martes, 26 de julio de 2011

GOSEA LIBRU ARTEAN

Hilabeteak dira Txileko ikasleak matxinatu direla, baita ondo matxinatu ere. Kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen dute, doakoa, herritar guztien eskura dagoena. Gazteak ez daude bakarrik. Haiekin batera irakasleak, ikasle ohiak, jendartea...jende ugarik egin du bat haien aldarriekin. Zinez kezkagarria da egun Txileko hezkuntzak bizi duen egoera: urtero dirutza ordaindu behar dute gero eta pribatizatuago dagoen sistema batean ikasketak burutu ahal izateko. Gobernuak gero eta diru laguntza gutxiago eskaintzen die ikasleei, beka sistema ez da nahikoa eta botereak bazter utzi ditu herriaren lehen mailako eskubide asko, haietako bat hezkuntzari dagokiona.
Hamaika jarduera eta mobilizazio egin dute dagoeneko, eta borrokak luze joko omen du. Mobilizazioak harrituta utzi du Txile. Aspaldi ez zela halakorik ikusten: elkartasuna, antolaketa, autogestioa.....lozorroan ziren baloreak esnatu egin dira ikasleen oihu eta pankartekin batera. Paroak hasieran, unibertsitateetako fakultateen okupazioa etorri da ondoren, eta oraintxu hartu duten azken erabaki tristea: gose greba. 
Muturreko jarrera honek hautsak harrotu ditu Txilen. Muturreko erabakia muturreko egoera baten aurrean. Greba egiteko erabakia hartu dutenek badakite arazoa errotik astindu behar dela, ohiko sistema goitik behera birmoldatu. Irakasleek proposaturiko programan oinarrituriko ikasketak, ministeritzaren kudeaketa zentzudun eta bidezkoa, handikeriarik gabekoa...erraz idazten diren hitzak dira, baina kostata iristen dira gobernuburuen belarri edo begietara.

Ikasle txiletar batek euskaraz azaldu digu zertan den arazoa. Ahalegina eskertzekoa eta testuari kolore pittin bat emateko bidea.http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=haneR5-JMAs

domingo, 24 de julio de 2011

EPILEPSIA TXIKIAK

 

Zenbait maniobra lagungarri topatu dut Zabalaren olerkian. 
Egunerokotasunetik bizirik, edo ahalik eta dotoreen sikieran, irteteko  jarraibide xumeak dira. Kontraesanez beterik gaudela esan dut askotan, eta halaxe da. Baina hein batean, kontraesan horiek dira gure beste " ni"  delakoa osatzen dutenak. Estutzen gara gauzak ondo egin ez ditugun beldurrez, eta kontraesanak gure jarrera justifikatzen du. 
Helmugara iristeko geltoki asko urratu behar ditugu, horrek badu bere xarma, bere ironia: aurrera egiteko okertu beharra dago. Eta bidean galdu.
Kontraesan zerrenda luzea dut nik: lana eta askatasuna; lana eta zoriontasuna....nola izan liteke zoriontsu lanean???? tira, ni "zorioneko" horien artean nago, marmar egin behar badut ere onartzeko..eta zorionez, gustora asko utziko nioke lan egiteari, inolako zalantza izpirik gabe. 
Sexua eta maitasuna; esnea eta tea; elkartasuna eta zigorra; beldurra eta ausardia.; hitzak eta hotsak.; mundua eta herria....... Ezen dena dugu geure baitan,  dena sentitzeko kapazak gara. Akaso horrexegatik erotu xamar bizi gara batzuk.



HIZKETARI UTZITA
 
Hizketari utzita,
poema hautsiak idatzi behar dira.
 
Liburuetako orriak askatu
eta elkarrekin kolatu behar dira nahasian,
leihoak karrikaratu behar dira,
eta errepide bazterretan ezarri.
 
Herrenka ibili behar da,
zaborrez betetako maletak eskuan hartuta.
Ondo jantzi behar da,
arropa guztiak dotore urratzeko.
Erori egin behar da, beti,
dardarka eta kontrolik gabe,
automatiko,
inoiz gelditu behar duenik ez dirudien tren bihurri baten antzera.
 
Epilepsia txikiak askatu behar dira,
hausturari hitza emateko,
hizketari utzita,
ispilu berriak kraskatu behar dira
hausturak bere burua ikus dezan.
 
Ezinezkoa da hitz egitea
eta poemak idatzi behar dira
haustura honi jaten emateko,
haustura honek jan ez gaitzan.
Juan Luis Zabala

miércoles, 20 de julio de 2011

Tragikomediak

Beti aitortu dut idazlerik onena irribarrea lapurtu ahal dizun hura dela. Ez gaude umorera ohituegi, gure zoritxarrerako...honekin ez dut esan nahi bestelako zirrara eragiten digun idazlea kalitatezkoa ez denik, inolaz ere.
Mundua argazki ilunez josi digute, badira horretarako arrazoi ugari...mundua ez dabil ondo. Ezta gu ere. Ez gaitezen engainatu.
Baina edozelan ere, ironia maite dut; sarkasmoa....beltzari tonalidade grisak ateratzeko abilezia...
Bi gai serio ekarri ditut Dortolirenera; haietako bat Txileko errealitatearen argi izpia dela esango dut; bestea, orokorragoa, arantza finagoez harilkatua..Bata Txileko marrazkilari batek eginikoa da eta bestea marrazkigile euskaldun baten eskuak sortua.

* Pedro Melinao
* Tasio

Biek ala biek bestelako gaia darabilte baina ziur naiz noiz edo noiz gai bera izan dutela arkatzean jostari.

sábado, 9 de julio de 2011

ELLA

Santiago te rompe
Para que tú mísma vayas reconstruyendola
                                                                ... a tu manera
Bajo tus olores.
                       Y ella se deja.
Te permite reinventar los nombres de las calles
Te atrapa en su boragime de autos y gente de todos los colores
Para luego desear huir lejos de ella.
No te permite demasiadas concesiones
Enseguida la deseas de nuevo
Y regresas a ella.

Santiago huele a humo bajo una fotografia teñida de gris
Se retuerce entre la cordillera:
montañas convertidas en un muro insalvable.
Ella querria crecer más
Comerse todo lo que le circunda
Ah, pero la pachamama no la deja,
                                                                    zorionez.
Es algo extraño lo que guarda la ciudad
Quizá mágico?
Pero no hablo de la magia de los libros o de la poesía.
Si no de los contrastes que la confunden
Lo blanco y lo negro
Lo rico y lo pobre

Es como si esa mísma capacidad
De transformación
La convirtiera en única.

sábado, 2 de julio de 2011

We Trinpatü: sua

Porque somos una Nacion con Memoria, con Pasado, con Presente y por lo tanto, con Futuro.

Machi Valentria. Wetripantu 2011

Ekainaren bukaeran, 24ean zehatzago, euskaldunok San Juan gaua ospatzeko ohitura dugu. Suaren gaua behar luke izan ordea, gauaren izenak. Edo amalurrarena, naturarena, urarena...
Udari ongi etorria eman eta naturaren oparotasuna laudatze aldera hari eskaini ohi diogu ospakizuna. Udako solstizioko gaua urteko gaurik motzena da. Piriniotako usadio batek dioenez, gau hartan menditik jaisten den ibai hotz haietako batean hartu behar duzu bainua, ur izoztuak osasungarriak direlarik, azal eta hezurretako gaitzak sendatzen ditu eta.
Hainbat herritan suaren gaua izenez ere ezagun da; bertan sortzen den sua garbitzailea da, horrenbestez, kaltegarria den oro suntsitzen du.

Abya Yalako Wallmapu lurraldean ere hamaika modutara ospatzen dute galbidean den gau berezi haren xarma:
“We Tripantü” edo “Wiñoy Tripantü” ( Antüren itzulera edo eguzkiaren irteera). Orduan, ziklo berria hasten da jendartean, energia eta indar guztiak zaharberritzen dira. Gau berezi hartan ura, sua, airea eta lurra gurtzen dira. Amalurrari ( patxamamari) eskerrak ematen dizkiote hark ematen dizkien ondasun guztien trukean. Gogoratu amalurrak berak sortzen dituen jakiak direla gu guztion elikagai...


Frei presidenteak ekainaren 24a “ Jatorrizko herrien eguna” izendatu zuen, aniztasuna eta errespetuaren izenean. Machi Valentina Contrerasek ordea, bere idazki batean zera darabil buruan bueltaka: zein neurritan da garrantzitsua ekainaren 24a gobernuarentzako? Txiletarrentzako? Ez al zen benetako jaieguna izan behar nork bere lur zatitxoarekin ospa zezan naturaren iraultza? 
....Baina....jada ez dugu  ospakizunerako lurrik. Akaso etxerako bidean memoria ere lapurtu digute......  

Borgesek halaxe irudikatu du gau hura, non eta Buenos Airesen. Naturatik arras urrundurik, hitzen arteko harian nostalgia irakur daitekeela esango nuke..

La noche de San Juan
 
El poniente impecable en esplendores
quebró a filo de espada las distancias.
Suave como un sauzal está la noche.
Rojos chisporrotean
los remolinos de las bruscas hogueras;
leña sacrificada
que se desangra en altas llamaradas,
bandera viva y ciega travesura.
La sombra es apacible como una lejanía;
hoy las calles recuerdan
que fueron campo un día.
Toda la santa noche la soledad rezando
su rosario de estrellas desparramadas.


Jorge Luis Borges 
Fervor de Buenos Aires (1923)

 

miércoles, 22 de junio de 2011

DANBA

Hitzek danba egin ohi dute askotan, hargatik zarata hura ateratzen dutenei dedikatu nahi diet gaurko sarrera.
HItzak ondo kateaturik, armarik biziena ere izan ahal dira, iraultza idatzia.
Bertan esaten uzten ez digutena oihukatu ahal dugu, hitzez hil arerioa, maite ez gaituena. Gorrotoa diguna. Edo besterik gabe, herriminari idaztea ariketa zirraragarria ere bada:
                    
Nekez uzten du bere sorterria
sustriak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.
 
 Joseba Sarrionaindia. Sustraiak han dituenak

Joseba Sarrionaindia. Akaso berak beste inork baino hobeto hitzen indarra erakutsi didalako.Edo sentiarazi. Berdin dio, lekutxoa egin gura nion Dortolirenean. Hurrengo sarreran beste olerki batekin agurtuko zaitut.

Baina ez dezagun erabili iraultza bere zentzurik politikoenean, soilik. Erabil dezagun zentzu transgresoreago batean ere, eguneroko borrokei aurre egiteko tresna lez, arma ttipia. Baina funtsean, arma. Poesia iraultzailea ere bada gure baloreak berresten dituena, izan agerikoak ala sakongo josirik daudenak...
Kosmoa gure alde ez dugunean, orduan azaltzen zaizkigu hitz aproposak  Kalasnikov izeneko tintan idatzirik, mundura jaurtitzeko.

Y dios me hizo mujer,
de pelo largo,
ojos,
nariz y boca de mujer.
Con curvas
y pliegues
y suaves hondonadas
y me cavó por dentro,
me hizo taller de seres humanos.
Tejió delicadamente mis nervios
y balanceó con cuidado
el número de mis hormonas.
Compuso mi sangre
y me inyectó con ella
para que irrigara
todo mi cuerpo;
nacieron así las ideas,
los sueños,
el instinto.
Todo lo que creó suavemente
a martillazos de soplidos
y taladrazos de amor,
las mil y una cosas que me hacen mujer todos los días
por las que me levanto orgullosa
todas las mañanas
y bendigo mi sexo.

Gioconda Belli, El ojo de la mujer. Poesía reunida.

viernes, 17 de junio de 2011

Lotsaren zoologikoak

Ez-diren pertsonak
Animalia eta izakiaren arteko aldea estutu egin da
Duintasuna ehun zati mingarrietan hautsi,
Infernuko bidaia: ametsgaizto egiazkoa.
 Argazki zikinak dira, museo zein zoologikorako objektu bilakaturik,
Inoren baimenik gabe.
Heriotzaren zain daude, jende aurrean, basatien begiradapean.
Haien etxetik desagertu dira, haien izana, ezina bihurtu.
 Mundutik desagerrarazi dituzte,
Ez-diren pertsonak izateko.

Kostata ulertzen dut izakien jarrera: portaera inkoherenteak, ankerrak. Moralik gabeko piztiak dira, mundua haien zilborraren inguruan taxutu dute, herri jakin batean jaiotzeak aparteko eskumenak emango balizkie lez ibili dira munduan, zorigaitza eta heriotza banaturik bazter orotan.
Calafate, Ternua, India, Somalia....hainbat eta hainbat herritako jatorrizko biztanleak bahitu zituzten Europa modernora bidaltzeko. Aberats eta zoroen apeta, zirko eta zoologikoetako erakusketak ziren, heriotzera kondenaturik. Nekez bizirauten zituzten hilabete gutxi batzuk: gaixotasunak, gosetea, bizi baldintzak.. .heriorentzako opari gazi-goxoa. XIX. mendearen atarian modan jarritako jarduera lotsagarria zientifikoentzako erakargarria ere bazen: jatorrizko herrietako gizon-emakumeen genitalak neurtzen zituzten, ikerketa ez deusetarako "tresna" gisa erabiltzen zituzten, eta mendebaldekoen "munduan", izaki antropofagoak bailiran aurkezten zituzten..izenik gabeko izakiak, izaki izateko eskubiderik gabe.

"La razón humana es bella e invencible. 
Pero yo cada vez la entiendo menos. Me confunde, me escuece. Me averguenza.
Y se que no hay reja, alambre de púas, destrucción de libros
o sentencia de destierro que pueda prevalecer en su contra.
Esto pone las cosas que deben estar sobre las cosas como son.
No diferencia entre aquellos o ellas, esclavos o maestros".
 
O asi debiera ser.
Czeslaw Miloszen olerkia egokiturik

Zoologicos humanos:

http://www.youtube.com/watch?v=w4kBFAhc0OE&feature=related