1992, Sao Paolo, Brasil.
Carandiru kartzelak 5000 preso hartu ahal zituen
baina sarritan, kopuruaren bikoitza ere bazuen hesien bestaldean. 1992ean
Brasilen inoiz egon den matxinada handiena gertatu zen bertan preso ziren
gatibu batzuen eskutik. Presondegiko guardiek ezin izan zuten egoera kontrolatu
nonbait, eta militarrek kartzela erabat eurenganatu zuten orduan. Orotara, 111
lagun hil egin ziren baina hildakoen artean ez zen militar eta polizia bakar
bat ere agertu, hau da, biktima guztiak Carandiru espetxeko presoak izan ziren.
Afera hartatik bizirik atera zirenek zalantzan jarri zuten hildako kopurua ez
ote zen ofiziala baino altuagoa izan; izan ere, preso ugari haien ziegetan
izkutatzen saiatu ziren eta poliziek armarik ez zeramatenak tirokatu
zituzten, besteak beste. Carandiruko presondegia 2002an eraitsi zuten,
"Carandiru" izeneko filma grabatu eta gero. Guimaraes koronelak
632 urteko kartzela zigorra jaso zuen, matxinadan gertaturiko erailketa gehienen
erantzule zuzena zelakoan, baina 2006an justiziaren injustizia lagun, errugabe
irten zen sententziak akats bat edo beste zekarren eta. Urte hartan
bertan koronela erail zuten. Etxeko hormak zera idatzia zuen: “aquí se hace, aquí se paga”. Ez da
argitu erailketak sententzia berriak zekarrenarekin lotura daukan.
2010, San Miguel, Txile.
San Miguel kartzelan izandako suteak 81 preso hil
zituen. Kartzelaren egoera oso kaxkarra zen eta bertan egon ahal zen preso kopuruaren
bikoitza bizi zen. Istripua (?) ekidin ahal izan zen baina izorraturik zeuden
suteen aurkako tresnak. Egun, emakumeentzako kartzela da.
Kartzelek gordetzen dituzten baldintza zikinak
agerian uzten dituzte bi gertaerok; biziraupena zoriaren lagun geratzen da,
presoen gizatasuna ez da deus lau horma haietan. Munduak ahazturik ditu harik
eta halako amesgaiztoak teleberrietako albiste bilakatzen diren arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario