Amoma baten testigantza laburra ekarri dizuet. Ur kutsatuaren hondamendia herriaren galbidea da, alegia, mehategien helburua ogia irabazteko beharraren atzean. Hegoaldean, bederatzigarren herrialdean, pil-pilean dagoen gatazka. Beste bat.
Uraren zikloaren garrantzia aspaldi ahaztu dute batzuk, diruaren eta garapenaren izenean denak balioko balu lez. Halere, amomak itxaropen izpia gordetzen du edozeren gainetik, haren jainkoarengan du konfiantza, naturaren ibiliak bakea ekarriko die, urak bere bidea egingo duelakoan. Inoiz maputxe herriari lapurturikoa herriari berari itzuliko al diote?
Ezagun dugu mezua, han hemen...edonon dugu antzekoa mamia.. Ez ordea irudiok..
http://www.youtube.com/watch?v=eYVglf6nnyk&feature=related
No hay comentarios:
Publicar un comentario