Eta halako batean
askatasunaren giltza eskuartetik kentzen dizute..
Halako batean eskolak
gartzelak bilakatzen dira eta mendialdea hesiez inguratzen dute.
Etxea ez-leku,
hizkuntza delitu eta zu zeu, airearen gatibu burdinezko giltzarrapoetan
galdurik.
Eguzkirik gabeko goizak, janari bako plater
ustelduak;
Errealitatea hezur-haragizko amets gaiztoa
Torturak laztan berriak.
Seme-alabak
diktaduraren umezurtzak dira:
Guraso berriak
opariaren zain daude, ttipien odol zikina garbitu nahian, nonbait.
Heriotz afektiboa dator ondoren, galtzailearen
domina;
Kontsolaezina..
Baina
bizia ere, irmoa bai bederen, duintasuna galtzen den azken hatsa baita.
Orban mingarri hura
betikotzen dute gobernuek,
Zeren eta demokraziaren izenean.
Ankerkeria gidari
nagusi:
Kolpez zizelkaturiko errepide publikoek
mendate eta herrixkak zeharkatzen dituzte aro amnesikoan.
Klasean Espainiako
historiaren zertzelada ez lotsatiak,
Fikziozko istorioak
bailiran.
Gure etxeko suan
protagonistek esnea berotzen digute
Aita, ama, aitona
amona…izenez ezagunago ditugu.
Haiek gure historia
dira, gure iragana, oraina eta geroa.
Memorizidioaren ikasgaia bikain gainditu dute
gure liburuek
Baina harriek zutik
diraute oroimenaren arrakalak lore eta muxuez margotzeko.
Hitzak, argazkiak,
kantuak eta aitorpenak ahanzturaren aurkako sendagaiak dira.
Y un poco de desmemoria, para no olvidar...
DESMEMORIA
El miedo seca la boca, moja las manos y mutila.
El miedo de saber nos condena a la ignorancia; el miedo de hacer nos reduce a la impotencia. La dictadura militar, miedo de escuchar, miedo de decir, nos convirtió en sordomudos.
Ahora la democracia, que tiene miedo de recordar, nos enferma de amnesia; pero no se necesita ser Sigmud Freud para saber que no hay alfombra que pueda ocultar la basura de la memoria.
Eduardo Galeano.
No hay comentarios:
Publicar un comentario