martes, 31 de mayo de 2011

Hautsak harroturik..eta herria "dantzan"

Detalles

La inteligencia
Podra maquillar, una y otra vez,
Nuestras cobardias.
Pero llegara la hora
En que amaneceremos
Profundamente idiotas
Quizas entonces
Tomemos
......................-valientemente-
La decision de ser felices.
Claudia Curimill



Hautsak harrotu ditu "Hydroaysen" egitasmo erraldoiak. Eta aspaldi ez bezala, jende asko kalera irten da, haserreturik.
Azken hilabetean gero eta ugariagoak dira zentralaren aurkako aldarriak; zoritxarrez, estatuaren erantzuna gero eta bortitzagoa ere izan, bada. Poliziaren unibertsaltasuna lehen eskutik ikusi ahal izan dut, hau da, polizia ( eta herrialde bakoitzean daukan sinonimoa aplikaturik) indar errepresiboa da, Euskal Herrian, Txilen, Palestinan edo Patagonian: estatuaren tresna armatua da, estatuak bere nahierara erabili eta kudeatzen duena. 
Manifestazioak jendetsuak dira oso, 40.000 lagun inguru elkartu ohi da. Jendetsuak izateaz gain, badu beste ezaugarri aspaldi dastatu bakoa: kolorea.
Manifestazioak koloretsuak dira zinez; bertaratzen direnak zentralaren aurka matxinatzen dira baina ez hori bakarrik: aldarrikapen "orokor" horren atzean beste hainbat oihu ttipiago ere badago: maputxeen lurraren defentsa; sistema ekonomikoaren ankerkeria; emakumeen eskubideak kapitalismo basatiaren aurrean; nork bere zoroa bizi du, inondik ere. Eta nork bere pankarta darama, bere lelo, marrazki edo banderarekin. Askotarikoak dira ikusi ditudan banderak ere, bai.
Baina akaso gustukoen izan dudan bitxikeria dantzak eta musika izan dira..ohituak gaude manifestazio grisetara..jendea serio doa kalera, egia da geurean gauzak ez daudela kantutan hasteko moduan, fandangoa edo arin-arina dantzatzeko Bilboko kale nagusiak zeharkatzen ditugun bitartean.
Txileko Santiagoraino jatorrizko herrietako bizilagunak hurbildu dira, haien kantu, dantza eta koloreekin..eta haiek beste inork baino gehiago egiten zuten garrasi...musikaren erritmoaren konpasean.
Polizia gure parean zen, kolorezko jende uholdea isurkari kimikoekin eta bortizkeriarekin itotzeko. Lortu zuten, baina ez dute irabaziko.

jueves, 26 de mayo de 2011

Yo tambien quiero una casa en el aire

Lurrean ibiltzeaz nekatu egiten naiz sarri. Aurreko astean hegan egin nuen pittin bat....zuetako askorekin batera, irakurle, adiskide. Lore erailak loratzen hazi dira ostera ere. Udaberri berria ageri da Euskal Herrian.
Eta distantziaren emaitza akaso, ni ere haiekin batera hazi naiz, lurretik metro batzuetara..
Hegan egiten ari nintzela Ada Luzekin topo egin dut. Hari etxetxoa egin zioten hodei artean...eta orain nahi duen gisara antolatu ahal ditu hodeiak, euri sasoiak, ekaitzak...inork ez dio enbarazurik egiten.
Nik orduan urtebetetzerako halako etxea nahi dut. Eta hara ekarri lurrean, ohikotasun tristean, bizi nahi ez dutenak..



Voy a hacerte una casa en el aire
Solamente pá que vivas tu, despues le pongo un letrero muy grande
de nubes blancas que diga Ada Luz
Por que cuando Ada Luz sea señorita
y alguno le quiera hablar de amor
El tipo tiene que ser aviador
Para que pueda hacerle una visita

El que no vuela no sube a ver a Ada Luz en las nubes, 
Porque sino vuela no llega allá
A ver a Ada Luz en la inmensidad
Para que no la moleste nadie.

Voy a hace mi casa en el aire
Ponte a pensar como será é bueno vivir
Arriba de todo el mundo,
Alla en las nubes
Sin que te vaya a molestar ninguno.
Si te preguntan cómo se sube decíle
Que muchos se han perdido.
Para ir al cielo creo que no hay camino, 
Nosotros dos iremos en una nube
Porque si no vuela no sube
A ver a Ada Luz en las nubes
Porque si no vuela no llega allá
A ver a Ada Luz en la inmensidad
Quiero hacer mi casa en el aire,
Pá que no la moleste nadie.
Rafael Escalona

viernes, 20 de mayo de 2011

Al-Nakba gogoan. Mahmud Darwish eta poesia armatua.

Literatura aldarrikapen arma bailitzan tratatu behar dela esan zidan idazle maitatu batek. Aski barruraino gorderik geratu zaizkit bere hitzak. 
Mahmud Darwishen lanak ezagutzeko aukera izan dut. Miserien gainetik mintzo zen Mahmud; haren poesiari balak zerizkion, literaturaren samurtasunak eta errealitatearen kolorerik gabeko argazkiak koktel iraultzailea sortu zuten.

POETAK ETA BANDERAK

   My pen is a weapon
Peadar O'Donnell

Mahmud Darwish poetaren hileta argazkiari begira nago.
Hilkutxaren gainean bandera palestinarra ipinita daroa
eta dozenaka esku hura ukitu nahian dabiltza:

Hil ezina zara, Darwish, hil ezina gure bihotzetan!

Ez dakit zeinek esan zuen
banderak poeten hilkutxen gainean jartzeko direla,
Herriaren poeta hilak janzteko,
Herri osoaren besarkada, laztana,
maitasuna adierazteko direla.
Eta nik ere halaxe uste dut:
banderak oihal margotu hutsak dira
ez badaukate herri oso bat atzean,
borroka duina alboan.

Argazkiari begira nago, begiak bahituta,
eta photoshoparen beharrik gabe esan liteke
Mahmud Darwish poetaren hilkutxa hegan doala
laztandu nahi duten eskuen itsaso horren gainetik.
Paddy Rekalde



63 urte igaro dira Israelgo estatua sortu zenetik, Palestinari hari zegokion lur zatia ostu ziotenetik. Geroztik bi herri lehian daude, eta mundua ikuskizun zital horren lekuko lotsatia ( edo lotsabakoa) da.
Nazioarteko estatuek ezer gutxi egin dute Palestinaren alde, haien eskubideen defentsan. Israelek aingeruekin egiten du lo eta palestinarrak ametsgaizto itsuan bizi dira, odolezko oheetan.
Asko gara Palestinaren mina sentitzen dugunok, hildakoak madarikatzen ditugunok, Israeli boikota egiteko erabakia hartu dugunok.
Palestinak, erreprimiturik dauden beste hainbat herri bezalaxe, existitzeko eskubidea du, herri askea izatekoa.
Eta hori lortu bitartean, ez zalantzarik izan palestinarrek eutsiko diotela, egunero-egunero senide eta adiskideen hilkutxak Palestinako banderaren gainetik  garraiatu behar badituzte ere.

domingo, 15 de mayo de 2011

Ikusmirak, ametsak eta borroka: maputxeen gose grebaz

Yo soy la visión
de los antiguos espíritus
que durmieron en estas pampas.
...
Soy el sueño de mi abuelo
que se durmió pensando
que algún día regresaría
a esta tierra amada.
...
He corrido a recoger el sueño
de mi pueblo
para que sea el aire respirable
de este mundo.
Leonel Lienlaf


Halaxe, Txileko hegoaldean, maputxeen lurraldean, 60 egun baino gehiago igaro dira lau lagunek gose greba abiatu zutela. Gobernuak lurrak ostu nahi dizkietinteres ekonomikoak argudiaturik. Egia esan, han eta hemen, arrazoi berdintsuen izenean jendea atxilotzen dute, legeak moldatzen dituzte, terrorista berrien perfilak sortzen dituzte...Ez dago misterio handirik afera honetan. Errealitatea gordina da, eta estatua agerian geratu da. Akaso horrexegatik hain da urria kalera iristen den informazioa. Buelta asko eman behar da albiste fidagarriak entzun eta irakurtzeko. Estatuak komunikabideak kontrolpean ditu, informazioa salgai egongo balitz lez, estatuak egunkari eta telebista kateak erosi ditu. Lotsagarria.
Egoera larrian daude, okerrerera egin du haien osasunak, eta bistan da datozen egunotan ez dela aldaketarik egongo. Gobernuak bestelako lehentasunak ditu.
Eta demokraziaren izenean lege antiterroristan oinarriturik  lurren defentsan aritu direnak epaitu dituzte. Ondorioa askorentzako ezaguna da, zoritxarrez:20 eta 25 urteko kartzela zigorrak, eskubideak urraturik. Bortizkeriaren adiskidea da estatua: bost egunetako inkomunikazioa, torturak...

Hay que caer y no se puede elegir dónde.
Pero hay cierta forma del viento en los cabellos,
cierta pausa del golpe,
cierta esquina del brazo
que podemos torcer mientras caemos.
                                            Roberto Juarroz


Ikusmira antzekoak ditugu, amets berdintsuek bahitzen gaituzte gauez eta borroka dugu bide bakarra.

viernes, 13 de mayo de 2011

Erlojua: arduren iratzargailua

Neure arazoetako bat ( ez da bakarra) aitortuko dizut: erlojua. Arazo kate baten hasiera da ordea: adiskideek ederki ongi dakite hori.
Erlojurik gabe bizi naiz, baina erlojuaren gatibu izaten jarraitzen dut, neure hamar minutuko ohiko atzerapenak lagun bat baino gehiago zoratu badu ere.

Erlojuak kontrola gordetzen du apaindura koloretsuetan. Erlojua erantzukizun eta arduren iratzargailua da. 
Cortazarrek erlojuaren deskripzio xelebre eta pittin bat mikatza ematen du gaur ekarri dizudan ipuinean. Ez da puntualtasunaren aurkako matxinada. Gehiago da. Pentsa ezazu..

Piensa en esto: cuando te regalan un reloj te regalan un pequeño infierno florido, ina cadena de rosas,  un calabozo de aire. No te dan solamente un reloj, que los cumplas muy felices y esperamos que te dure porque es de buena marca, suizo con áncora de rubíes; no te regalan solamente ese menudo picapedrero que  atarás a la muñeca y pasearás contigo. Te regalan un nuevo pedazo frágil y precario de ti mismo, algo que es tuyo pero no es tu cuerpo.
Te regalan la necesidd de darle cuerda todos los días; te regalan la obsesión de atender a la hora exacta en las vitrinas de las joyerías, en el anuncio por la radio, en el servicio telefónico.
Erlojua galtzeko beldurra ere oparitzen dizute: lapurtua izateko beldurra...erlojua lurrera erori eta apurtzeko beldurra. 

Oinarrian ez dizute erlojurik oparitzen. Zeu zara erlojuaren urtebetetze oparia.

Julio Cortazar: Preámbulo a las instrucciones para dar cuerda al reloj.

martes, 10 de mayo de 2011

ACONCAGUA zelataria, TUPUNGATO izarretako leihoa

Aconca hue mapudungun hizkuntzan bestaldetik datorrena esan nahi du. Kitxua hizkuntzan berriz ackon eta cahuak ( cahua aditza) begira dabilena adierazi nahi du. Aymarak kon kawa harritzar eta mendi elurtua adierak ditu. Beste itzulpena inguruari begira dagoen harritzarra ( mendi elurtua) izan ahal da. Inguratzen dituen hizkuntza beste adiera ditu mendiak.

Atzerritarra izatea ez da kontu erraza, zenbaitzutan, ezta samurra ere. Txiletik bueltaka jarraitzen dut turista izaeraz ( eta hein batean halaxe da, nahiz eta lan kontuak direla eta hemen izan) baina herrialdetik irten behar izan dut baimena eguneratze aldera eta burokrazia arazoak saiestearren.
Mendozara joateko gogoa aspaldi piztua nuen eta udazkena lagun, aukera polita begitandu zait Argentinako mutur hartara hurbiltzea, negua hurbildu aurretik, ea zer berri.
Buelta ederra eman ahal izan dut Andeetan barrena. Halako txangoek ordea, nekez asetzen naute, eta ibilaldi luzeagoen premian geratzen zaizkit zangoak. Uspallatako bailara ezagutu dut, inkek konskistaturiko lurralderik australena. Basamortu luze eta sakonak bertako bizilagun ohien zantzuak gordetzen ditu, baten bat arkitekturan josia, besteren bat bidexka eta bidezidorretan idortua.
Inken zubia ezagunetakoa da; ur beroa isuritzen duten harriez osaturiko zubia da. XIX. mendean hotela eraiki zuten bertan: igerileku epelak eta diru usaina bazter gehienetan baina gure amalurra apetatsua ere bada, eta lurrikara bortitz batek hotela eta igerilekua jan egin zituen. Eliza lotsatia zutik geratu zen, arrazoi geologikoak tarteko. Argi gera dadin nik arrazoi zientifikoak erlijiosoak baino gehiago sinistu ditudala. Ez da jainkoaren miraria izan eliza tente mantendu duena, haren kokapena baizik.

Guarpe herria dugu Argentina iparraldeko jatorrizko herri lasaia izandakoa. Espainol eta frantsesek aparteko ahaleginik gabe eurenganatu zituzten, hain ziren baketsuak. Konkistatzaileak mendialdean lekutu zirenean jarraian ohartu ziren zein zaila zen mendilerro izugarria zeharkatzea, ingurua ondo ezagutzen zuen bizilagunen laguntzarik gabe. Guarpeak erabili zituzten eginkizun horretarako, alegia, mezulari lanak egitera bidali zituzten Andeetan zehar, izan negu edo uda, egon hotz edo bero. Guarpeen etorkizun iluna idatzita utzi zuten lagunek, matxinatu gabe mendialdean murgiltzen baitziren eta haietako asko, mendian bertan galdu, patxamamak irentsirik.
Suge itxurako errepide estuek atsedenik gabe egiten dute Andeetan gora. Halako batean Aconcaguak kuku egin dit. Haren zain nintzen, ez pentsa. Liburuetako pasadizoak, adiskide mendizaleen erreferentziak eta argazki ugari buruan iltzaturik nituen, eta irakurri eta entzundako ibilaldia poliki eginez nihoala, Ameriketako mendirik garaienaren agurraren bila nenbilen. Andeak biluzik daude, elurteak atzeraturik dabiltza, nonbait, baina Aconcagua zuri aurkeztu zait, elurrez gainezka. Hemendik hilabete batzuetara elkartuko garela zin egin diot, eta orduan luze jardungo dugu; hura, gidari. Ni ibiltari.

Goratxuago, Cuevas izeneko sasi-herri tristea dago, hiru mila metro ingurura. Begibistakoa bertan arnasa mozteko modukoa da, hargatik bizi baldintzak hain dira gogorrak. Haize zakarra ezker-eskuin eta gora-behera dabil, atsedenik gabe. Bertan ganoraz eta duin bizitzea ezinezko amets bilakatu da. Urtaroaren arabera, sei bat lagun bizi da bertan baldintza zinez izugarrietan. Mugaldeak halakoak ditu baina; Txile eta Argentina lotzen dituen muturra da eta arrazoi ez hain agerikoak bultzaturik, jende asko joan-etorrian ibili ohi da bai ingurua zelatatzeko, bai merkataritza zioetarako.
Udazkenak baimena eman dit eta “curva de la soberania” balkoiraino igotzea lortu dut. Korrikan hasteko gogoa sartu zait, halako emozioa gorputzean sartzen zaidanean korrikan hasteko joera dut. Ez galdetu zergatik. Hango argazkia zure begi parean balego, korrikarik ez dakit baina pozez oihuka hasiko zinatekeela ziurtatu ahal dizut.
Nik biak egin ditut. Urte osoa mendien magalean ematen duten glaziarrek itxura bitxiak dituzte: gizon herrenaren planta, sukaldari baten aurpegia....denetarikoak dira elurrak mendietan taxutu dituen irudiak. Eta handitasuna....begietarako neketsu izateraino.


Santiagoko buelta izarrekin hizketan eman dut; Tupungato sumendiak bere 6300 metro lotsagabekoak gordetzen ditu, tontor borobilekoa hura, sumendi askoren antzera. Tupungato hitzak izarren begiratokia esan nahi du. Egin kontu zergatik. Laster egongo garela hitz eman diogu elkarri. Asteari gogotsu heltzeko droga izan da Mendozako ihesaldia. Andeetako energia zurrupaturik lo goxoak hartu nau.

miércoles, 4 de mayo de 2011

Carabineros de Chile: tus amigos. Siempre

Argi gera dakizuen, adiskideok:
Ez dakit norenak, neureak behintzat, ez.

" Somos futuro; somos seguridad; somos Chile"

Halako leloa darabilte telebistan. Metroa kontent da segurtasun neurri zorrotzena daukalako Txileko Santiagon. 200 kamara baino gehiago, segurtasun gizonak nonahi eta herritarrak des-informaturik edukitzeko telebista kate pribatua: Metro Tv. Hura koktela, lagunok.
Albiste tragikoak, bideo klipak eta izenburuan ekarri dizuedan kanpainaren antzeko perlak agertzen dira, tarteka-marteka.



Somos futuro... zuen erara ehunduriko jendarte mailakatuan, bai.
Somos seguridad... gutxi batzuena; aberatsena, txiroez beteriko herrialdean; estatuarena. Herriaren segurtasun eza zarete harrokeriaren itsasoan.
Somos Chile... aldeak nabarmendu eta  jendartearen errealitatearen zati bat bazkaldu duena zarete. Zuen neurrira egindako Txile zarete, ez herriaren beharrizanak asetu eta jendearen gabeziak konpontzeko tresna.

Argi gera dakizun, karabinero. Nor zaren. Eta zer zaren.
Ez herriari adar gehiagorik jo,ez traba gehiagorik jar.
                                                                                         Utziozu ibiltzen..

lunes, 2 de mayo de 2011

Itsasoa. El mar..tan grande

Nire oin ttipiak ( eta itsusiek, kar kar!!!) Pazifikoaren uretan busti nituen udazkena sartzekotan zela..... Ez dago irakurketa metaforikorik, neure oinak 36 zenbakiaren baliokideak dira....urak argi utzi zidan noren eremuan nintzen, nor zen nagusi inguru hartan..segundu gutxi batzuk iraun nituen.....Pazifikoan nintzen, baina (h)ura hotza!
Nerudaren pasadizo bat ekarri nahi izan dut ur izoztuari erreferentzia egiteko:

El Oceano Pacifico se salía del mapa. No había dónde ponerlo. Era tan grande, desordenado y azul que no cabía en ninguna parte. 
Hargatik neure leiho ondoan utzi zuten.
Los humanistas se preocuparon de los pequeños hombres que devoró en sus años:
No cuentan.
...
Ni la embarcación de los descubridores que rodó con sus hambrientos, frágil como cuna desmantelada en el abismo.
Ez.
Itsasgizona Pazifikoan desegiten da gatz eskukada bailitzan. Urak ez daki deus horren gainean.

domingo, 1 de mayo de 2011

Lolita Bosch eta Mexiko: herrialdeak ehuntzen dituen hari fina. Eta... magia.

Aunque si es mago sí. Si es mago sube al avioń de Lufthansa, se sienta a mi lado, baja la mesita auxiliar del respaldo del asiento de enfrente y saca un juego de cartas trucadas, una anillas falsas, un cubilete, seis dados y algunos pañuelos Perdón, me dice, no quería hacer tanto ruido. 
Es que estoy enseñandole a creer a mi hijo.

Lolita Bosch ezagutu berri dut. Sorpresa polita hartu dut. Txileko Santiagon izan da hitzaldi batean; hasieran bere liburuaz mintzatzen hasi da, irakurketa laburra egin du. Hemen liburu pasadizoak irakurtzeko ohitura dago. Irakurketan gozatu dut, eta erabat murgildu bere kontakizunean. Ondoren, bestelako doinua hartu du hitzaldiak. Kataluniarra da jaiotzez ( eta nazionalitate ez-ofizialez), mexikarra da ordea, bihotzez. Urte asko eman du herrialde korapilotsuan eta bertan Mexikok dituen hainbat aurpegi ezagutu du: narkoaren eragina gizartean, biziki larritzen duen gaia da. Ez da bakarra baina!
Eta orduan ekin dio bere blogaz hitz egiteari, bere liburuak eta sariak bazter utzirik. Nuestra aparente rendicion izeneko bloga kasik nahi gabe sorturiko espazioa da, handituz joan dena, harik eta mexikarren ( eta mexikar ez direnen) erreferente bilakatu den arte.   Mexikon egunero hiltzen den ehunka lagunen ahotsa bilakatu da bloga eta hildakoen berri ematen da bertan. Gertaerak zinez subrealistak dira, hain zentzurik gabekoak...
Baina urdailak buelta eman dit Feminicidio atalera iritsi naizenean: hildako emakumeen zerrenda luzea, luzeegia. Parean testigantzak, haiei zuzenduriko olerkiak...irakurgai. Horratx haietako bat, itzulpenik gabe. Gordinik:
Aterrada. 
Mi cuerpo aterrado, 
Ya no sé donde termino yo 
donde comienza el desierto. 
El polvo me llena de temor los labios 
No siento mis manos 
Pero tengo tatuadas las suyas. 
Estoy sola, escuchando el vacío, 
 Como este pensamiento floto, 
Diluida en el aire que huele a olvido. 
Me rodea el dolor, la nada
   Mi rostro pintado de sombras 
Mis senos manchados de frió. 
Mis piernas morenas de sol, 
Mis ojos llenos de noche, 
De angustia, de olvido. 
Aún sigo aquí, 
Aterrada, 
Desierta de piel y de vida… 
Perdida en la nada. 
Atoctli.
Bihotzean ziztada jaso ostean, amorruz beteriko euri jasa batek blai utzi ostean, hartu arnasa eta emaiozu begiratu bat blogari.