jueves, 28 de agosto de 2014

Askeak izan nahi dugulako. Simplemente, queremos ser libres.



 

Galdera-erantzunak, justifikazioak, azalpen aldrebesak, dikotomiak.  Elkarrizketa bideratuak, aurpegi okerrak..ez dut deus ulertzen, diotsue, sarri. 
Historia hurbilari buruzko apunte batzuk, gezurrak kolpaturik, egiak ageriago. Begirada harrituak ( harrizko begiradarik ere izan da, inoiz) , berben dantzak erdaretan eta batzuk hizkuntza ttipiekin ametsetan. Ruperrek ondo asko zioen, zein nekeza den euskalduna izatea.  Nekeza eta ederra ere, hizkuntzek ematen dizuten esklusibitate edo bakantasun horretan igerian, bakarra eta berezia zarela sinetsarazten baitizute berbek, eta berben birek, eta itzulpenik ez daukaten usainek. 
Fotokopia merke ugari dago salgai cool adjetiboaren magalean, sekula ez gara lehen lerroan egongo, beharrik ere ez dago. Itzalean bizitzera ohitu ginen IX. mendean eta gaurdaino halantxe gabiltza; tarteka, eguzki printze batzuk Pirinioetako berdegunetik agertzen dira mundura, irribarretsu, "hemen gara" oihukatu nahi izango balute lez. 
Arrazoiak askotarikoak izanik ere ( noreberaren pentsatzeko askatasunaren baitan zilegizkoak diren heinean, eztabaidarik ez luke behar), Axurmendik garagargo eta apunte artean hamaika aldiz izandako eztabaida kristografikoei eman niezaiekeen erantzun borobila oparitu dit: askeak izan nahi dugu, beste barik. Gainontzekoa, historia liburu ez ofizialetan irakurgai.


MANIFESTU ATZERATUA
Joxe Azurmendi. 1968  (euskaraz osorik. Behean pasarte batzuk gaztelaniaz)
 
Panfleto bat idatzi nizun
kondenatu nahi banauzu
injustiziarik kometa ez dezazun.

1

Gure herriak ez dauka kondairarik.
Pobrea da. Ez dauka
pirata koxkor pare bat
langile sofritu batzuk,
muga zentzugabe asko,
mila zorigaizto
besterik. Ez da gutxi.
Euri gortina batek ixten du
gure kalendarioa.
Ez, ba, bilatu kondaira unibertsalen
liburu handietan gure inperiorik.

Aginako zero bat zen
gure inperio guztia.

Ta euskalduna konforme zegoen.
Ta libre izan nahi zuen.
Baina libre izatea
gauza ikaragarri zaila da
Marx bat
edo 1789 bat izan ez duen
herri zorigaiztokoarentzat.
Zerekin pagatu behar du?
Ikaragarri zaila da.
Ze guk ez daukagu
pirata pare bat, langile on batzuk,
muga txar gehiago eta holako zerbait
besterik. Kalderilla hutsa.

Baina libre izan nahi dugu,
zer kulpa daukat nik.
Eta txeke zuri faltsu baten antzean
Gernikako arbola bat asmatu diguten arren
libre nahia bekatu balitz bezala,
aitzakiaren bat beharko bagenu bezala,
guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu.
Nahi dugu, besterik ez.
Hauxe baita gure engainu azkenekoa:
libre izan nahia justifikatu behar dugula
pentsarazi digute
lehen kanpotik eta barrutik orain.

Eta San Inazioren, Xabierren, Txurrukaren
eta Elkanoren eta Habeas Corpusen
eta nik dakit noren
gomendio guztiak biltzen
eta banatzen
saiatu zaizkigu gure kausaren
abokatuok. Libre izateko
inoren baimenik beharko balitz bezala.
Herri izateko inoren gomendiorik
beharko bagenu bezala.
Horiek libertaterik
ekarriko baligute bezala.
Ta ez horiengatik, ezpada
guzti horien kontra
nahi dugu libre izan
kondaira guztiaren kontra.

Oi, libre izatea eta handi izatea
nahasi diguten gureak!
Libertatea handitasunarekin
edo kondairarekin
edo ta agian norbaitek (oi, bi aldiz gaixo!)
moralarekin
defendatzen digutenak!

Poema txar batean
deklaratu behar diot
gure gauari ezetz.
Goizaren kontra,
Gernikako arbolaren kontra
eta herriaren alde.
Deklaratu behar diot kaleari
gure jauntxoak ez direla
sekula gure herria izan ta izango.

Gure jendea pobrea da, trixtea da.
Gure jendea ez da poesia batean kabitzen.
Gure jendea ona da. Kulpa gabe
hiltzen da, handitasunik gabe
bizi da, sekretuan maite du
(tabuak errespetatzen ditu),
errezatzen du (tradizionalista da)
engainatu egin dute,
ez da asko fiatzen. Gure jendea
bulgaritate hutsa da.
Inpresionistek bakarrik pintatu dute.
Edozein etnologoren armario batean
dago, eskuliburu batean
deskribatzen da.

Hau zen nire Gernikako arbola guztia.

2
Nik ez dut bakerik nahi
ze bakea ez da libertatea
(kasi ahantzia neukan
zaharraren zaharrez).
Baina prosaiko aurkitzen dut
hiltzea.
Ez nuke hil nahi
Termopilako heroi bat bezala.
Ezta korda eman gabeko
erloju zahar bat bezala ere,
zer esanik ez.
Prosaiko aurkitzen dut nola edo hala.

Baina nire herriari
indarra egiten zaio. Niri ez.
Ni apaiz pribilejiatu bat naiz,
aitortu behar diot hauxe irakurleari,
ze ni ez naiz gizon korriente bat,
esan ohi den bezala, inola ere.
Ni sakratua naiz
ta ez nago seguru baina
zerbait zoragarria
izan behar du horrek.
Politikatan eta ez zikintzeko
ikasi nuen. Estudio luze bat.
Eta nire herriari indar egiten zaio.
Ogia behar duenari seigarren manamendua
predikatzen ikasi nuen.
Zanpatua dagoenari justizia,
zanpatzen dagoenari esperantza,
aingeruei gizona eta gizonei infernua.
Estudio luze bat.
Ta nire herriari indar egiten zaio.
Getsemaniko aingeru kontsolatzailea
izaten ikasi nuen.

Baina Getsemanin ez dut inor kausitu,
denak kalbarioan.
Indar egiten zaio.
Bakea predikatzen ikasi nuen,
denak kalbarioan,
indar egiten zaio,
hau zen Gernikako arbola.

Ta nork askatuko digu herria?
Zaharrak zahar dira
gazteak gazteegi.
Libertatea baino nahiago dute
ezkerra intelektualek.
Langileak eskolara ez baino
klasera hots egiten dituzte.
Artistak ederra sortzeko daude.
Baina libertatea ez da eder,
ez dago sindikatzerik,
ez dago ezkerrean.
Etorkizunean dago.

Gure partiketan ez da inor gelditu
libertatearendako.
Handik Aitor, Amaia, Lelo
eta Lirelo
eta Gernikako arbola
eta mito guztien alienazioak.
Baina nork askatu behar digu herria
herriak berak ez bada! Eta denok
gara herria.

Denok gara herria.
Mito guztiak narruturik,
ez zaigu gelditzen
Magdalena Larralde
(bertso bat eta gure kondaira guztia)
besterik.
Indar egiten zaio,
zeinek egin behar dio libertatea?
Bitartean, nik egin ez nuena
egin gabe gelditzen zaio
herriari. Azkenean neuri
(eta zeuri, maitea).
Inork erein ez duen eguzkia,
inork altxatu gabeko horizontea,
inork kontsolatu nahi ez zuen arratsaldea
gabe gelditzen da.
Itsaso gabeko plaia guztiekin,
zerurik gabeko izarrekin,
azkenik ez duen
esperantza nekatu ahul abaildu batekin.
Libre ezinda
ta etsitzeko adore falta itsu
denegatu ximel agortu batekin.
Horrekintxe bakarrik
inork sinistu ezin dituen
ipuin hamaika gorabehera.

3
Libre izan nahi dugu.
Guk, haragi honek, esperantza honek
nahi du libre.
Alferrik pasiatzen dira gure filosofoak
xinpletasun xinple hau sublimatu nahirik
abrakadabra baten bila,
misteriotsu asko, ideologien jardinetan.
Haragi honek nahi du libre,
ez filosofia batek, ez klasetasunak
ez teologiak. Pinua pinudiak
definituko balu bezala,
goardasolak euria,
morena batek eguzkia.
Edo gurutzean ebanjelioa
hil balitz bezala.
«Ni naiz esperantza» bat
hil zen gurutzean.

Gizona ez da ideia bat.
Gizonak ez dira eskubide sorta bat.
Eskubideak ez dira
argumentu bat edo deklarazio bi.
Gizonak dira.

Zergatik ez aitortu:
mixerable banaturik gabiltza
mendian otsoak bezala.
Gu, txindurriok zeruaren azpian
argonauta ustean.
Konstelazio bat delakoan bakoitza,
zigarroa bezala mixto batekin
pizten delakoan libertatea.
Hola dio Jerusalemgo Talmudean
Rajanam rabinoak:
ez zen Israel desterrura joan
hogeita lau sektatan ezpaldu zen arte.
Merezi ditugu desterru bi ta hiru.
Ez ote zuen ba Prometeok
harrapatu egin behar izan sua?
Ez merezi. Ez filosofiekin,
kondairarekin, erregerekin merezi.
Noren zeren aurrean gero?
Erotuko ditugu guk Chailloteko eroak.

Haragi hau ez da kondaira.
Gizon hau ez da Txurruka,
aspertu egingo litzake
Londoneko plaza batean
Espainiaren ohorea lekukotzen.
Libre nahi luke,
ez monumenturik.
Ez da Elkano: nahiko mundu
zaio gure mendiartea.
Zumalakarregi? Tonto baten moduan
hil zitzaigun azkenean hura ere.
Preso daukagu orain Zegamako elizan
berpizt ez dakigun,
esan ez dakigun bala batek
asasinatu zuela libertatea.

Gizon honek ez du hil nahi.
Haragi hau ez da Gernikako arbola.
Ez da arraza bat, ez da sozialista,
ez da sakratu, ez da ezer,
hiltzen den haragi da
eta ez du hil nahi.
Eta ez du hilda bizi nahi ere.
Libre nahi du.

Bai, behinola batek denetik sinistu zuen:
Gernikako arbola
(eta santutzat ere bazeukan eduki
nahiz ez den fedea sekula izan
baten espezialitatea)
Irainetako nagusia, Abandoko
txapela, Campionen romantizismoa,
langileri klasea ta humanismoa
eta unamunismoa
(eta haren euskaldunondako
parajodak)
(baina honezkero ez digu Iparragirrek
arparik gehiago joko)
eta filosofia guztietako lezioak
eta etika lorero guztiak
eta Europa etabar.
Abar ere sinistu zuen
zerbait sinisteagatik,
baina gizona diferentea zen beti.
Sinestu, mutilak,
umeak zekarzkien zikoina
eta hiru Erregeak ta Estellakoa ere,
Foruak afaldu zizkigun hura,
ta edozer gauza sinistu du
esperantza mugagabe batekin
herri honek
eta gizona zerbait diferente
gelditzen zen.

Bat plaian etzaten zen
tripaz gora
eta begiak ixten zituen
zerua bajatzeko.
Baina bere erriberan
ez zeukan herri pobre bat besterik,
herri triste bat,
umeekin beti ona izan den
animali handi maltso bat gaixo bezain trixte.
Xentimoka pentsatzen duen herria
ta libre-nahi ilunabar bat bihotzean
dakar nekez ekartzen.

Baina libertatea ez merezi,
irabazi egin behar da,
ez kondairaren, ezpada
gizonaren eta
etorkizunaren aurrean.
Eta gure herriak ezin du irabazi.

Ta ezin irabaziko du ere, baldin eta
gure filosofoek ikasten ez badute
ez duela eguna erlojuak egiten.
Baldin eta teologoek gizona ez dela
elizako alkia edo serafin bat
edo parabola bateko ardia ez badute ikasten.
Edo zeruko bidea gotikoa dela pentsatzen badute,
ebanjelioak aldapatsu dena diolako.
Baldin gure radikalak radikalinski badira.
(Lainoa da euriaren radikaltasun guztia,
ez trumoia).
Edo ta gure ibarrak Arkadia dirala uste badugu
ta gure errealistek garaiz aurkitzen ez badute
errealistago zela Printzea Machiaveli baino
eta Jesukristo bainoago Judas,
ta errealitatea Marx dela eta ez haren liburuak
eta Iparragirre ta ez kitarra.
Baldin gure herriak ikasten ez badu
Gernikako arbola haritz normal bat zela
(haritzak ote dira ba behar ditugunak!)
eta euskal herria edozein herri bat.
Ta gure langileek ikasten ez badute
gizon direla eta ez kasta sakraturik
ezta madarikaturik ere,
ta euskal nekazariak enteratzen ez badira
aspaldian hil zela Virgilio
(edo nekazarien ardura dutenak,
zeren eta zer kulpa dute beste horiek
jaio zenik ere ez badakite)
ta gure poetek ta idazleek ikasten ez badute
hizkuntza ez dela Orfeoren flauta.
Ta nafarrak enteratzen ez badira
bi Nafarroa daudela,
honezkero hiru eta lau ez badaude
eta eta eta
(etcetera esan nahi dut noski)
zahar eta berri ta denok bat
Erromako zubi koloretsu batean.

Orduan bai, eguzki zaharrak
argi berria emanen du.          
Astronomoak ez dira enteratuko,
ezta eguzkia bera ere,
baina gu bai.
Eta nahikoa dugu hori.

Hau guztia esan ta gero
ez da faltako oraindik
ez dugula maite aberria
botako digunik. Aberriaren maitasuna
(goizeko ordu bietan ari natzaizu idazten)
poltsikoan eramango balitz bezala.

 

Escribí un panfleto
Para que, si quieres condenarme
No cometas injusticia.
I
Nuestro pueblo no tiene historia.
Es pobre. Ni tiene más que
un par de pobres piratas
algunos sufridos obreros
muchas fronteras sin sentido
mil desgracias. No es poco.
Una cortina de agua
cierra nuestro calendario.
No se encontrará nuestro imperio
en los grandes libros de la historia universal.
Y el vasco estaba conforme.
Y quiso ser libre.
Pero ser libre
es algo francamente difícil
para el desgraciado pueblo
que no ha tenido un Marx
o un 1789.
¿Con qué va a pagar?
Es francamente difícil.
Porque nosotros sólo tenemos
un par de piratas, algunos sufridos obreros,
muchas fronteras difíciles y poco más. Pura calderilla.
Pero queremos ser libres,
qué culpa tengo yo.
Y aunque tras un cheque falso
nos han inventado un árbol de Guernica,
como si querer ser libre fuese pecado,
como si necesitásemos alguna razón.
Nosotros, simplemente, queremos ser libres.
Queremos serlo, sin más.
Porque éste es el último engaño:
Nos han hecho creer
que tenemos que justificar el querer ser libres,
antes desde fuera, y ahora desde dentro.
(...)
Como si para ser libre
hiciera falta permiso de nadie...
Como si necesitáramos argumentos de nadie
para ser pueblo.
Como si ellos
nos trajeran la libertad.
Y no por ellos,
sino contra todos ellos
queremos ser libres,
contra toda nuestra historia,
queremos ser libres.


domingo, 17 de agosto de 2014

Inora ez zaramatzan autobusa


Etxetik irten eta hamaika buelta edonora iristeko. Jendea nonahi, urduri, beti berandu.
Korrika, bultzaka, telefonoari begira, hain dira bakartiak hiriburuak. Metroan zentimetro batzuk okupatu eta bidaia kidearen begirada zakarra. Barkatu.
 
Espaloiak izen abizenik gabeko jendeaz beterik; errepidean ehunka auto haserreturik eta mikroetan apenas dago arnasgunerik. Inoiz pentsatu dut absurduak baduela bere umorea: nahi eta ezin horren jolas ankerrrean autobusaren zain egotea, pazientzia maisuki lantzeko ariketa trebea da.
Sakelakoak aplikazio ugari dituen tramankulu modernizatua da. Nago eguneroko bidaietan galdu ohi dugun denbora guztiaz ez ohartzeko estrategia dela, pentsa mezuak irakurri eta edozein tontakeria idazteko unea dela, pentsa metrotik irten eta jende uholdea daukazula norabide guztietan, atzeraturik jaio izanaren patologia post modernoaren emaitza gisa. Orduan ez dago beste ezertarako astirik, hitzordura nola edo hala iristeko adorea baizik.
Garraio publikoetako geltokiak gizatasun ezaren oihanak dira, motorren zarataren atzean isiltasuna baino ez dago, hiri erraldoiak komunikazioaren teknologiaz ziprizindurik ageri diren arren, inkomunikazioaren kartzelak dira. Mutuak.
"Así es Santiago mijita", "no te preocupí, ya pasará otro metro"... hasperena bizirauteko botika da, irri egin eta aurrera, hobe haserraldian xahutzen duzun energia beste zeregin batzuetarako gordetzea.

Zein erraza den hiriaren inertzian erortzea, zein erraza kutsaduraren depresioa arnastea. 
Kalea zapaldu eta smogaren behelainoan desagertu.

http://frandeloshoyos.files.wordpress.com/2010/10/la-ciudad.jpg



 

viernes, 1 de agosto de 2014

Palestina hire mina





Ezin zaitut ikusi, ez gehiago.
Zure hildakoek itolarria eragiten didate, zure begiradak neurea mindu.
Lotsak musugorritzen nau eta ezintasunak haserrarazi.
Zure hondamendia haien etorkizuna.
Sagar usteldua zara urtero loratzen den fruitu arbola idortuaren sahietsean.
Ez dut argazki gehiagorik nahi, heriotzaren zurrunbilora naramate. Gezurrez jantzitako albisteei astindua emango nieke berbek fusiletako balak ordezkatu eta gorrotoaren hauts anpuluak aireratzeko.
Bizitzeko eskubidea batzuen apeta da orduan;
Bigarren eta hirugarren mailako gizon-emakumeak egon badira munduan, baita kontzeptualizazio horretara iritsi ez, eta hezur-haragizko animaliak izatera ailegatzen ez diren personak ere: gizon, emakume, haur. Deus ez, batzuentzat.

Deshumanizazioak beldurtzen nau,
Heriotza gure bidaide berria, bidaia txartelik ordaindu bakoa.
Zurekin egiten du lo, zurekin bazkalu.
Mahainguruan eztabaida odoltsuetan endredatzen gara. Aurrea harturik nauka, biolentziak edonon bizi gaitu eta.
Komunikabideen uhina irauliko nuke zure ahotsa entzutearren.
Te kikara epela konpartituko nuke zurekin, bakearen ixiltasunean, harri koxkorrak behatz artean bihurrika, amets gaizto hartatik esnatu berri.


No quiero ver nada más. Tus muertos me ahogan, tu mirada me duele. Me enoja la impotencia, qué vergüenza, injusticia. El derecho a vivir es un privilegio; fuera habitan las no-personas. Sinonimo clave de la deshumanización. Pelea complicada, la violencia me habita y sudo rabia.
 Que la radio me llevara tu voz, me diera testimonio. Esa taza de té en el juego de silencios,  piedras revoloteando entre mis manos.
Despierto de la pesadilla.




  MI CIUDAD ESTA TRISTE.
                                                                                  El día en que conocimos la muerte y la traición,
se hizo atrás la marea,
las ventanas del cielo se cerraron,
y la ciudad contuvo sus alientos.
El día del repliegue de las olas; el día
en que la pasión abominable se destapara el rostro,
se redujo a cenizas la esperanza,
y mi triste ciudad se asfixió
al tragarse la pena.
Sin ecos y sin rastros,
los niños, las canciones, se perdieron.
Desnuda, con los pies ensangrentados,
la tristeza se arrastra en mi ciudad;
el silencio domina mi ciudad
                un silencio plantado como monte,
                           oscuro como noche;
                  un terrible silencio, que transporta
         el peso de la muerte y la derrota.
                      ¡Ay, mi triste ciudad enmudecida!
           ¿Pueden así quemarse los frutos y las mieses,
                          en tiempo de cosecha?
                   ¡Doloroso final del recorrido!
  
                        FADWA TUQAN poeta palestinarra
                                      
           
                                                                                       




                                             

                                                                                                                                                            
                                                                                                
                                                                                           
                                                                                                

domingo, 11 de mayo de 2014

KonünWenu: la lengua escrita como arma de resistencia. Hizkuntza idatzia erresistentzia arma gisa




Ediciones KonünWenu ha salido a la luz con una primera publicación de poesía mapuche. Me parece que se trata de un paso digno de mencionar; que los pueblos originarios de Chile en particular y de America Latina en general, tomen un espacio para ellos hasta ahora extraño. Extraño por que pocas lenguas indígenas cuentan con un registro escrito y una lengua estandarizada en la que poder escribir sus canciones, mitos o historia. PEro  se va avanzando, de a poquito, pero con firmeza.

Ya sabemos que el futuro de una lengua pasa por tener una escritura uniformizada ( si es que hay gran variedad de formas, mejor) y una literatura escrita, cualquiera que consideremos. Cuando hablo de literatura hablo de historia, de política, de mitología, antropología, química, economía...
Hablo de que lo que se diga ( y cante) también se escriba. Que no es nada malo, al contrario, que le da a la lengua un estatus añadido, le da un nuevo corpus, valor. Poder.
Poder para decir y escribir las cosas a su manera, desmentir, crear, soñar en voz alta. Las letras te pueden convertir en protagonista de tu historia, la puedes escribir tú mísmo y no se las lleva el viento ni se malinterpretan.  A pesar de los límites, el registro escrito de una lengua asegura que lo que se dijo una vez puede ser repetido, respondido y desmentido.No perece.
Konün Wenu, camino al cielo. Al cielo no sé, pero a algún lugar interesante, seguro que sí. Tengo la certeza de que será un largo camino lleno de alegrías.

                                                          ***

Konünwenu: ortzirako bidea. Espazioak idatziz berridazteko sortu den argitaletxe indigena; uler dezagun espazioa zentzurik zabalenean, alegia, historia, iragana, oraina eta etorkizuna idazteko tresna berria da. Konünwenuk jatorrizko herrien ahotsari erregistro idatzia eman die, “besteek” idatzi beharrean haiek haien historia idazteko aukera izan dezaten.
Maputxeak, selk´namak, yaganak, kitxuak, aymarak….hizkuntza ibilbide luzea dute, gurea bezala. Eta gurea bezala, berandu hasi ziren ahozkotasuna erregistro idatzietan gordetzen hainbat faktore tarteko. Hizkuntzak ahoz aho transmititu dira etxeko suaren inguruan, itsasertzean, mendialdean. Txilen bizi diren kultura batzuetako hizkuntzak desagertu egin dira erregistro idatzirik gabe, haizeak eraman izan balitu lez. Desagerpen prozesu horren baitan asimilazio linguistiko eta kulturala gertatu dira, hizkuntzok armarik gabe bizi ziren haien lur eremuan, ez zuten izaera ofizialik, ez zuten literatura idatzirik. Hizkuntza ahozkotasunaren zurrunbiloan bizi zen, inertziaz.
Hizkuntzak mintzatu behar dira, eraldatu, lardaskatu. Baina mintzatzeaz gain, hizkuntzek beharrezkoa dute erregistro idatzia izatea letrek botere osagarria ematen dietelako, kanon berriak sortzeko aukera dutelako. Hizkuntza idatzia erresistentzia arma garrantzitsua bihurtzen da orduan. Hizkuntza idatziari esker gramatika normatiboa sortu ahal da hizkuntza espazio berrietan irakatsi ahal izateko, erabilera biderkatu egiten da eta lengoaia instrumentalizatu, hau da, hizkuntzak izateko eta bizirauteko arrazoi berriak izango ditu, balio erantsia.
Literaturak ( denetarikoa) hiria berridazteko aukera ematen du, behinola, hiria maputxea ere izan zelako Santiagon, Aymara iparraldean, Kaweskar eta Selk´nama hegoalde australean. Sortzailetasuna garatzeko espazioa da Konünwenu; debate historikoak ikuspegi berriez jantziko dira, funtsean, “beste” historia ofiziala sortzeko aukera eman nahi du argitaletxeak, nork bere historia eta istorioak ikusi eta sentitu bezala interpretatzeko aukera, hain zuzen ere . Lotura berriak eraiki eta mendeetan zehar historiografia ofizialean gordetako eztabaidak irauli ahal izango dira hausnarketa landuagoen mesederako, haien mesederako, gure mesederako…denon mesederako, ezen denok baitugu historia gertatu bezala ezagutzeko eskubidea, ez batzuk nahi duten bezala erakutsi eta guk hala jasotzeko.
Mito zaharrak apurtzeko abagunea emango duelakoan nago; literatur kanonak buruz behera jarri ahal dira eta ikuspegi zorrotzago eta errealagoez begirada berriak irakurri ahal ditugu;  jatorrizko kulturak kontsumorako produktu gisa agertu dira literatura nazionalean, erabat exotizaturik. Nazio eta herrien folklorizazioa iraungita dago -edo behar luke- eta hartara, nik uste dut halako argitaletxeek seriotasuna (eskatu) eta bermatu behar dutela kontsumotik harago, autogestionaturik .
Bide luze eta emankorra izan dezala eta oxala, “beste” literaturak, gureagoak akaso, irakurtzeko aukera baliatu ahal izatea.

viernes, 4 de abril de 2014

Lurrikarak eta boterea



Txilen lurrikarak bizitzera ohituta daude; haiek lurrikarak eta ikaraldiak bereizten dituzte. 
Lurrikarak 7 gradutik gorakoak izan ohi dira latitude honetan, gainontzekoak, lurraren ikara ttipiak besterik ez.
2010eko lurrikararen ostean iritsi nintzen Txilera. Urtebete beranduago, hain zuzen ere. Gertatutako triskantza eta istripuak jendearen ahotan zeuden, lagun askorentzat benetan gatza suertatu zela gau hura. Ikarak lurra ia 9 gradu astindu zituen eta tsunamia hegoaldeko kostaldera iritsi zen, tartean gobernu eta militarren erabaki polemikoak gorabehera. Ordutik hona hamaika ikara sentitu ditut. Gogoan dut lehenbizikoan ohean erdi lo nengoela, ametsetan; lurrikara metroa zela pentsatu nuen subkontzientean nuen pelikula hartan, metroa nire ohearen azpitik pasatzen zela. Apalategien dantzak esnatu ninduen. Kontxo, ez dago metrorik beheko solairuan, ñuke mapu ere lozorrotik esnatu da. Esan beharra dago ordea, eraikuntzak munduko edozein lekutan baino ziurragoak direna, munduko leku ziurrenetakoa da Txile lurrikara bat bizitzeko. Tira, gaitzerdi!

Lau urte igaro dira lurrikara handi hartatik; 50 urte inguruko lasaialdia zetorren txiletarrentzako. Alta,  herriaren iparraldean lurrikara gogor baten zain ziren eta gertatu da. Zorionez, epizentroa itsasoan izan da eta hirietan ez da aparteko triskantzarik gertatu baina ostera ere tsunami arriskua sortu eta ordu batzuk beranduago olatu bat iparraldeko herrietaraino iritsi da. Jendea jakitun zelarik mendialdera ihes egin du, arrisku eremutik urrundurik. Lurrikarak kaosa eragin du zenbait lekutan eta lotsabako batzuk egoeraz baliatu dira lapurretak zein arpilatzeak egiteko eta egoerari errentagarritasuna ateratzeko, neoliberalismoaren izenean. Hartara, LAN hegazkin konpainiak iparralderako bidaien prezioak hirukoiztu ditu eta Alto Hospicioko oinarrizko elikagaien prezioak ia laukoiztu dituzte. Kausalidadez, Alto Hospicio iparraldeko komunarik txiroena da eta ezagunak dira alkate eta polizien ustelkeria kasuak eta bortxaketa sistematikoak;  ura eta argindarrik gabe jarraitzen dute bertako biztanle ugarik eta herriraino doan errepidea moztuta dago lubizien ondorioz.

Iquique kostaldeko herri turistikoa da eta bertako bizilagun ugarik etxetik alde egin behar izan zuten tsunami arriskua iragarri bezain laster. Arrisku eremuan, itsasaldetik gertu, bada emakume kartzela; ataka larrian egon dira presondegiko funtzionarioak, izan ere, bertako presoek kartzelatik alde egin behar zuten, hura  ez baitzen leku ziurra. Emakumeak matxinatu egin ziren: “leku ziur batera alde egingo dugu zuek nahi edo ez; tirokatu gaitzazue baina joan, joan egingo gara”, argi mintzatu ziren emakumeak. Muturreko egoera horren aurrean funtzionarioek presondegiko ateak zabaldu zituzten eta 294 presok “ihes” egin zuten. Alarma gorria piztu da komunikabideetan eta gizatasun keinua ( sen ona, esango nuke) izan beharrean, demokrazia eta segurtasun nazionalaren aurkako ekintzatzat hartu dute sasi politikari eta sasi kazetari batzuk. Kontua da 294 preso haietatik 141 haien kabuz itzuli zirela kartzelara tsunami arriskua desagertutakoan, 101 presoren bila daude eta 52 berriro atxilotu dituzte. Segurtasun nazionalaren aurkako erasoak beste batzuk direla uste dut, alegia, supermerkatuak militarrez lepo egotea balizko lapurretak ekiditeko eta bien bitartean, oinarrizko beharrizanak erdiesteko oztopoak biderkaturik, eskualdetako arduradunek egoera konpontzen laguntzeko keinu bakarra ez egitea.

sábado, 8 de marzo de 2014

Pu lamngen: emakumeak!

Kultrangutun, pu ti curi, egin dantzan nirekin, jo dezagun kultruna
Pewman,  pewman calfu amets egin iluntasunean, urdin koloreetan
Pürün aün, pewman jampuzquen egizu dantzan eta amets pinpilinpauxekin
Pewman meu ti auka, pewman  amets egin askatasunarekin.
Jeanette Huequeman


Bozkatzeko eskubidea eta sufragio unibertsala, justizia modernizatu berriaren lehen urratsa.
Faloa suntsipen arma nagusia; bortxaketak eta miseria gerraren estalki merkean. Bosnia, Libano, Egipto…
Pussy Riot: woman punk & fire. “Me gusta ser una zorra” Peugeot 205 gorriaren irratian.
Ciudad de Juarez eta emakumeon heriotz-zigor generikoa ( edo genetikoa?¿).
Emakumeon askatasunaren aurkako gurutzada Espainian: gure obarioak homo-sapiens atzerakoienen gatibu, bai zera!
Palestinako ama eta alabek bizipoza bila; amonen otapurrak leihoaren bestaldean. Kalean heriotz usaina.
Martxoak 8
Karrikak morez tintaturik,
Gorria eta  beltza alde banatan
                                                     dolua eta borrokaren koloreak daramatzate kalebazterrek.
Haserreturik iparra-hegoa-ekia eta mendebala. Patriarkatuak ez du iparorratzik matxismo unibertsalaren garretan.
Konkista ttipien aintzindairak gara hamaika borroketan kiribildurik, kolore anitzetan.
Langile eta gazteak
                                    emakume ameslariak
 Amona eta borrokalariak
                                    emakume askeak.

miércoles, 12 de febrero de 2014

Negu gorria gure gorputzetan


Negu gorria igarotzen ari gara, denborale luze eta bortitzak aspaldiko partez. Denboralea joan eta etorrian dabil Euskal Herriko kostaldean, olatu erraldoiak, triskantza. Itsasoa haserre eta bizi, oldarkor.

Baina negu gorrian gatibu daude gure gorputzak ere. Joan den otsailaren seian ablazioa eta genitalen mutilazioaren aurkako nazioarteko eguna ospatu zen. Bortizkeriak eta emakumeon aurkako erasoak erlijio eta kulturen ohitura "zaharretan" dute gordeleku epela. Klitoriaren ablazioaz ari garenean ordea, sarritan pentsatzen dugu mutilazio hura herrialde urrunetan bizi diren tribu edo komunitate basatiek burutzen dutela, gure etxetik at. Bada, urrunegi jo barik, XVIII eta XIX. mendeetan histeria edo epilepsia kasu batzuetarako Europan ablazioa erabili ohi zen sendagai gisa. Ehun milioi emakume eta neska baino gehiagok pairatu behar dute ohituratzat hartua den erasoa eta hainbat lekutan ohiturari eutsi eta neskatoei berdin aplikatzen diete, izan zortzi edo hamar urte. Aztoraturik irakurriko ditugu testigantza eta salaketak baina sakonean hausnarketa beste bat dela uste dut: emakumeoi gozatzea ( eta gozamena) galaraztea. Eraso zuzena da hura, lasterbiderik behar izan ez duena. Emakumeok bizitzan dugun betebeharrari erantzutea beste ofizio eta afiziorik ez dugula dirudi.

Negu gorria gure obarioetaraino iritsi da eta bertan hartu du ostatu, ametsgaizto eta minbizi. Burmuina eta hankartea usteldurik duen gizon batek gure gorputza bereganatu nahi du, justizia eta bizitzeko eskubidearen izenean. Amen.
Amatasunaz hausnartzeko aukerarik ere ez digu eman. Gure gorputza askatasunez bizi eta gozatzeko bidea hautsi digu, atzera egin dugu lotsagabe, patriarkatuaren izenean. Amen.

Baina nolakoak diren gauzak, auzi batean zein bestean emakumeon erabakitzeko eskubidea eta askatasuna baldintzaturik dakusagu eta ostera ere hizki xehean bestelako mezua irakurtzea dago, alegia, jainkoak emakumeok seme alabak erditzera ekarri gintuela mundura. 
 Emakume eta gizon ugari Espainiak martxan jarriko duen lege erreformaren aurka azaldu da. Kaleak more kolorez busti dira, berba haserretuak irten dira eztarri suminduetatik. Entzungor dabiltza kontserbadoreak, orain dela hogeita hamar urte haiek galdu eta jendarteak irabazi zituen eskubideak komuneko zulotik behera botatzekotan daude eta bizitzaren aldeko apostuari heldu nahi diote modu dexente xelebreaz. Bien bitartean, penintsularen hegoaldean bestelako leloa darabilte, lur muturraren bestaldean bizi diren lagunen bizitza ez baita eskubide izatera ere iristen.
Demagogiak, hipokresiak eta ideologia sexistak boterearen atzamar guztiak pozoindu ditu. 


Ni ez naiz inorena eta inor ez da nirea; ni emakumea naiz, emakume askea.
Ez naiz inorena eta inor ez da nirea!#askida#borroka#emakumea#askea#feminismoa#EH