Hizkuntzaren jira-birak..naturaren kukuak..bitxikeriak..hemen egonik, hantxe ere banaizelako..
martes, 17 de julio de 2012
Hostoak
Lehen kolpean hostoak eta udazkena datozkit. Laranja eta marroi kolorea ondoren.
Hostoak eta zuhaitzak, gero. Berdea, nagusi.
Hostoak eta airea ukitu ditut, magia ariketa perfektua izan zitekeen.
Hostoen dantza Barakaldoko oholtzan: hiru, bost, sei... hamaika hosto.
Hostoen xuxurlak bestelakoak denak: trinkoak, finak..hunkigarriak denak.
Hosto zaharrak berriekin hegan egiten aritu dira; izarren argia gauean, ilargia biluzik.
Plaza ixilik, txakurren orroak eta azken hatsa darion kamioia, ez besterik.
Urrats sendoak eta biribilketa arinak, lurretik dexente urrundurik;
Benetako hostoak iruditu zaizkit zeruan kantari eta jostari.
Iparraldeko ahotsak ekialdetik mendebalderaino ibilian
Ahozkotasunaren xarmak matematikaren lege ugari hautsi ditu.
Ezinezko biderkaketak, bertso edo doinu bakarra zena herriarena egina.. Harentzat eta harena, infinitu bider eta infinitu era.
Kantu arrotzik ez, abestiak hiru hizkuntzetara ekarriak. Hiru hizkuntza eta mundu, hiru ikuspuntu, hiru ikusmira..
Kantuen orbela geratu da Herriko Plazaren epelean.
http://www.youtube.com/watch?v=cju1AclgiWI
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Guuuuuuuuuuuau!!
ResponderEliminarMuak