Nazioarte mailako ospakizunei traza eskasa hartu ohi diet; emakumearen nazioarteko eguna; oinarrizko eskubideen eguna; hizkuntza gutxituen eguna..
Zenbat eta halako egun gehiago egon, orduan eta bestelako hutsune gehiago dugula erakusten didate..
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjYL_-a2ACfMdaX-r0UwjSzuiXby8b7o2sRBLNu6KGnLHvJz7aEK_wslloku-5yaj4MdAGaH4LvA2cKlctixVdNksI6OEZpe58Bf6mfmsEuoMguTBpCobTRDqlrvOQdUqAqlTQpFK6BZWg/s320/eskubideak.gif)
Hizkuntz eskubideak gurean egunero urratzen dira..hizkuntza aske mintzatzeko oztopoak gero eta gehiago txikitzen gaitu. Baina txikitasun hartan handitasuna gordetzen dugu, bizirauteko sen hura. Eta bizirik gaude, baita ondo bizirik ere!
Euskararen nazioarteko eguna ospatu da orain aste batzuk eta barregura maltzur batek ihes egin dit. Nire eskualdeko herririk erdaldunetakoa den hartan, egunero ospatu behar dugu euskararen eguna. Eta ez gara inon irteten. Ez gara irrati, telebista eta nazioarteko klipetan ageri. Gure borroka egunez egunekoa da, lasterketa luzea.Aitzitik, egia ere bada halako egunak egoera normalizatu batean bizi arte beharrezkoak direna; gauzak ondo egiten ez diren seinalea besterik ez dira halako egunak. Bide luzea dugula egiteke, eskubide ugari aldarrikatzeke, erabat paradoxikoa bada ere.
Adiskide askoren pizgailua izan ahal dira halako egunak; ordura arte ezagun ez zuten informazioa jasotzeko zubi zuria. Hori ez dago gaizki.
Eskubide batzuen alde aldarrikatzea baina, beste batzuen alde egitea baino errazagoa dela iruditzen zait. Badira askoren moralean erasoka dabiltzan eskubide isilaraziak, halako egunetan baino jendearen ahotan daudenak, haiek gogora ekarri nahi ditut nik: haurrenak, herrienak, emakumeonak..funtsean egunero era batera edo bestera aldarrikatu behar ditugunak, oihuka, keinuka.
No hay comentarios:
Publicar un comentario