egin dut Maitencillo herrixka ederrera..
Hantxe ordu batzuk eman ditut olatuei begira, itsasoa harro baitago bazter honetan, eta hegaztiak paseoan ibili dira hara eta hona.. kaioak eta antxetak, kaltxori eta gabaiak..argazki bestelakoa, gaurkoa.
Dantza hartatik Albatro talde bi azaldu dira, eta nik pozik begiratu diet guztiei. Talde ederra.
Imaginazioa lanean jarri da, Txilek eman didan gainestimulua izango da, nonbait, eta Coleridgen The Rime of the Ancient Mariner ekarri nahi izan dizuet, nork eta Joseba Sarrionaindiak berak itzulia. Eder.
 
Laburrean, marinel zahar batek kontaturiko istorioa dakar:
" lehendabizi Ekuatoreruntz nabegatu ondoren, itsasontzia ekaitzek Hego Polo aldeko eskualdera eraman zuten, eta nola han, marinel zaharrak, gupidarik gabe eta abegitasun legeak apurtuz, hil zuen itsas-hegaztia..."

 Albatroa zen hegazti sakratua, eta hura hil zuen marinelak. Trajedia etorriko zen gerora, eromena, gosea. Zigorra.
Sorterrira itzuli zen ontzia, artean lagun bakarra bizirik, gainontzeko marinelak hilak baitziren zoriogaitzaren uretan. Onik, edo, lur hartu zuena, itsas-hegaztia hil izana zigortu zuen bakarra izan  zen, hain zuzen.
"Since then, at an uncertain hour,
That agony returns;
And till my ghastly tale is told,
This heart within me burns"

Loturetan irakurgai dituzue bi bertsioak, ingelesekoa eta euskarazkoa.
Bejondeizuela.

http://www.online-literature.com/coleridge/646/

http://ekarriak.armiarma.com/gordailua/ColeridgeSTMarinelZaharrarenBalada02.htm

jueves, 24 de marzo de 2011

DICAP: Herri kultura babesteko eredua



Txileko musikaren historian aurrekaririk gabeko esperientzia abiatu zuen DICAP  (Discoteca del Cantar Popular) disketxeak. 1967an sortu zuen Juventudes Comunistas taldeak “X Vietnam” Quilapayun taldearen diska argitaratzeko, eta Nueva Cancion Chilena mugimenduko aitzindaria bihurtu zen. Izaeraz saltzaile baino militanteagoa zen; egitura bitxia zuen, izan ere, irabaziak alderdi komunistaren jardueretara bideraturik zeuden eta disken estetikak zein edukiak kutsu aldarrikatzaile garbia gordetzen zuten. Pinocheten diktadura garaia iritsi arte, ia hirurogeita hamar diska inguru jaso eta argitara eman zituen DICAP disketxeak. Orduan, militarrek diska gehienak suntsitu zituzten baina salbatu ahal izan ziren musikari askoren grabazioak berriro argitaratu zituzten beste disketxe baten izenean, musikari eginiko zentsura salatu asmoz. Diktadurarekin batera musikari eta artista ugarik erbestera ihes egin behar izan zuten eta disketxeak haiei zegokien ondarea itzuli ziela lagundurik, sorterritik urrun , bidegabekeriak musikaren bitartez sortu eta berauek salatzen jarraitu ahal izan zuten.
http://www.nuestro.cl/biblioteca/textos/nueva_cancion7.htm

martes, 22 de marzo de 2011

Kafezaleontzako oparia.

Desde la terraza del cafe miro tremulamente a la vida.
Poco veo de ella, salvo el bullicio.  Un marasmo como un comienzo de borrachera me aclara el alma de las cosas. 
Fuera de mi transcurre en los pasos de los que pasan  la vida transparente y unánime. 
En este momento los sentidos se me han paralizado y todo me parece otra cosa: mis sensaciones son un error confuso. Abro las alas y no me muevo, como un condor fictício.
Hombre de ideales como soy, ¿Quién sabe si mayor aspiración no es realmente permanecer siempre aqui, sentado a esta mísma mesa de cafe?
Fernando Pessoa.

Bellas Artes auzoa oasi ttipia da Santiago beldurgarrian. Ez zentzu literalean har, izurik ez baitu sortzen hiriak. 
Baina gustora mugitzeko bazterra da. Kafetegiak nonahi, begirada bestelakoetako jendea. Lasaitasun preziatua.
Eta barkatu atrebentzia baina luxua da kafetxoa hartzera eseri eta mahai gainean Pessoaren hitzekin topo egitea, olerkia mahai-ohial modura aurkeztua. Kafea gustoko ez duenak ere ezingo dio eutsi eta kafearen garraztasun goxoan eroriko da...

domingo, 20 de marzo de 2011

Rapa Nui: irla handia, la lejana posesión

Tepito Te- Henua
ombligo del mar grande.
Taller del mar, extinguida diadema.
  Pablo Neruda.

Rapa Nui irla ez-lekuan dago..hain dago urrun, ezen nekez pentsa baitaiteke hara iristerik dagoenik ere, hura exitzen dela pentsatzeak lanak ematen dizkio askori. Askorentzat irla magikoa da, eta hori pentsatzeko arrazoiak egon, badira. Moaiak harrizko irudiak dira, galduriko kultura baten azken aztarnak. Hildakoen oroigarri dira Moaiak, eta subjekturik gabeko begiradak dituzte, ez dira inorenak, ez-lekua eta ez-denboraren adierazle jostariak.
Holandarrak, frantsesak eta espainolak kultura eta ohiturak suntsitzeaz arduratu ziren. Gaurdaino azken arrasotak iritsi dira, klan asko bizirik dago, bizirauteko borroka batean.
 Antzinatik irlako ondasunak irlarenak berarenak izan dira; bertako lagunek ez dute jabego irizpiderik izan, dena denona izan da, gu lurrarenak, nolabait esatearren.


Hanga Roa hotela azken gatazkaren eragilea izan da, eta irlako lagunen matxinada ekarri du. Pentsa militarrez josi ( edo urratu...) zutela irla..hain arriskutsuak izango al dira Hitorangui klanekoak??
Hotela gobernuaren eskuduntzan utzi  du orain arte kudeatzen zuen familiak. Hotela da eremu pribatu bakarra irlan, eta hura orain Txileko gobernuari dagokio, orain arteko ondare sistema deuseztu dute, irlako bizilagunen kalterako.

viernes, 18 de marzo de 2011

Maipu: lurra jorratu ( mapudungu hizkuntzan). Maipu geltokia: berdegunerik gabeko lurra.

Maipu Santiagoko geltoki bat da. Santiagon bost milioi lagun inguru bizi da, egin kontu hiri honen handitasuna noraino hedatzen den, onerako...zein txarrerako. Hain hiri handia izanik, agerikoa da distantzia luzeak ezezik, gizarte mailen artean ere alde nabarmenak daudela..
Arreta deitu dit Maipun gertatutakoak. Lur oso aberatsa duen ingurua zen, denetan emankorrenetakoa, baina diktadura garaian hirigintza eredu berria txertatu zuten eta egun apenas da berdegunerik bertan, dena da lur soila, biluzia, kolorerik gabeko lurra.
Eta bitxia dena zera da: berdea, eta berdeguneak, aberastasunaren sinonimo dira hainbat lekutan, Santiagon ere, esaterako. Auzorik ospetsuenetan, direla Providencia, Las Condes...parkeak eta berdeguneak nonahi aurkituko dituzu, lorazain batek jagoten ditu eta urte osoan belardi zainduak daude bistan, begien gozagarri. Berdea inguratzen gaituen kutsaduraz ahazteko terapia ona da, beste herri batean bizi zaren sentsazioa piztera ere eraman zaitzake. Baina auzo guztiak Santiago bakar batenak dira, bati ostu egiten diotena beste bati ematen diote, eta halaxe geratu da  Maipu xehean.
Ez da kasualitatea egun Maipu  atzerritaren egonlekua izatea, migrazioen emaitza. Txiroen auzoa, berdegunerik bako bazterra. Behinola, hari ere, berari zegokiona lapurtu zioten. Istorio ezaguna, nonbait.
Argazkiaren bestaldean, espazio publikoak aldarrikatzeko ekimenak ditugu, auzolanean oinarrituriko proiektuak, bizilagunek zein auzo eredu nahi duten erabaki eta espazioa haien erara antolatzeko. "Yo quiero mi barrio" izena dute. Bada, har ezazue zuei dagokizuena, sortu!
Itzuliko al da berdea Maipura....

jueves, 17 de marzo de 2011

Neure lehen lurrikararen ostekoak. Dena ez dago gure esku, kontrolpean: naturak agintzen du sarri.

Lehen lurrikara sentitu dut hemen bizi naizenetik. Goiz goizetik gertatu da: ni ohean nintzen, ez erabat lo, ametsetan koloreekin, lagun eta adiskideekin...ideiak eta irudiak dantzan dituzun amets haietakoak ziren, irudi gardenik gabekoak. Eta ohea mugitzen hasi da. Metroaren zirrara zelakoan nengoen,  neure amest erdi egiazko haietan murgildurik nintzen, noski. Jarraian ohartu naiz metrorik ez dudala etxe azpian, eta orduantxe lurraren dardara zela ikusi dut.  Goizean gertatutakoa aprobetxaturik, Txiletik zertxobait urrundu naiz, Euskal Herritik areago, eta hausnarketa interesgarria topatu dut. Inflexio puntuez dihardu, baina orain arte ezezagun, edo hain ezagun ez genituen hitzetan.
Niri dagokidanez, lurraren ikara eta dantzekin ohitzen hasi beharko dut. Dramatismo eta beldurrik gabe, txiletar erara.thttp://www.gara.net/paperezkoa/20110317/254140/es/Fukushima-marca-punto-inflexion

lunes, 14 de marzo de 2011

Urak dakarrena...

Amoma baten testigantza laburra ekarri dizuet. Ur kutsatuaren hondamendia herriaren galbidea da, alegia, mehategien helburua ogia irabazteko beharraren atzean. Hegoaldean, bederatzigarren  herrialdean, pil-pilean dagoen gatazka. Beste bat.
Uraren zikloaren garrantzia aspaldi ahaztu dute batzuk, diruaren eta garapenaren izenean denak balioko balu lez. Halere, amomak itxaropen izpia gordetzen du  edozeren gainetik, haren jainkoarengan du konfiantza, naturaren ibiliak bakea ekarriko die, urak bere bidea egingo duelakoan. Inoiz maputxe herriari lapurturikoa herriari berari itzuliko al diote?
Ezagun dugu mezua, han hemen...edonon dugu antzekoa mamia.. Ez ordea irudiok..

http://www.youtube.com/watch?v=eYVglf6nnyk&feature=related

domingo, 13 de marzo de 2011

Quilombo: existitzeko askatasuna

Santiagon bada Quilombo izeneko argitaletxea; poesia bisualez osaturiko lanak argitaratzen ditu, besteak beste.
Quilombo hitzak esanahi bat baino gehiago gordetzen du bere baitan: Argentinan anabasa edo desordenarekin zerikusia duen hitza dugu. Bada, gainera, beste adiera bitxia.
Quilombo:  egonleku basatiak, oihanean bertan kokaturiko herrixka batzuk dira. Brasilgo esklabo talde libertarioek XVII. mendean sorturiko  kokalekuak dira. Haiek berezko gizarte egiturak sortu zituzten eta oihanean bizitzea erabaki zuten denek berezko zuten eskubidea aldarrikatu nahirik: izateko, existitzeko askatasuna hain zuzen.

www.quilomboediciones.cl.

sábado, 12 de marzo de 2011

Pewenmapuko Araucaria..

Argentina eta Txileko patagonian dagoen zuhaitz ederra da. Pewenmapun
 pehuen izeneko  haziak elikagai erabiltzen dituzte sarri, eta bertako bizilagunak   Pewencheak  dira, pehuen jendea alegia. Zuhaitzaren zein jatorrizko herriaren izena galdu egin dira eta maputxe herriaren baitan kokaturik daude.

Geltoki berria

Barakaldon hasi  nintzen endredatzen orain 29 urte.. Belfasten eman nituen hilabete koloretsu batzuk..Barakaldotik Urdulizera joan nintzen estropozuka eta orain, bizitzaren kapritxoak Txilera eraman nau. Santiagotik ari natzaizue.....