miércoles, 18 de enero de 2012

Pinguinoak. Cucao ( Chiloe)

Irlaren mutur honetara etorri naiz pinguinoak ikusi gurean. Bidaia luzea hartarako.
Cucao zoragarria atzean utzi dut eta txalupa batean ibilalditxoa egin dut, aski laburra neure gusturako..
Jakin dut Chiloeko zonalde horretan bi pinguino mota elkartzen direna: Magallanikoa eta Humboldtekoa. Itsasaldean bi korronte elkartzen dira eta hari eskerrak fenomeno bitxi hura. Biak oso antzekoak dira baina Humboldtekoak baino Magallaniko gehiago dago.
Jakin dut Brasilgo uretaraino ere iritsi ahal direna igerian, trebeak dira gero. Arrek badute eginkizun garrantzitsua: emearentzako kabia prestatzea. Hartarako, emeak baino lehenago abiatzen dira eta haiek iritsi orduko, " etxea" prest. Pena, baina bi kume edukiz gero, bakarra elikatzen dute. Biei jaten ematen badiete txikiek akaso ez dute nahikoa indarrik izango leku batetik  bestera mugitzeko eta bidean ito ahal dira, nekeak jota.
Ez da erraza arrak eta emeak bereiztea, haiengandik oso hurbil egon ezean. Muturra laburragoa dute emeek, arrek baino. Emea hiltzen bada, arra penaren penaz hil egingo da ondoren.
Jakin dut uso eta kondor arrei ere gauza bera gertatzen zaiena. Maitemina espezie ugaritako ezaugarria ei da...

sábado, 7 de enero de 2012

OINUTSIK

Oinutsik paseatu naiz paradisua izan zitekeen bazterretik..
Oinutsik utzi nau handitasunak. Mendialde basatiak, oihan itxura eduki zezaketenak.
Euria eta eguzkia bikote perfektuak bilakatu dira. Tantek bidearen zatitxo batzuetan lagundu naute, baina maldan gora ez nekien izerdia edo euria, bietako zein zen gorputzean irristaka nuena.
Ostarteak zabaldu direnean ehunka argazki eder irudikatu ditut, baina gutxi batzuk baino ez ditut sortu. Gainontzekoak memoriaren patrikan gorderik uztea erabaki dut.
Arratsaldeak bakea eman dit eta eguzkia gogor jotzen hasi da. Ezin tentaldiari eutsi, hainbesteko energia baitzegoen pululaka, ezen zapatillak erantsi eta bidea oin biluzik egin baitut. Gozamena.
Bisita programatuak goizetik joan dira eta Inken herria izandakoa gutxi batzuentzat geratu da agerian, maitakor.
Topiko tipikoen gainetik, turisten erreinua dela jakinik ere, beldurri gabe esatea dut bailara sakratuak Inken herria duela gorderik, edonor hunkitzeko moduan. Ni neu bai, bederen...eta lotsarik gabe aitortzen dut.

"Al principio me siento torpe
Tan nuestras son las zapatillas
Que parecen parte de una.
Y derrepente tierra humeda, 
Cosquillas en la planta del pie
Piedras mojadas, dedos juguetones entre
Cartografias irregulares.
Me desprendo de la tensión inicial
Que nunca abandona el talón
Y deseo reciclar todo zapato, bota o sandalia,
Para seguir gozando restos de tierra y arena
Desde más cerca."


Hiram Bingham historiagileak 1911n "deskubritu" zuen ofizialki, lehenago bertoko jendeak ezagun zuen eta. Vilcabamba izeneko inken hiri galdua ei zen.
Espainolen kroniketan Machu Pichuri ez diote ezelango aipamenik egin, hortaz, ustekoa da ez zutela hiri "galdu" hura ezagutu.
Teoria ugari dago haren baitan, hala nola ,Inken kultura babesteko gotorlekua izan zela edo errege/erreginen atsedenleku, besteak beste.
Inkako bidea jarraiturik herriraino iristeko aukera dago, bi, hiru edota lau eguneko ibilaldi heze eta eder baten bitartez.


Ohiko bidea ezagunagoa da; Machu Pichu herriraino zaramatzan trena hartu eta biharramunean goiz-goizetik autobusa. Paradisuaren atean utziko zaitu, 2o minutuko suge-bide batetik gora.

domingo, 1 de enero de 2012

LIMA limón

Desorden y gente. Más gente.
Autobuses con la brujula invertida.
Relojes estropeados. America Latina querida, así es, no más.
Un bazar con vida propia.
Mujeres tejiendo, mujeres vendiendo un pedazo de día.
No existe hora de cierre, quizá siempre sea todavía.
Lima-limón con su cresta de humo, nublada.
Lima con alegria y desparpajo
Ciudad amable con retazos de conquista.
Busca emerger ella sola a tropezones
Llema de pasado quemado por aquella santa inquisición.
Barranco de puertas abiertas a un mar en paz
Acantilado de rasguños aburguesados
Lima y limón exprimiendose
Limón amargo; LIMA dulce.

viernes, 30 de diciembre de 2011

Cuzco. Kondorrak eta Pizarro


 Algo me ha recordado que en mi tierra llueve y nieva;
Me he acordado de tí, invierno.
Algo me ha recordado esa historia de amor:
Comenzó hace años, entre amigos y carpas ( o tiendas de campaña). 
Con sacos de dormir y grillos. Con miedo a las noches. 
Es curioso, ahora soy vampiro.
Algo me ha recordado que respirar hondo reconforta y alivia el alma
Huelo a verde, ya no me ahogo.
Algo me ha recordado porqué me gusta partir.
Sueño, aprendo, vivo... A veces tambien me baja la nostalgia entre semana...
Y siempre deseo regresar a tí.
Argazkia/ foto: Martin Chambi

 Y así fui hasta mi casa, olí chimeneas, me mojé y me remojé ...puse la vieja estufa de mi vieja casa y me calenté las manos..de nuevo partí hasta este Peru escondido..casi como en casa.

Tahuantisuyoko hiri sakratua da Cuzco. Inken gotorleku izandakoa da,  K.O 1.200-1.500 urteen artean gutxi gora behera. Erreinua egungo Kolonbiako hegoaldea , Txileko erdialdea, Argentinako iparraldea  eta Boliviako Andeetako  bazter batzuetara hedatu zen, Cuzco Tahuantisuyoko  bihotza izendatu zutelarik " la tierra de las cuatro regiones" hain zuzen ere. Munduaren zilborra da Cuzco kitxua hizkuntzan.

Inkek ez zuten hizkuntza idatzirik...zaila da oso beraz, historia zehatza goitik-behera berreraikitzea.
Baina Cuzco bihotza zen, izana eta izenaren zatia bai bederen. Sacsayhuaman gotorlekua, aldiz,  burua. Cuzcoren gainean aztarnategi erraldoi hura dago, garai batean hiria defendatzen omen zuen harresi multzoa. Ilargi eta eguzkiarekin konektaturik zegoen, haien babesa ere ezinbestekotzat jotzen baitzuten inkek. Espainolek Cuzco kontrolpean zuten 1.535 urterako, baina inkak babesleku hura berreskuratzekotan izan ziren ustegabeko erasoaldi baten bidez. Espainolek, Pizarro buru zutelarik, lekua berriro  eurenganatzea lortu zuten inoizko matxinadarik odoltsuenean. Manco inkaren kide gehienak hil egin ziren. Mancok ihes egin zuen hilotzez beteriko bidexketan barrena, Ollantaytambora.
Kondorrek egunak eman zituzten oturuntza odoltsu hura dastatzen eta zoriogaizto hura Cuzcoren armarrian iltzaturik geratu zen: zortzi kondorrez inguraturik ageri da.

domingo, 25 de diciembre de 2011

GAU ON?

Santiagoko uda giroari esker gabon aurreko asteak tirante eta txankletetan igaro ditut, inguruko santiagotarren estres kontsumistari ez axola. Ez ditut data haiek maite, nostalgia harrotuta ageri da zenbaitzuren bihotz eta zurrunbiloetan. Pozten naiz baina, batzuen gozagarri ere badirelako. Bejondeiela!
Cuzcon eman dut gabon gaua 3.300 metro ingurura. Cuzcon hotzak eta euriak ongi etorria eman didate..eta gabonetako apaingarriak nonahi ikusi ditut, neure harridurarako, edo.
Usainak, hezetasunak eta  batez ere, orduko tenperaturak neure lur maitera eraman naute, neure baimenik gabe eraman ere.
Urteko egunik garrantzitsuena ospatu da plazan, eta kolore guztietako gizon- emakumeak haien herrixketatik herrira jaitsi dira, belarrak, jertseak eta kristoren irudi berriak salgai. Gaua gainera erori zait ateri izan den une bakar hartan eta arkupea zeharkatu dut aterperako bidean. Saltzaile guztiak han ziren, bost-sei seme alaba eta ama ( gehienetan) haien inguruan. Gabon gaueko afaria "mahai gainean" zuten plastikozko plater eta tapauki artean. Urteko gaurik hotzena zain zuten, biharramunean nork bere herrirako bideari heltzeko. Askok egun probetxugarriaren aztarnak aurpegian tatuaturik zituzten, nekearen gainetik: irribarrea.
Nik aterpean zopa beroa hartu dut, ardotxo batek lagundurik, eta ez dut jakin zer egin: barre edo negar. Biak egin ditut, pozik.

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Frida tambien era hirsuta

Sí. Como yo oye, mira tú...

Frida...gran artista, mujer. Frida, mujer en esencia, no siempre en estetica. Cuestión de contrucciones culturales, no legos de fantasía. Frida transgresora..Frida como símbolo de una sexualidad que hay que entender entre lineas.  Límite de un sexo a otro, precipio, ahogo; espejo borroso. Frida como lucha de lo se refleja y de lo que se siente. Tranpa de la ilusionista en un mundo de devoradores y estereotipos.
Y tiene pelo ( no bello, tan fino que suena) en el pecho...y también en el cuello, y barba, así es, no pelusa..barba que intenta engañar de alguna manera. La suya. Como todas.. O quizá no.  Cejas que retoca..o de-forma.
Cuerpo femenino, olor a luna...pero pelo. Pelo en territorio hegemónico masculino, pelo donde no se debiera..allá en lo naturalmente femenino. Frida se pregunta de naturalezas masculinas y femeninas pero no comprende..igual porque no existen.. Alguien se lo inventó y todas le creímos.
Frida soñando travesuras y alguna pesadilla. Frida replanteandose su sexualidad entre tormentas de verano y bajo el calor de la manta en invierno, bien cubierta, bien oculta.
Se esfuma el granizo y Frida sale a la calle. Frida con su pelo, con su masculinidad..más femenina que nunca. Frida transgresora, de nuevo. Frida revolucionaria de su propia identidad..Frida más que hombre, más que mujer. Frida ella mísma.
Y yo te quiero así. Así me quiero.

Eskubideak..egunez eguneko lasterketa

Nazioarte mailako ospakizunei traza eskasa hartu ohi diet; emakumearen nazioarteko eguna; oinarrizko eskubideen eguna; hizkuntza gutxituen eguna..
Zenbat eta halako egun gehiago egon, orduan eta bestelako hutsune gehiago dugula erakusten didate..
Eskubide ugari urratzen dira mundu osoan zehar...norbanakook dugun elikatzeko eskubidea hainbat bazterretan ez da betetzen. Ikasteko eskubidea ere ez da unibertsala, eskubide hitzak kontrakoa esaten digun arren.
Bizitzak ez du deus balio herri santu ugaritan.
Hizkuntz eskubideak gurean egunero urratzen dira..hizkuntza aske mintzatzeko oztopoak gero eta gehiago txikitzen gaitu. Baina txikitasun hartan handitasuna gordetzen dugu, bizirauteko sen hura. Eta bizirik gaude, baita ondo bizirik ere!
Euskararen nazioarteko eguna ospatu da orain aste batzuk eta barregura maltzur batek ihes egin dit. Nire eskualdeko herririk erdaldunetakoa den hartan, egunero ospatu behar dugu euskararen eguna. Eta ez gara inon irteten. Ez gara irrati, telebista eta nazioarteko klipetan ageri. Gure borroka egunez egunekoa da, lasterketa luzea.

Aitzitik, egia ere bada halako egunak egoera normalizatu batean bizi arte beharrezkoak direna; gauzak ondo egiten ez diren seinalea besterik ez dira halako egunak. Bide luzea dugula egiteke, eskubide ugari aldarrikatzeke, erabat paradoxikoa  bada ere.
Adiskide askoren pizgailua izan ahal dira halako egunak; ordura arte ezagun ez zuten informazioa jasotzeko zubi zuria. Hori ez dago gaizki.


Eskubide batzuen alde aldarrikatzea baina, beste batzuen alde egitea baino errazagoa dela iruditzen zait. Badira askoren moralean erasoka dabiltzan eskubide isilaraziak, halako egunetan  baino jendearen ahotan daudenak, haiek gogora ekarri nahi ditut nik: haurrenak, herrienak, emakumeonak..funtsean egunero era batera edo bestera aldarrikatu behar ditugunak, oihuka, keinuka.