martes, 7 de octubre de 2014

Heroínas anónimas.

Por causalidad, sin queriendo, en un café en Bellas Artes, centro de Santiago, escuché una entrevista que le hicieron a una mujer. La voy a llamar Clara. Ella había dejado de ser creyente y la entrevista estaba dirigida a las razones que la llevaron a divorciarse de la iglesia.
Siento confesar mi incontinencia a escuchar conversaciones ajenas aunque aquél día agradecí mi descaro; disimulé como corresponde, el libro que llevaba me permitió ser testigo de aquella confesión mientras aparentaba que leía. Durante esos veinte minutos no avance una sola línea.


Clarak hura eta bere familia erabateko txirotasunean hazi zirela kontatu zuen. Ama goizerik alargundu zen eta ez zuen bi alabak elikatzeko beste sosik irabazten. Hartara, poblazioko jantokira bidaltzen zituen bi txikitxoei jatekorik falta ez ziezaien. Komeriak bizi zituzten eta lehen pertsonan aipatu zituen, banan banan, errealitateak literatura gutxi erakusten duen gisan. 
DOmekak egun sakratuak ziren. Domeketan mezara joan ohi ziren jainkoarekin hitz egitera. Jainkoak ordura arte egindako bekatu guztietatik salbatuko zituen eta lasai jarraitu ahal izango zuten haien miserian, bekatuetatik askaturik.
Emakume hura, artean neskatila, ez zen jainkoarekin oso fio. Galdera ugari zituen eta galdera horien erantzuna ez zegoen igandeetako sermoietan, kale gorrian baizik. Baina inertzia gaiztoak astero astero leku berera bidaltzen zuen aitaren hutsunea puztu eta haien zorigaitza koiperik gabe dastatzera. Salbazioa iritsitakoan bizimodu duinagoa izango zuten.

Nerabezaroan galderak bikoiztu egin ziren eta pixkana, liburuetara jotzen hasi zen jakinminak kutsaturik. Jende askok fededuna izateari uzten dio arrazoia erabiltzen hasten denean, nonbait, eta hura izan zen Clararen lehen inflexio puntua. Historia liburuak irakurtzen hasi zen, beste kultura batzuetako pasadizoak, kosmobisioak, mundua antolatzeko modua.
Munduaren jatorriaz asko irakurtzen hasi zen; natura, jainko eta jainkosa ugari, bestelako erritoak...apaizari inoiz entzun gabeko historia zen beste hura, harentzako zentzudunagoa, errealagoa. Edozelan ere, bere bizitza irakurtzea besterik ez zegoen, kapituluren bat gaizki kontatu ziotela berresteko.
Adinean aurrera egin eta mutilak ezagutu zituen. Zalantza berriak, beldur zaharrak. Sexurako grina ate joka zeukan baina aurrean zuen haragi zatiak ez zuen zertan haren bizitzako gizona izan, sexu grinak ez baitauka ipuin erromantikoekin zerikusi handirik. Hori gerora jakin zuen.
Hogeita zortzi urte zituela narrutan egin zuen lehenbizikotz eta izugarrizko damua zuen; damua jesukristok eragina izan zen, ez dastatu berri zuen esperientziak. Nolatan larrua jo nire senarra ez bada?. Bilaketa kiribildu zitzaion eta erantzun gehiagoren beharrean zen. Hogeita hamairu urterekin
elizaren magaletik askatzeko erabakia hartu zuen, kitto ipuinak.
Lan berria etorri zen ostean, eta bere burua maitatzeko modu iraultzailea: askatasuna.
Zorionez, elizatik askatzeko momentuan Clarak ez zuen seme alabarik, zorionez diot, berak hala aipatuta. Emakume ugarik hausnarketa prozesu hura burutzeko astirik ez daukate amatasunaren zurrunbiloan erori orduko. Emakume txiroak dira haietako asko, haien bizitzaren norabidea gidatzeko baliabiderik gabe. Baliabide falta horrek erlijioaren gurpil zoroan lotuta jarraitzera darama, zalantzazko izpiekin baina ate berriak irekitzeko astirik ez.
Hauexek dira Clarari entzun nizkion berbak. Berba duinak, ziurrak. Damurik gabeko esaldi sorta kateatuta. Poza zerion Clarari, hartutako erabakiez harro.

Egunotan elkarrizketa horretan pentsatzen aritu naiz. Clara gehiagoren testigantzak faltan ditut erreportaia eta aldizkarietan; ez dakit entzundakoa  zein aldizkaritan argitaratu behar zuten eta bere bizipenak entzutera gonbidatu ez ninduen arren, haiek aditu nituen eta zirrara berezia eragin zuten nigan. Horrexegatik dedikatu nahi izan diot sarrera hau, pertsona ttipien handitasuna ospatzeko, kalean gizon eta emakume eredugarriak daudela gogoratzeko, hain zuzen ere.