lunes, 30 de abril de 2012

VIOLETAS


VIOLETAS

Violeta Parraz beterik dago mundua. Huraxe ondorioztatu nuen filma ikusi eta haren biografia irakurri nuenean...Artistez beterik daude kaleak, taberna bazterrak, igogailuak eta autobusak.. Violetaren abestiekin istoriotxo bat osatu dut...ziur naiz baten bat ezagutuko duzuena..

El mundo esta lleno de Violetas...eso mismo deduje cuando vi la pelicula y lei su biografia..Hay artistas en las calles, en las sombras de los bares; en ascensores y en las micros..Como se trata de jugar con las palabras a crear historias, esta vez han tejido una cortita algunas canciones de Violeta Parra, insaciable ella, levantadora de pasiones.



                                                          Claudia, Poroto, gracias de nuevo, artista.

"Greta, mi gata, me despierta dando gracias a la vida; tomo el jugo mientras Santiago amanece con sol y lluvia. Pudahuel es siempre otoño. Porque los pobres no tienen. Me pregunto. No hay respuesta. Camino a la micro, la ciudad penando está, tan temprano. Saludo a Mario, impecable su voz a cualquier hora del día. Me regala ausencias y una sonrisa. Llego al Liceo, primer día de clase. Acá el verano ya es historia y la barca de amores ha naufragado. Fué. Para mi hoy es como volver a los 17 pero con 15 años más vividos."

domingo, 22 de abril de 2012

Ilargia Atakaman


Imagina ezazu ilargian zaudela; mendiak suzkoak dira bertan eta zu ohi baino txikiagoa, ez-deusagoa zara..

Imagina itzazu koloreak..apenas dago  horirik bertan, gorriak bizi gaitu. Kolore kapritxosoa, nonbait.
Errepide bakarra dago ilargian, hizkuntz bakar batean seinaleak. Norabide bakarra dagoela esango nuke.
Auto ilararik ez da..egin kontu, mapetan basamortuak eta gatzagak ageri dira hiri kosmopoliten ordez; airea nekez iristen da haraino.

Imagina ezazu handitasuna harik eta begietan mina sentitzen hasten zaren arte. Ederra, mingarria..

Musika bestelakoa entzuten da ilargian. Imagina dezakezu? inoiz entzun bako kantua. Kantaezina.
Munduak buelta bihurria ematen du geure baitan; lurretik ilargira eraman gaitzake oxigeno extrarik gabe.




martes, 17 de abril de 2012

Egun bat gutxiago

Hay gente que se pasa media vida contando los días para robarle media hora a una mañana; para quebrar distancias y dar vuelta al mundo, solo para una visita..
Las letras bailan nerviosas dentro de los sobres rodeadas de banalidades, cuentos e imaginarios para que ella o el sigan formando parte de nuestra vida..
Hoy nos encontramos con el día internacional de los presos y presas políticas, otro día lleno de contrariedades y controversia..Hoy continúan las cárceles llenas y los derechos vacíos..
Esta carta es solamente una de las miles que podrian escribirse...y que seguramente se hayan escrito con otro nombre y destinatario..


Egun bat gutxiago..

Liburutegiko boligrafo txukunaz hitz batzuk idatzi gura dizkizut;  klasera joan  aurreko azken denbora koxka zuri kukua egiteko aprobetxatuko dut .
Gaur klasera joan naiz eta andereñoak kantu ederra oparitu digu. Nik hura ez nuen amamaren ahotik entzuna. Zuberoaz mintzatu da;  zubereraz, zatika. Amari esan diot  leku hura bisitatu behar dugula. Hurrengoan kantatuko dizut, ados? ( barka, oraindik ere ez dut buruz ikasi..) Hori goizetik; bazkalostean gure Koxkarekin  osteratxo bat egin dut auzotik, etxez aldatu gara ezin geniolako aurreko alogerari eutsi eta hirigunetik dexente aldendu gara. Badu alde onik..apenas dago autorik eta gauean izarrak ikus ditzaket, gainera, amatxok bakarrik paseatzen uzten dit. Lasai antzean somatzen dut hemen gaudenetik eta Koxkarekin ezinezkoa da beldurrik sentitzea..
Atzo Antton auzoko bilera batean izan zen. Abiadura handiko trena herritik 3 kilometrora igaroko da eta oso haserretuta gaude, Antton sutan dago!…munduko lekurik zaratatsuena bilakatuko da herria.  Aitite-amamaren baserria eraitsiko dute, Perurena ere. Badakit Albizuarrei ere ondasun guztia lapurtuko dietena. Nor ote gara, bada, lur zatirik gabe?  Hori oraindik ezin izan dut ulertu..
Bihar matematikako azterketa egin behar dut; Antton jo-ta-ke ibili da ariketa batzuk azaltzen. Trebea da Antton..ikasten ari den karrerak ere horretan zerikusia izango du. NIri ez zaizkit zenbakiak gustatzen, zenbakiek trabatzen naute..egutegian zenbakiak baino ez daude eta nik laranjaz margotzen ditut bisita egunak. HOrretarako erabiltzen ditut zenbakiak, orden horretan soilik uler ditzaket.
Lasai egon aitatxo, ikasgaia gaindituko dut, egunak kontatzen klaseko onena naiz eta.

Datorren asteko etxerako lanak ikasgelan ikasitako kanta zuri kantatzea izango da. Errotulki sorta berria dudala aprobetxaturik, kantarekin batera kuadro bat ere margotuko dizut zure gelan jartzeko!
Egun bat gutxiago..
Musutxu bat,
Libe ttikia.

sábado, 14 de abril de 2012

TantaK

TantaK

Erortzearen beldur nintzen, harekin jolasean eta suarekin olgetan..hodeiekin airezko malabareak egin nituen...Itolarrian nintzen, urrats bako korrikaldian sarturik nengoen, ahotsik ez zuten neure aieneek eta itsasoa irudikatzeko beste negar anpulu isuri nituen infinitura...Halako batean atertu  egin du baina artean, tantak han ziren, jostari, tente..ez erortzeko ahaleginean dantzan. Haietako bat erori egin zen, eta ni busti.
 Esnatu nintzen.





Me mojé
Jugaba a no caerme; jugaba con fuego.. ..también hice malabares con nubes. Sentía ahogarme, corría sin avanzar, gritaba sin voz y lloraba a mares  con lagrimas que llegaban al infinito.. De repente todo se hizo sol pero aquellas gotas seguían allí, juguetonas, intactas, bailando a no caerse ellas también. Una cayó. Yo me mojé.
Y desperté

martes, 10 de abril de 2012

Mapocho

Deabruak etxerako lanik ez duenean munduari beste antioju batzuen laguntzaz begiratzen dio...

Total, que el metro de Santiago  organizó un concurso de microcuentos y a la susodicha le volaron un par de ellos...Gracias a Claudia, querida Poroto, he atado el cuento a una foto como quien se ata los cordones de unas recien estrenadas bambas, agusto..


Me caí del cielo por capricho de aquella nube y rodé cordillera abajo..sobreviví a bocas sedientas, acaricié flores sin desintegrarme y llegue a la ciudad en coma. Te encontré tendido y sucio, lleno de restos de historia. TE ví cristal y penetrante al principio. Te acaricié después juguetona, yo. Me hablaste de un Santiago inventado por españoles; me hablaste de conquista y expansión; de inundaciones y contaminación. De repente sangre y muertos. Cementerio improvisado en un mar de lágrimas. Te  lloré yo también, como tú a los guachos que te habitan. Fuí gota de rocío, lágrima y rio.  

domingo, 8 de abril de 2012

Durango 1937. Imagina dezagun bizirik gaudela




Gerra zibilaren lehen hegazkin erasoa Otxandion gertatu zen 1936ko uztailean, herriko  jaietan.  Bertan, 57 lagun hil egin ziren. 

Urtebete beranduago, 1937ko martxoaren 31n zehatzago, Durangon beste hegazkin eraso  bortitza gertatu zen. Garai hartan Durango Bizkaiko herririk garrantzitsuenetakoa zen.

Bonbardaketak 336 hildako eragin zituen eta ia 300 bonba jaurti zituzten. Durangok ez zuen  tankera haietako erasoei aurre egiteko inolako babesik. Argazkirik latzena, akaso elizan  gertatutakoa izan liteke; bertan jende ugari bilduta zegoen, leku hura ziurra izan zelakoan  edo, baina bonbek eliza erabat txikitu zuten. Eliza barruan meza ospatzen ari ziren... hondakinen artean 50 gizon, emakume haur eta gudari hilik atera zituzten. Bonbardaketa  amaiturik hegazkinak lurretik 400 metro ingurua jaitsi eta jendeari tiro ematen hasi ziren.


Durango eta Gernikako bonbardaketek historia egin dute inoiz jasandako erasorik ankerrenak jaso izanaren ondorioz.



Durango 1937
Ahantz dezagun suntsidura, oinazea, tristura denik ere. 

Ez ukitu adreilu hautsiok, ez errauts epelok, ez odol itsaskor hau. 

Ez entzun sabai hondatu guzi hauen azpitik ailegatzen diren kexu eta biraoak, ez inondiko 

irrati irabazleren partetik. 

Ez usaindu sufrea, ez usaindu gorpu ilunen hatsa, ez perfume untzi apurturik.

Ez ikusiarena egin sulamek argituriko harroin erorien hiri honi begira, haur esku zuri solte 

Bati begira.

Ez pentsatu bare erre legez arrastatzen garenik,, ez pentsatu izurriten edo herese erreketen

Ondoren bezala oroimin legez bakarrik arrastatzen garenik. 

Ez izutu inguruko eta zeure 

baitango seinale alarmagarriengatik, hitzak ahaztu dituzulako edota haur esku solteak

eskailera hondatuetan barrena, bere amaren bila, bihotza oratu eta bere hatzamar zuriez

 lauskitzen badizu.

Ahantz dezagun hondamendi guzi hau. Desasosegua utzi eta, imajina dezagun mundua 

sosegatua eta ederra dela. Imajina dezagun bizirik gaudela.

Joseba Sarrionandia

domingo, 1 de abril de 2012

Sabores













Me gusta comer gominolas en el cine
Me gustan las calles sin nombre
                                            Y el saludo del portero del edificio
Me gusta que los autos cedan el paso,
Me gusta pasear sola. Y bien acompañada, también.
Me gustan los vendedores ambulantes de relojes sin segundero,
                                                              de mujeres artesanas de su vida que venden pinzas para el pelo, cinturones o   pañuelos con olor a perfume robado.
Me gusta la musica anónima de la ciudad. Conciertos sin claves, libres.
Me gusta descalzarme.
Me gusta oler la mañana. La noche, me encanta.
Me gusta que me acaricien, demasiado tampoco, no vaya a ser que me desgaste y tenga que caminar sin piel, pasando frío.

Me gusto maquillada de lluvia, oscura como la luna nueva bailando regalices rojos. 
                                            Nos miramos, yo mas  fresca y mas liviana, con olor a musgo y caramelos de menta. Tu, sin humo.