Me pregunto porque algunos viajes no tienen fecha de vuelta, porque a algunas personas se les obliga a viajar lejos ( tan lejos) sin pasaporte ni derechos.
Me pregunto como el mundo puede ser un lugar tan amable a veces, y otras veces como tiene la capacidad de convertirse en una cárcel, en la más grande de todas. Las fronteras son rejas imposibles y la justicia te cobra los sueños con el destierro.
Pero alguien me dijo que había que seguir creyendo, que había que seguir luchando. Cada una desde su posición, desde su praxis.
Y esta vez mi abrazo ha traspasado fronteras hasta llegarle a él, que otro día podría ser otra persona, si.
Y este abrazo me recuerda que aún nada hemos ganado, que historias pretéritas se repiten. Que hay algún hilo por cortar en este viaje tan largo a la libertad, que seguimos siendo títeres de algún fantasma no tan del pasado…
Askok etxetik alde egiten dute
oporretan edo urtebete pasa, urte “sabatikoa” esaten den horretan.
Askok lan premiak eta
abenturarako zirrarak bultzaturik uzten dute sorterria. Badira atzerriko
pertsona edo paisaiekin maitemindu eta txapela edo zapia buruan, munduan zehar
ibiltzen direnak ere.
Denetariko ekuazioak sor daitezke
“ihesaldi” hauek eta askoz gehiago taxutzeko.
Batzuetan arrazoi politikoak daude, non eta
gatazka politikoa dagoen herrietan. Arrazoi hauek ez dira azalekoak, egun
batetik bestera harturikoak. Arrazoi eta asmoak zilegizkoak dira denak, amets
bestelakoei erantzuna emateko aukeraturiko bideak dira. Batzuenak baina,
bestetzuenak baino bidaia luzeagoa dakarte, bueltako txartelik gabekoa da,
sarri.
Mundua sorpresez beteriko lur
zatia izan ahal da. Ametsak bete, maitemindu eta lan ederra burutzeko modua
ematen dizuna, besteak beste; baina mundua gartzela modernoa ere izan ahal da
eta herrialdeen arteko mugak
gartzela-horma zeharkaezinak.
ASKATASUNA letra larriz, eta
larriki!, gure herri ttipian margotzeko ametsa garesti(egi) ordaintzen dute
gure adiskideek. Justizia bila abiatu eta injustiziek bahitzen dituzte etxean,
zein atzerrian. Biolentzia hain da kontzeptu subjektiboa…eta zigorrak hain dira
erabaki politikoak..
Baina kondenatu bakarrak baino ez
daude filme honetan. Kondenatu eta deserriratu bakarrak gara injustiziaren
Itsaso beltzean.
Gureak dira etxeTIk atera etxeRA
itzultzeko bidaia txartelik gabe geratzen direnak. Haien ametsa, geurea ere
badelako, errefuxiatu bakoitzak gure etxeko harri ttipi bat darama bere zorroan
gorderik. Aita eta amaren etxea elkarrekin defendatzen ari garelako, bakarrik
ez daudela gogoratu dezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario