martes, 10 de septiembre de 2013

40 urte. Gau beilak egun argitan





        Todavía no hay nada que celebrar. Algunas personas, seguimos recordando...

40 urte 1973ko irailaren 11 hartatik. 40 urte ahanzturaren zurrunbiloan sarturik, nahi eta ezin batean. Irailaren 11 iristekotan da baina  orain dela tarte luzea geurera etorri da berriro ere.

40 urte zorioneko jende askorentzat; 40 urte ez deus, arrunt, zuri. 40 urte epel, gobernu berrien magalean. Askorentzat urte gehiegi historia liburu ofizialetan agertzen ez diren gertaerak gogora ekartzen jarraitzeko. Aurrera begiratzeko eskatzen dute, utz ditzagun historiak ekarritakoak alde batera, gogoratzeak ez baititu hildakoak bizitzara itzularaziko… Txile moderno eta osasuntsuaz gozatzeko gonbidapena luzatzen digute, desagertuei ezaxola.

Barkamenak noranzko bikoa dela azaldu nahi digute eta batzuk zer demontre barkatu behar duten galdetzen diote gobernuari, politikariei, hiltzaileei…auzokideari, lankideari.


Eta Txile bor-bor dabil ganoraz eta justiziaz itxi ez den kapituluan dantzan. Txilen desagertuak agertu dira herritar askoren bihotzetan; kaleetan argazki zuri beltzek irribarre lotsatia eskaintzen digute, ez nazazu ahantzi, oihukatzen dute lerroartean. Errepide bazterrean biktima berriak dakusagu, lokartuen memoriari astindu gaurkotua. Gau beilak egun argitan.

Eta hala da, Txilek ez ditu ahaztu; Santiagoko karrikak dotore jantzi dira, borrokarako prestu. Elkartasun malkoak isuri ditu Txilek 40. urtemugan, gauzak inondik ere konpondu ez diren seinale. Baina herria aurrera doa.

Argazkiak, erakusketak, memorialak, dokumentalak….Poesiak, kantuak, dantzak, musika…Herria aurrera egiteko prest dago, oraindik ez dago zer ospatua, borroka ez zen 1998an bukatu. Ez adiorik lagun eta senideei. 

Oharra: argazkiak Javier Liaño argazkilariarenak dira. 2013ko irailaren 10ean goizeko zortzi eta erdietan eginiko ekintza "baketsu" batean ateratakoak dira. Bertara ehunka lagun hurbildu dira Santiagoko kale nagusian desagertuen aldeko aldarrikapenean giza katea osatzeko. Ekintzak 11 minutu iraun ditu harik eta polizia kargatzen hasi den arte. Eskerrik asko Javi.

viernes, 6 de septiembre de 2013

Mari Mari




 Y es que  cuando saludamos en mapudungun entregamos nuestros diez dedos; dedos que llevan amor, sabiduría; dedos que siembran, dedos que trazan  y escriben la historia. Manos cuyos dedos crean musica y  aran la tierra...

Mapudungun hizkuntzan mari mari diogunean gauza ugari adierazten ari gara..Agerikoa da aurrean daukagun adiskidea agurtzen ari garena baina horrez gain, gutxienez beste hamar gauza gehiago azaltzen ari gara.
Mari hitzak hamar esan nahi du eta agurtzerakoan, hamar hatzamarrak eskaintzen dizkiogu solaskideari. Hamar hatzamarrekin batera Txarin egiten dut, hau da, lotura bat finkatzen dut; Chalin egiten dut, solaskidea agurtu, hain zuzen ere. Beste hatzamar batekin Tükun egiten dut, lurra landu eta hazia erein, adiskidetasunarena eta lurrarena. Hatzamarrekin ere Wirikan egiten dugu, idatzi, marraztu, kontatu... Eskuko hatzamarretako batekin Inmawün egiten dugu, janaria sukaldatu, prestatu, konpartitu. Ayün egiten dute hatzamarrek, maitatu egiten dute elkar, eta ondorioz, maitatzera garamatzate.


lunes, 2 de septiembre de 2013

Carandiru, Torre 5... Kartzela hilerri bilakatzen denekoa

 
1992, Sao Paolo, Brasil.
Carandiru kartzelak 5000 preso hartu ahal zituen baina sarritan, kopuruaren bikoitza ere bazuen hesien bestaldean. 1992ean Brasilen inoiz egon den matxinada handiena gertatu zen bertan preso ziren gatibu batzuen eskutik. Presondegiko guardiek ezin izan zuten egoera kontrolatu nonbait, eta militarrek kartzela erabat eurenganatu zuten orduan. Orotara, 111 lagun hil egin ziren baina hildakoen artean ez zen militar eta polizia bakar bat ere agertu, hau da, biktima guztiak Carandiru espetxeko presoak izan ziren. Afera hartatik bizirik atera zirenek zalantzan jarri zuten hildako kopurua ez ote zen ofiziala baino altuagoa izan; izan ere, preso ugari haien ziegetan izkutatzen saiatu ziren eta poliziek armarik ez zeramatenak tirokatu zituzten, besteak beste. Carandiruko presondegia 2002an eraitsi zuten, "Carandiru" izeneko filma grabatu eta gero.  Guimaraes koronelak 632 urteko kartzela zigorra jaso zuen, matxinadan gertaturiko erailketa gehienen erantzule zuzena zelakoan, baina  2006an justiziaren injustizia lagun, errugabe irten zen  sententziak akats bat edo beste zekarren eta. Urte hartan bertan koronela erail zuten. Etxeko hormak zera idatzia zuen: “aquí se hace, aquí se paga”. Ez da argitu erailketak sententzia berriak zekarrenarekin lotura daukan.

 

2010, San Miguel, Txile.
San Miguel kartzelan izandako suteak 81 preso hil zituen. Kartzelaren egoera oso kaxkarra zen eta bertan egon ahal zen preso kopuruaren bikoitza bizi zen. Istripua (?) ekidin ahal izan zen baina izorraturik zeuden suteen aurkako tresnak. Egun, emakumeentzako kartzela da.





 Kartzelek gordetzen dituzten baldintza zikinak agerian uzten dituzte bi gertaerok; biziraupena zoriaren lagun geratzen da, presoen gizatasuna ez da deus lau horma haietan. Munduak ahazturik ditu harik eta halako amesgaiztoak teleberrietako albiste bilakatzen diren arte. 




jueves, 8 de agosto de 2013

Ecce homo. Y nosotras?






Azken hilabeteak nahasi xamarrak izan dira; egunkariek eta sare sozialek bestelako edukiez elikatu  dituzte haien orri eta atalak, interes lehentasunen arabera. Ikuspuntuak eragin handia izan du albisteen trataeran, zalantzarik gabe.
Me ha perturbado e indignado  el asesinato de una mujer ocurrido en Bilbo a manos de un demente que se hacía pasar por instructor de artes marciales. Una doble falta de respeto cometida: primero contra todas las mujeres y segundo contra las artes marciales cuyas prácticas y valores enseñan caminos diametralmente distintos a los de la arrogancia, misoginia y machismo. Ojo, pero no ha sido el único, aunque quizá de lo que más escándalo ha suscitado: escándalo, opinión, sensacionalismo y morbo, un coctel molotov digno de dar vergüenza ajena. Y en ello han andado muchos medios de comunicación, rascando para sacar miserias, olvidándose de que tocaba informar. Y del respeto ni hablamos, claro.  Después nuevos ataques, ya en un contexto de fiesta y verano, ropa ligera y alegría, alcohol y cerveza 0.0,  manoseos, agresiones y vulnerabilidad. Ya para terminar con mi paciencia la actriz Penelope Cruz va y se pone a dirigir cortos ( anuncios largos?¿) bautizándose en este arte con un guion penoso, donde ( otra vez) los estereotipos femeninos se ven alterados, reproduciéndose tranquilamente figuras con un alto contenido machista como si no pasara nada alrededor nuestro. Así ha sido, así lo he leído. Así lo he sentido y así lo cuento.
Quiza es por ello que aprovecho para hablar de lo importantes que son los medios de comunicación para generar opinión. No es nada nuevo. Pero es que algunas personas parece que no se aclaran.
Me explico: hizkuntza komunikazio tresna dugu, errealitatearen isla, eta kode horren erabilerak hizlarien hartu-emana dakar halabeharrez, hitz hautaketa egin beharra dago.
Bada, hizkuntzak errealitatea kodetzen duen heinean, nolako jendartean bizi den hizkuntza hura, halako izaera edukiko du hizkuntzak. Berez ez dago hizkuntza sexistarik, ez bada berau ordezkatzen duen gizarte sexista. Baina hizkuntzek badute zama sexista aldakorra herrialdearen arabera. Hartara, euskararen zama sexista % 5 ingurukoa dela diote, ingelerarena zertxobait altuxeagoa %15, frantsesaren zama sexista %40koa  da eta gaztelaniaren zarama sexista % 80aren parean dago. Erdaren eraginak genero kutsadura sortu du euskaran, izan ere, genero bereizketa beste era batera agertu ohi  da euskaraz. Tira, baina indartsuak dira auzokideak.
Prentsan zein telebistan hizkera eta erreferentzia sexistak agertzen dira etengabe; genero eta emakume bortizkeriari zuzenduriko albisteen tratamendua bideratua eta azalekoa da, mamirik gabekoa sarri. Hala, albisteen interes gunea desbideratzen da eta berriek emakumearen ezaugarri fisiko eta sozialez dihardute. Informazioa bigarren mailan geratzen da orduan, eta berez bigarren eta hirugarren mailako informazioa da iritzi berriak sortzeko baliatzen dena.
Komunikazioan  hizkera ez sexista zaindu behar da, honek errealitate jakin batera garamatzalako. Komunikabideetan diharduten  eragileek errealitatearen bozgorailua diren heinean informazio iturri fidagarri eta serioa izan behar dute, jendartearekiko errespetua erakutsirik.   Komunikabideek konpromisoa eta ideien arteko koherentzia errespetatu behar dute,  ideia sortzaile eta eraldatzaileak garatzeko espazioa izan behar dira, norantza bikoa, bizia eta malgua. Funtsean, komunikabideak adierazpen askatasuna bermatuko duen tresna gisa azaldu behar dira.

viernes, 2 de agosto de 2013

La magia del cine.





Un pequeño esfuerzo: salir de casa.
Otro ejercicio que a muchas personas cada vez incomoda más: sentarse al lado de un desconocido ( y no pasa nada, ou!). Desconectamos el telefono sin que ocurra una desgracia, el mundo no se para, sigue girando igual, un poco mas pausadamente, diría yo; y es que podemos vivir con el celular apagado durante 100 minutos, no es tán grave, vamos.
La butaca y su forma, acomodamos el cuerpo, nos relajamos. Vemos una historia, un drama, una comedia...Construimos reflexiones o no, no siempre. Creamos un criterio, la pantalla se vuelve vida, nos habla, nos cuenta. Nos muestra maneras, enfoques, partes del cuerpo que desconocíamos en perspectiva, arrugas, inperfecciones, miradas. Al final, siento que muchas de ellas son historias de cada una de nosotras, cuentos que alguien se atreve a dirigirlos para regalarnoslos de vuelta. Diálogos que habíamos imaginado en una novela o en conversaciones entre amigas. Una ficción que se hace  real.
Parece que cada vez quedan menos espacios para salas de cine que te inviten a soñar; horren ordez, zinema aretoak handitu dira zeharo, izaera bako gela erraldoiak dira, arrotzak. Krispetak eta koka kolak, goi mailakoen denbora pasa berria. Gogoan dut zinema herriarena zenean, herrikoiagoa..Adiskide mina gonbidatzen zenuen bertara, oinez joatea zenuen zinemaraino. Paseoa eta pelikula zenituen opari, arratsalde pasa goxoa lagun artean. Kuttunarekin hitzordu erromantikoa izateko aitzakia ere bazen, magikoa!
Ahora los cines se presentan con superproducciones que te quitan la respiración y el bolsillo se queda temblando. No hay arrugas ni celulitis,  no hay memoria. 
Eso cuando te animas y vences  la pereza de salir de casa; claro, ahora tenemos el home cinema en el salón y las peliculas gratis. Es lo que tiene internet, la red y la ya no tan nueva tecnología. 
Herri batzuetan errugabe ziztatzen ari den krisiak ere ez du askorik laguntzen. Herri prezioak ez dira existitzen eta ezin balia dezakegu kalea espazio sortzailea bailitzan; zinema zine aretoetan edo etxean. Kitto. Ondo loturik gauzkate.
Afortunadamente, siguen existiendo lugares un poco más libres, no tan ceñidos a un cine comercial escondido en una falsa perfección, ahogado en un glamour barato; afortunadamente, el "otro" cine sigue guardando esa capacidad de sorprendernos, de transgredir y de crecer un poco más.
Es ese cine el que se merece esta pequeña entrada.











martes, 18 de junio de 2013

Don Hipolito, el guardián del granito orbicular

On Hipolitori!

Copiapo inguruan paseoan nenbilela basamortua bukatu eta itsaso zabala hasten den bazterreraino hurbildu nintzen. Bertan goian aipaturiko harritzarra zeogen, Hipolitok maitekiro zaintzen zuena.
Bizitzak eta urteek Hipolito geologo bitxia bilakatu dute. 18 urte atzera mehatzaria zen gizona eta haren esku egon ez ziren bizipenek hondatza ttipi hartako zaindaria izatera eraman zuten. Gutxi zekien geologiaz, heziketa bako gizona zela zioen, hortz horixka txantxartuak agerian, beti irribarretsu.
Eta hala, egun batetik bestera turistei harrera egiten hasi zen, mareen gorabeherek oparitzen zizkioten harriak margotzen zituen bitartean.
Zientzialari finlandiarra agertu zen egun batez; harekin egin zuen ohiko osteratxoa  harritzar zahar haietatik eta finlandiarrak galde egin zion zer kontatzen zien turistei. Hipolitok, irritsu, urteek emana zioten irudimena baliatzen zuela aitortu zion, bera nahi eta ezinean zebilela dokumentazio erabilgarriaren bila, bisitariei ganorazko ipuina kontatu ahal izateko. Bi orduz aritu zen zientzialaria Hipolitorekin, hark turistei zer konta izateko. Buruz ikasi zituen harribitxien izenak: biotita, kuartzoa, horblendita...eta buruz kontatzen zuen, geologo ikasien modura, zenbat urte zituen harriak, magna gora adina behera, begiak dir-dir.
Halere, zientzialariak ez ituen oso gogoko Hipolitok, salbuespenak salbuespen. Jakinduria haientzako gordetzen dutela kexatu zen aitona, finlandiarra bezalako maisuak zituen faltan.

Entrañable Don Hipolito. Espectacular la Playa de Rodillo con esa piedra tan viejuna entre arena y mar.
Un hombrecito de edad impredecible, piel de color cafe y mirada llena de luz. El es el guardián de la roca de los mil ojos, también conocida como granito orbicular.  A curiosos que se acercan a conocerla les cuenta la edad que tiene, los minerales y piedras que guarda ese granito tan especial y la exclusividad ( ojo, hay muy pocos ejemplares en el mundo) de su forma. Él te cuenta y te canta mientras pinta piedras que el capricho de la marea deja a sus pies. Y es que ahora vive en una casita en la playa, frente al granito, hablandole noche y día.
Huele a paz en la orilla de la playa. Definitivamente, Hipolito dibuja en esa visita una bonita postal; su sonrisa no aparece en ningún folleto turístico y su carnet de guía entregado por la municipalidad de Caldera no tiene fecha de caducidad. El tiempo camina mas relajado en ese lugar.