![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjTzex1ek1ujmc-lCOtrgNfGHok6Od3CEMuDrg4jVXVXrh_dW3zCsM4Z9SxtC5mRpmB-_EOhIDNMuz5YXCoWXvPhlIESIConppL12596yDZzmg-iFpLti0KlxfBAntbB3vF-G5_qQlNODk/s200/268944_2119623143955_1047078124_2439528_2327720_n.jpg)
Hamaika jarduera eta mobilizazio egin dute dagoeneko, eta borrokak luze joko omen du. Mobilizazioak harrituta utzi du Txile. Aspaldi ez zela halakorik ikusten: elkartasuna, antolaketa, autogestioa.....lozorroan ziren baloreak esnatu egin dira ikasleen oihu eta pankartekin batera. Paroak hasieran, unibertsitateetako fakultateen okupazioa etorri da ondoren, eta oraintxu hartu duten azken erabaki tristea: gose greba.
Muturreko jarrera honek hautsak harrotu ditu Txilen. Muturreko erabakia muturreko egoera baten aurrean. Greba egiteko erabakia hartu dutenek badakite arazoa errotik astindu behar dela, ohiko sistema goitik behera birmoldatu. Irakasleek proposaturiko programan oinarrituriko ikasketak, ministeritzaren kudeaketa zentzudun eta bidezkoa, handikeriarik gabekoa...erraz idazten diren hitzak dira, baina kostata iristen dira gobernuburuen belarri edo begietara.
Ikasle txiletar batek euskaraz azaldu digu zertan den arazoa. Ahalegina eskertzekoa eta testuari kolore pittin bat emateko bidea.http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=haneR5-JMAs
Esker mila, adiskidea, Txileko egoeraren berri bertatik bertara hain modu argian eta hain euskara txukun eta jatorrean emateagatik. Euskal Herritik jaso ezazue gure hatsa eta animoa goiari eusteko eta zuen eskubideen alde egiteko.
ResponderEliminarBesarkada bero bat.
ESkerrik asko ARantza. Zure mezuak Dortoli elikatzen jarraitzeko gogoa piztu dit! kontuak eta kantuak bilatuko ditut bi herrialdeok konpartitzen jarraitzeko..
ResponderEliminarBeste besarkada epela bueltan.