El hielo estremece, cierto? El frio entumece el cuerpo, resulta ser el compañero inoportuno de la muerte y los glaciares se aparean hundiéndose en aguas templadas. Parecen gritos helados que habitan en el frio desde antes de que existiéramos, se trata de una especie de estruendo, sobrecogedor y rápido, apenas tangible. Se trata de una sentencia a muerte que se acerca a medida que los apéndices del glaciar se desploman en el lago, para deleite de turistas y curiosos y para preocupación del resto de humanos que nos negamos a seguir violando la naturaleza..
Izotzak kolore ugari har ditzake eta badira hartarako
zenbait aldagai: antzinatasuna, sedimentuak eta temperatura, besteak beste.
Perito Morenok espektakuluaz harago doan ikuskizuna eskaintzen du. Mingain
izoztu hark Magallanes irla inguratu ei zuen aspaldian eta oraindik ere irlaren
bazterrean datza harrotuta. Denborak, ordea, glaziarra irlara areago hurbildu
beharrean, harengandik urrundu du.
Bada ikusgarria barik, entzumenerako zirraragarria den
gertakaria. Izotz ekaitza dabil glaziarraren barrunbeetan etengabe; ordutegirik
gabe egiten du oihu, eguraldiaren apetatik aldendurik. Ur izoztuko lehergailuak
glaziarraren bihotzean ernatzen dira eta eztanda edo su artifizialak bailiran
iristen dira geure belarrietaraino.
Halako lekuetan jendea soberan dago. Ni neu ere lekuz kanpo
sentitu naiz une batzuetan, glaziarraren patxada bortxatzen arituko banintz
bezala, nonbait. Atzera doa mihi zurixka hura, erlojupekoaren norabide bera
jarraitzen ari da. Eroriko bakoitzak hilzorira gerturatzen du naturaren opari
eder hura.
Eta hunkitu bai, erabat hunkitzen nau zarata bortitzak.
Zuritasunaren zikinak izotzaren gardentasuna hausten du, eta ezarian-ezarian lakuak irentsi egiten dituen izotz xaflak, aitortu bako heriotz zigorraren
adierazle eta atariko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario