Ibar ezker eta eskuin,
ugerra eta urrea;
Paradoxen lur mutur.
Langile eskubideen
lehergailu grisa, dekadentziaren adiskide ubela.
Punk musikaren jaiotze leku nabarra; nahi eta ezinaren dantza aldrebestua.
Argazki bikoiztua: bi errealitate bestelako Ibaizabalek erdibitua.
Kale-argia oreka euskarri bakartua eta txinbito
txalupa txikia bi munduen juntagailu errugabea.
Dorretxeak eta garabi ihartuak ibarren mutur banatan ageri dira paisaiaren
hornigarri,
Ahanzturaren aurkako sendagaiak bailiran.
Urteek bi bazterron distantzia
laburtu dute:
Etxebizitzak ugaldu
dira
Ke
usaina galdu da
Pobrezia zilarrezko ohean lo datza lotsaturik
Eta argazki kamerak herdoildurik dakusa arratsaldea, kolore modernoei
ezaxola.
No hay comentarios:
Publicar un comentario