Imagina ezazu ilargian zaudela; mendiak suzkoak dira bertan eta zu ohi baino txikiagoa, ez-deusagoa zara..
Imagina itzazu koloreak..apenas dago horirik bertan, gorriak bizi gaitu. Kolore kapritxosoa, nonbait.
Errepide bakarra dago ilargian, hizkuntz bakar batean seinaleak. Norabide bakarra dagoela esango nuke.
Auto ilararik ez da..egin kontu, mapetan basamortuak eta gatzagak ageri dira hiri kosmopoliten ordez; airea nekez iristen da haraino.
Imagina ezazu handitasuna harik eta begietan mina sentitzen hasten zaren arte. Ederra, mingarria..
Munduak buelta bihurria ematen du geure baitan; lurretik ilargira eraman gaitzake oxigeno extrarik gabe.
Ederra! Momentutxo batez, bidaia txikia ta goxoa egin dogu.
ResponderEliminarEskerik asko!
Aritz
Halakoxea da Atakama Aritz..Eskerrak bueltan, besarkadatxu bategaz!
Eliminar