Argazkia: Pedro Zarrabeitia
Silviok tximeletaren istorioa
abesti bilakatu zuen: Aztekak hain geratu ziren pinpilinpauxarekin harriturik
non Quetzalpapalotl edo “pinpilinpauxa sakratua” izena jarri baitzioten.
Pinpilinpauxa hildako heroi eta gudarien irudikapena zen. Erditzerakoan hiltzen
ziren emakumeen ikurra ere bazen pinpilinpauxa eder hura. Hildako gudarien
arima, odolusturiko amen hegazti askea zen.
Baina dantzariak dira tximeletak,
bihurriak. Sarritan leihoaren bestaldean pausatzen dira eta oroitzapenak
lapurtzen dituzte baldin eta ameslariak halakoak soberan baditu. Bestelako
egitekorik ere badute mitxeletek: haurren belarri atzean jarri ohi dira eta
kanta arinak abesten dizkiote begirada galdua duen txikiari, gozoki artean
galdutako irria ezpainetara itzul dakion.
ArgIHizkiak lehiaketara aurkezturiko testua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario