martes, 9 de agosto de 2011

Sobre cazos, caceroladas y solidaridad.

Herria kontrolpean dagoenean eta baldintza demokratikoak mugaturik ageri direnean, askotarikoak dira erantzunak. Kazoak eta zarata protagonistak izan dira oraingoan. Martxen erritmoa piztu egin da. Ikasleak ez daude nekaturik, ez daude bakarrik. Zarata berez entzuna izateko egiten den maniobra da, instintiboa kasik. Berbak nahikoa ez direnean, orduetako bilerek ezer onik ematen ez dutenean, hura dugu irtenbideetako bat: zarata. Iluntzeko bederatzietan kalean egon zein etxearen epelean, zarata egitera irten gara denok. 
Gainera, ematen du oihartzunak itsasoa zeharkatu duela eta Europako hainbat herrialdetara ere iritsi dela. Hala, Suedian eta Londonen kasurako,  elkartasun oihuak lagunen zamatik irten dira Txileraino.

Zein garrantzitsua den elkartasuna..herrien arteko samurtasuna dela esan dugu sarri, eta halaxe da..ondokoarengandik jasotzen duzun edozein eupada, edozein kuku, dela oihu, dela mezu dela musu....haiek guztiek zilegitasuna ematen diote borrokari. Aldarrikapenen haria ehunduz doa Txiletik mundura.  Loaldi luzea atzean geratu da, ikasleak aurrera egiteko prest daude. Eta gu, haiekin batera. Edonora.

Es una maniobra casi institiva...hacer ruido...cuando...cuando nadie te escucha..Explicas lo que necesitas, lo que te pasa, lo que sientes..todo ello es licito. Pero no te escuchan. Entonces..haces ruido. Ya sean gritos que salen desde lo mas dentro, ya sean gritos en forma de cazuelas desde la ventana de casa.
Y entonces te escuchan desde la otra punta del mundo, desde el otro lado del oceano. Y vemos entonces que no estamos solas. Y esa ternura con nombre de solidaridad resulta ser un empujon cariñoso para seguir creyendo en lo que nos hace salir a la calle cada jueves, para seguir parando clases y ocupando universidades. Basicamente, para crear un mundo en el que creemos.


miércoles, 3 de agosto de 2011

Lautaro: entre la epopeya el mito y la libertad


Resulta que hubo un tal Lautaro,
       Y hombres y mujeres detras de la historia.

Resulta que hubo un nuevo reino llamado Chile..que pertenecia a la corona española
Resulta que  hubo un tal Pedro de Valdivia, fundador de Santiago..
Explorador para los ciegos; conquistador para los y las conquistadas.
Y Lautaro se convirtio en Felipe.
Felipe gazteak zaldiak eta zakurrak ezagutu zituen, guda gizonen estrategiak ikasi.
Etsaiaren etxean bizi zen, zerbitzari eta bakarti,
Santiago sortu berriari zelatan.
Nagusitutakoan ihes egin zuen
Eta Felipe Lautaro bilakatu zen
Lautaro gudaria, herriaren askapenerako gidari.
Urte odoltsuak XVI. mendekoak.
Gerokoak ere. Gaurkoak..biharkoak, zoritxarrez.
Pero..
Los mapuches no se rindieron.
Los mapuches vencieron.
Nunca se rinden.

Resulta que hubo un tal Lautaro. 
      Y hombres y mujeres detras de la historia      

                                                         
  "Ha cambiado la historia para nosotros, claro. Los "libros oficiales" dicen que son otros los que la hicieron y la siguen haciendo por nuestros pueblos. Los héroes de esta historia, en un mundo "civilizado" en el que ya no debiera haberlos, son los invasores..."
 Elicura Chihuailaf
     

martes, 26 de julio de 2011

GOSEA LIBRU ARTEAN

Hilabeteak dira Txileko ikasleak matxinatu direla, baita ondo matxinatu ere. Kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen dute, doakoa, herritar guztien eskura dagoena. Gazteak ez daude bakarrik. Haiekin batera irakasleak, ikasle ohiak, jendartea...jende ugarik egin du bat haien aldarriekin. Zinez kezkagarria da egun Txileko hezkuntzak bizi duen egoera: urtero dirutza ordaindu behar dute gero eta pribatizatuago dagoen sistema batean ikasketak burutu ahal izateko. Gobernuak gero eta diru laguntza gutxiago eskaintzen die ikasleei, beka sistema ez da nahikoa eta botereak bazter utzi ditu herriaren lehen mailako eskubide asko, haietako bat hezkuntzari dagokiona.
Hamaika jarduera eta mobilizazio egin dute dagoeneko, eta borrokak luze joko omen du. Mobilizazioak harrituta utzi du Txile. Aspaldi ez zela halakorik ikusten: elkartasuna, antolaketa, autogestioa.....lozorroan ziren baloreak esnatu egin dira ikasleen oihu eta pankartekin batera. Paroak hasieran, unibertsitateetako fakultateen okupazioa etorri da ondoren, eta oraintxu hartu duten azken erabaki tristea: gose greba. 
Muturreko jarrera honek hautsak harrotu ditu Txilen. Muturreko erabakia muturreko egoera baten aurrean. Greba egiteko erabakia hartu dutenek badakite arazoa errotik astindu behar dela, ohiko sistema goitik behera birmoldatu. Irakasleek proposaturiko programan oinarrituriko ikasketak, ministeritzaren kudeaketa zentzudun eta bidezkoa, handikeriarik gabekoa...erraz idazten diren hitzak dira, baina kostata iristen dira gobernuburuen belarri edo begietara.

Ikasle txiletar batek euskaraz azaldu digu zertan den arazoa. Ahalegina eskertzekoa eta testuari kolore pittin bat emateko bidea.http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=haneR5-JMAs

domingo, 24 de julio de 2011

EPILEPSIA TXIKIAK

 

Zenbait maniobra lagungarri topatu dut Zabalaren olerkian. 
Egunerokotasunetik bizirik, edo ahalik eta dotoreen sikieran, irteteko  jarraibide xumeak dira. Kontraesanez beterik gaudela esan dut askotan, eta halaxe da. Baina hein batean, kontraesan horiek dira gure beste " ni"  delakoa osatzen dutenak. Estutzen gara gauzak ondo egin ez ditugun beldurrez, eta kontraesanak gure jarrera justifikatzen du. 
Helmugara iristeko geltoki asko urratu behar ditugu, horrek badu bere xarma, bere ironia: aurrera egiteko okertu beharra dago. Eta bidean galdu.
Kontraesan zerrenda luzea dut nik: lana eta askatasuna; lana eta zoriontasuna....nola izan liteke zoriontsu lanean???? tira, ni "zorioneko" horien artean nago, marmar egin behar badut ere onartzeko..eta zorionez, gustora asko utziko nioke lan egiteari, inolako zalantza izpirik gabe. 
Sexua eta maitasuna; esnea eta tea; elkartasuna eta zigorra; beldurra eta ausardia.; hitzak eta hotsak.; mundua eta herria....... Ezen dena dugu geure baitan,  dena sentitzeko kapazak gara. Akaso horrexegatik erotu xamar bizi gara batzuk.



HIZKETARI UTZITA
 
Hizketari utzita,
poema hautsiak idatzi behar dira.
 
Liburuetako orriak askatu
eta elkarrekin kolatu behar dira nahasian,
leihoak karrikaratu behar dira,
eta errepide bazterretan ezarri.
 
Herrenka ibili behar da,
zaborrez betetako maletak eskuan hartuta.
Ondo jantzi behar da,
arropa guztiak dotore urratzeko.
Erori egin behar da, beti,
dardarka eta kontrolik gabe,
automatiko,
inoiz gelditu behar duenik ez dirudien tren bihurri baten antzera.
 
Epilepsia txikiak askatu behar dira,
hausturari hitza emateko,
hizketari utzita,
ispilu berriak kraskatu behar dira
hausturak bere burua ikus dezan.
 
Ezinezkoa da hitz egitea
eta poemak idatzi behar dira
haustura honi jaten emateko,
haustura honek jan ez gaitzan.
Juan Luis Zabala

miércoles, 20 de julio de 2011

Tragikomediak

Beti aitortu dut idazlerik onena irribarrea lapurtu ahal dizun hura dela. Ez gaude umorera ohituegi, gure zoritxarrerako...honekin ez dut esan nahi bestelako zirrara eragiten digun idazlea kalitatezkoa ez denik, inolaz ere.
Mundua argazki ilunez josi digute, badira horretarako arrazoi ugari...mundua ez dabil ondo. Ezta gu ere. Ez gaitezen engainatu.
Baina edozelan ere, ironia maite dut; sarkasmoa....beltzari tonalidade grisak ateratzeko abilezia...
Bi gai serio ekarri ditut Dortolirenera; haietako bat Txileko errealitatearen argi izpia dela esango dut; bestea, orokorragoa, arantza finagoez harilkatua..Bata Txileko marrazkilari batek eginikoa da eta bestea marrazkigile euskaldun baten eskuak sortua.

* Pedro Melinao
* Tasio

Biek ala biek bestelako gaia darabilte baina ziur naiz noiz edo noiz gai bera izan dutela arkatzean jostari.

sábado, 9 de julio de 2011

ELLA

Santiago te rompe
Para que tú mísma vayas reconstruyendola
                                                                ... a tu manera
Bajo tus olores.
                       Y ella se deja.
Te permite reinventar los nombres de las calles
Te atrapa en su boragime de autos y gente de todos los colores
Para luego desear huir lejos de ella.
No te permite demasiadas concesiones
Enseguida la deseas de nuevo
Y regresas a ella.

Santiago huele a humo bajo una fotografia teñida de gris
Se retuerce entre la cordillera:
montañas convertidas en un muro insalvable.
Ella querria crecer más
Comerse todo lo que le circunda
Ah, pero la pachamama no la deja,
                                                                    zorionez.
Es algo extraño lo que guarda la ciudad
Quizá mágico?
Pero no hablo de la magia de los libros o de la poesía.
Si no de los contrastes que la confunden
Lo blanco y lo negro
Lo rico y lo pobre

Es como si esa mísma capacidad
De transformación
La convirtiera en única.

sábado, 2 de julio de 2011

We Trinpatü: sua

Porque somos una Nacion con Memoria, con Pasado, con Presente y por lo tanto, con Futuro.

Machi Valentria. Wetripantu 2011

Ekainaren bukaeran, 24ean zehatzago, euskaldunok San Juan gaua ospatzeko ohitura dugu. Suaren gaua behar luke izan ordea, gauaren izenak. Edo amalurrarena, naturarena, urarena...
Udari ongi etorria eman eta naturaren oparotasuna laudatze aldera hari eskaini ohi diogu ospakizuna. Udako solstizioko gaua urteko gaurik motzena da. Piriniotako usadio batek dioenez, gau hartan menditik jaisten den ibai hotz haietako batean hartu behar duzu bainua, ur izoztuak osasungarriak direlarik, azal eta hezurretako gaitzak sendatzen ditu eta.
Hainbat herritan suaren gaua izenez ere ezagun da; bertan sortzen den sua garbitzailea da, horrenbestez, kaltegarria den oro suntsitzen du.

Abya Yalako Wallmapu lurraldean ere hamaika modutara ospatzen dute galbidean den gau berezi haren xarma:
“We Tripantü” edo “Wiñoy Tripantü” ( Antüren itzulera edo eguzkiaren irteera). Orduan, ziklo berria hasten da jendartean, energia eta indar guztiak zaharberritzen dira. Gau berezi hartan ura, sua, airea eta lurra gurtzen dira. Amalurrari ( patxamamari) eskerrak ematen dizkiote hark ematen dizkien ondasun guztien trukean. Gogoratu amalurrak berak sortzen dituen jakiak direla gu guztion elikagai...


Frei presidenteak ekainaren 24a “ Jatorrizko herrien eguna” izendatu zuen, aniztasuna eta errespetuaren izenean. Machi Valentina Contrerasek ordea, bere idazki batean zera darabil buruan bueltaka: zein neurritan da garrantzitsua ekainaren 24a gobernuarentzako? Txiletarrentzako? Ez al zen benetako jaieguna izan behar nork bere lur zatitxoarekin ospa zezan naturaren iraultza? 
....Baina....jada ez dugu  ospakizunerako lurrik. Akaso etxerako bidean memoria ere lapurtu digute......  

Borgesek halaxe irudikatu du gau hura, non eta Buenos Airesen. Naturatik arras urrundurik, hitzen arteko harian nostalgia irakur daitekeela esango nuke..

La noche de San Juan
 
El poniente impecable en esplendores
quebró a filo de espada las distancias.
Suave como un sauzal está la noche.
Rojos chisporrotean
los remolinos de las bruscas hogueras;
leña sacrificada
que se desangra en altas llamaradas,
bandera viva y ciega travesura.
La sombra es apacible como una lejanía;
hoy las calles recuerdan
que fueron campo un día.
Toda la santa noche la soledad rezando
su rosario de estrellas desparramadas.


Jorge Luis Borges 
Fervor de Buenos Aires (1923)