domingo, 25 de marzo de 2012

Zentsura, diktadoreen pilula zikina



Gure herriak pairaturiko zentsura arakatzen ibili naiz eta Gabriel Arestiri egindako liburu baten zentsuraren agiria aurkitu dut..Argumentazioa irakurri eta barregura sortu zait, besterik ez esatearren..Zorionez, herriak haren lana ( eta beste askorena ere) gordetzen jakin izan du. Ekaitza igarotakoan, bareago, ixilarazitako lan ugarik argia ikusi zuten eta ahoz-aho zein kanten bidez transmititu ahal izan dira.
Herriaren ondarea bizirik mantentzea herri izaten jarraitzeko ezinbesteko baldintza da. Torturatu gintuzten, hitzak eta ideiak zentsuratu zizkiguten; pentsatzeko askatasuna lapurtu ziguten luzaroan. Desmemorizazio kolektiboa aktibatu egin zuten eta une batzuetan, irabaztekotan izan ziren.
Egun, bestelako zentsura bideak daude, finagoak akaso. Baina mingarriak. Guk ere aurrera egiteko bestelako tresnak garatu ditugu, zorionez. Mundura hurbildu gara eta ez gaude bakarrik. Hori asko da.

Edozein kasutan, erne egon behar dugu halakorik berriro gerta ez dakigun..


Bide ederra egin dute hitz hauek...herriaren ahotik herriaren belarrira. Denok entzun ditzagun, denok kantatu..denok oihukatu ditzagun..

Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.

jueves, 22 de marzo de 2012

Ez Dok Amairu...ez da malefiziorik

Ez Dok Amairuk gure kultura eta hizkuntzari astindu ederra eman zion hirurogeiko hamarkadan; ez zuen bide luzea izan, baina nahikoa kantagintza berria izango zenaren lehen urratsak ibiltzeko.
Kantu zaharrak berreskuratu zituzten; guk  kantatzeko gai izan garen doinuak eta hitzak ikasi ahal izan ditugu hari esker. Historiaren kapitulu garrantzitsua idatzi zuen taldeak, euskara eta Euskal Herriarengan sinisteko adorea eman zion jende askori. Argi izpia izan zen urte ilun haietan, gure herriak dena kontra zuen unean, hain zuzen ere.
Hizkuntza eta Euskal Herria malefizio edo zori ezin txarrago hartatik askatu  gura izan zuen Ez Dok Amairuk, hargatik izen hura.
Baina izenak ere badu jatorria, badu bere istorioa. Euskal Herriaren Yakintzan Azkuek argitaraturiko ipuin batean du oinarri taldearen izenak. San Martintxo zuhurra zen oso, azkarra...aski ondo jakin izan zuen deabruari izkin egiten.
Hamairugarren zenbakia jada ez da malefizioa guretzat.

" San Martin errementaria zan. Behin bere arazo artean, nekearen nekeaz eta beroaren beroaz edo, minduta hasarrez egoan gizona, eta Txerreni, estualdi hatatik ataratearren, arimea emoteko gertu egoala esan eban. Behingoan agertu jakon Txerren.
-Hamen naukak, Martin -esanda.
-Ez haut nik behar hi ezetarako.
-Heuk dei egin daustak eta hona ni.
-Dei egin badauat zer egiten joadan ez dakidala egin izango joat.
-Ta ta ta ta ta! Neugaz behar dok.
-Ezetariko gogo bagarik egin dodala.
-Martin, nire eskuetatik jara (libre) egon gura badok, gauza bi egin behar izango dozak oraintxe: lehenengoa, burdinazko tresna barri bat asmau; bigarrena, hamabi misterio handiak zeintzuk diran esan.
-Burdinazko tresna barri bat! -hagin artean esanda, larri lurrera begira egon zan lehenengo; gero goi aldera, laguntasun eske bailegoan; eta gaztaina-adarretan akasdun orri eder luzeak ikusteak burutasun barri bat sorrarazo eutsan garun artean.
Gero urduri-urduri lanean hasi zan. Burdinazko zatai eta ailarak sutan sartu eta txingura ganera porrikaz ekarri eta taunk eta taunk, taunk eta taunk ekin eutsan San Martinek lanari... Lehenengo zerreak orduantxe gizon baten eskuartetik burua atara eban.
Bigarren eskabidea, hamabi misterio handiak aitatzea, bien artean egin eben: Txerrenek itaundu, San Martinek erantzun.
-Martintxo, esaik bat.
-Gure Jauna bera dok bat berak salbauko gaiozak; baina ez hi.
-Martintxo, esaik bi.
-Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak; baina ez hi.
-Martintxo, esaik hiru.
-Hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, gure Jauna bera dok bat, berak salbauko gaiozak; baina ez hi.
-Martintxo, esaik lau.
-Lau ebanjelariak lau, hiru trinidadeak hiru, Erromako altarak bi... eta abar.
-Martintxo, esaik bost.
-Jesukristoren zauriak bost, lau ebanjelariak lau, hiru Trinidadeak... e.a.
-Martintxo, esaik sei.
-Sei argi-egileak, Jesukristoren zauriak bost, lau ebanjelariak... e.a.
-Martintxo, esaik zazpi.
-Zazpi Sakramentuak, sei argi-egileak...
-Martintxo, esaik zortzi.
-Zortzirak dira zeruan, zazpi...
-Martintxo, esaik bederatzi.
-Bederatzi ordenamentuak...
-Martintxo, esaik hamar.
-Hamar mandamentuak...
-Martintxo, esaik hamaika.
-Hamaika mila aingeruak...
-Martintxo, esaik hamabi.
-Hamabi apostoluak, hamaika mila aingeruak, hamar mandamentuak, bederatzi ordenamentuak, zortzirak dira zeruak, zazpi sakramentuak, sei argi-egileak, Jesukristoren zauriak bost, lau ebanjelariak lau, hiru Trinidadeak hiru, Erromako altarak bi, Jesukristo bera dok bat, berak salbauko gaiozak; baina ez hi.
-Martintxo, esaik hamahiru.
-Ez, ez dok hamahiru.
-Badok hamahiru.
-Oilarrak joten dau munduan, aingeru ederrak zeruan, neure arimea izten deutsat Andra Mariari altzoan.
Eta orduan itsutu zan Txerren."

miércoles, 14 de marzo de 2012

Siempre es todavia


Lloramos crisis económica y vemos más claro si cabe que la pobreza va vestida de mujer. Resuelven guerras con violaciones y asesinato, cubiertos de valores que alejan a una de cualquier ser humano. Dejan de serlo, eso es todo. Ahora bien, los hombres, históricamente centro del control, sinónimo de poderes absolutos, dueños de ellos mismos y de más, ven caer su castillo de naipes. Ven una mujer que decide, que ama, que cree. Ven una mujer libre para ser como quiera, con quien quiera y cuando quiera. Esta nueva escena ha desorientado a muchos. Nuevos roles y actitudes, ahora ellos se tienen que reinventar; y es que la masculinidad también ha entrado en crisis  y las mujeres vamos floreciendo entre escombros y flores. No hablemos de igualdades, yo no vengo a reivindicar eso, al contrario, vengo a apostar por la diferencia, en ella están el respeto y muchas respuestas.  Para nosotras, todos los días debieran ser 8 de marzo. Día de lucha, recuerdo y reivindicación.  Y una vez ahí, dejar de serlo, en cuanto que no necesitaríamos de días así.


Aurreko batzuetan halako egunen aurka matxinatu izan naiz. Emakume langileentzako nazioarteko eguna existitzen bada, gauzak oker dabiltzan seinale, nonbait. Baina kritikak alde batera, hausnartzeko unea ere izan liteke halako eguna; mundu erdia krisian dagoela dioskue egunkariek. Munduaren beste erdiak aspaldi dauka eskua patrika zulatuan galdurik. Emakumea historikoki boterearen mutur txiroan; gizona gizon, jaun eta jabe. Maskulinitatearen hariak desegin ditu azken urteetako  iraultzak, ordea. Emakumeak bere lekua aldarrikatu du munduan. Izateko eskubidea lelo harturik kalera irten da. Lanera, ikastera, bizitzera, esatera. Emakumeok azkenik sinistu dugu geure gorputzaren jabeak garela: noiz, norekin eta nola. Subjektua, bakarra. Bestelakoak, ederra.
Emakumeok gizonen barrenetik tira egin dugu, haien mugak azalera ekarri, agerian utzi. Ordu arteko botere harremanak desegin dira..gizonak eredu bila dabiltza, noraezean. Haien eredua ez dira emakumeak, ez eta emakumeena gizonak ere. Haiek berdinen arteko kodea berreraiki behar dute, errespetuz harilkaturiko armiarma sarea, baina  desberdinak garela oinarri harturik. Batzuk ekin diote, estropezuka. Helmugara iristeko gau eta egunak igaro behar dira, hotza eta beroa sentitu. Maitasuna bizi behar da, gorrotoa dastatu. Maskulinitadeak balore jakin batzuk baino ez ditu seinalatu eta etxearen epelean bizi izan da urte askoan, gaurdaino.

domingo, 4 de marzo de 2012

Aysenen ez da uda girorik. El otro festival de la vergüenza

No vengo a hablar del Festival de Viña del Mar. Se ha hablado y escrito demasiado acerca de él. Hablaré de Aysen, donde apenas ha llegado el verano, apenas ha salido el sol. Donde han habido lagrimas sin emoción añadida de "gaviotas" o premios musicales.
Donde sin querer, se ha vuelto a celebrar un festival sin vergüenza, con la represión como premio al más justo; con la manipulación como bandera deshojada de microfonos mudos.

Udaldea ia edonon da berdintsua...telebista zabortegi ( are handiagoa) bilakatzen da; egunkariak argaltze dieta beldurgarrian sartzen dira. Apenas dago albisterik, apenas mugimendurik. Baina mundua martxan dago! ez dakit ba.
Aysenen negua lehenago iritsi da; Aysenen ez da uda girorik izan. Aysenen ez dute opor egunik izan hondartza edo mendira joateko, alferkeri goxoan galtzeko.
Aysen eskualde txikia dugu Txileko hegoaldean. Ia isolaturik bizi da; ordu ugari haraino iristeko eta ez edozelan. Aysenera iritsi dira komunikabideak, liburuak, boligrafoak. Gure moduko jendea bizi da bertan, arrunta.
Bizi baldintzak oketuz doazkie ordea; pesoak urrearen balioa du, dena dago garesti. Garestia da petrolioa, garestia ikastea, garestia bizitzea. Imagina ezazu isolaturik? are garestiagoa, hirukoiztuta, laukoiztuta.
 Aysengo herritarren eskaerak komunetik behera bota ditu gobernuak. Eskaerak erabat zilegizkoak dira, ez dira zientzia-fikzio: erregaien prezioa merketzea ( egurra, petrolioa, gasa..) Kalitatezko osasuna bermatzea hango biztanleei. Lan baldintza parekoak sustatzea; tokian- tokiko baliabideen kudeaketa berrantolatzea; ikasteko eta mugitzeko laguntza ekonomikoak handitzea, Aysengo kokapen geografikoa arazo ( larriagoa) bihur ez dadin.... 
Entzungorrarena egin du gobernuak beste behin ere. Horren aurrean, zer beste aukera dago? kalea. Eta, gobernuak, zer du  erantzun? errepresioa.


Viña del Mar kostaldeko hiri elegantea da. Ez dago isolaturik, inondik ere. Egunero hainbat autobus ibili ohi da Santiagotik hara joan-etorrian.Turistak deskantsu eta parranda bila doaz. Viña del Mar protagonista izan ohi da otsaileko azken astean, bertan ospatzen den festibala tarteko.


Festibala handikeriz mozorroturik ageri zaigu: pertsonaia ospetsuak, luxua, edertasuna, musika, espektakulua...udako koktelik freskoena sargoria garaitzeko eta azal beltzituak paseatzeko. Baina festibala hipokresiaren kapitulu zaharra ere bada. Zirkua eta ogiaren ordezkari modernoa.