KAWESQAR herria
Orain 6000 urte inguru kawesqarrak Penas golkoan eta Magallanes inguruan zehar bizi ziren. Itsas txakurrak, urtxakurrak eta baleak jaten zituzten. Egun, Puerto Edenen azken kawesqarrak bizi dira, dozena bat gizon emakume edo.
Errepiderik gabeko herria da Puerto Eden. Itsasontziz iristea dago soilik. Gainontzekoa irudimena eta lotura ezinezkoak dira, herria mendiez, uraz eta irla txikiez inguraturik dago eta.
Egurrezko pasabide batek irla inguratzen du eta alboetara koloretako etxeak eta landare berde biziak. Magallaneseko haritza ezagutu dut bertan. Orri ttipiagokoa, hosto berde ilun-ilunez jantzia.
Gida lirururen batean Puerto Edenen berri izan dut baina mapara jo dudanean Bernardo O'Higgins parke naturala baino ez zegoen ikusgai.
A veces cambian los colores del agua, esta pachamama caprichosa, para mi todo es verde claro, oscuro; verde limón, verde pistacho....pero aún hay tonos que no seria capaz de identificar, de hacerlos verdad. No me llegan las palabras. El lenguaje tambien delimita.
Cuanto mas al sur bajas, mas gris-plomo, mas casi-negro, mas opaco todo, mas nada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario