Rongo-rongo hizkuntza sistema ideografikoa da, hau da irudiz osaturiko hizkuntza. Ezker eskuin eta ondoren eskuin ezker idatzi eta irakurtzen da. Tradizioak esaten duenaren arabera XII-XII mende artean asmaturiko hizkuntza da baina aurkitu, XIX mendean Paskua irlan aurkitu zuten rongo-rongo hizkuntza. Marrazo haginez eginiko “arkatz” zorrotzak oinarri harturik, egurrezko tauletan margotzen zuten. Izaki antropomorfikoak ziren nagusiki, hainbat jarreratan margotuak. Bestelako uretako zein lurreko animaliak irudikatzen zituzten: izarrak, landareak, hegaztiak... Irudi geometrikoak ere baziren haien idazkietan.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhWrxRh7zC1BnCj26mvyn1xv86dXu4ZTDyOhyphenhyphennF95Hhz5_xvYQqIfu6G752xsjUStT4fH8EVGPrny2hnzELFhGmD4zsJXX1aiTkMOFRk3GX-2KmU1g4lwBuRQfr7QTsn4_EtG3RA78WoXc/s200/rongo.jpg)
Tauletako inskripzioen esanahaia 1862 eta 1863 urteen artean galdu zen Perutik etorritako nagusiek taulak lantzen zituzten gizonak bahitu zituztenean; ondorioz, Rapa Nui irlatik joan behar izan zuten, esklabu. Hizkuntza irakurtzen eta sortzen zekitenak haien sorlekutik urrun eraman zituzten eta herbestean hil ziren. Haiekin batera, hizkuntzaren sekretua ere hil omen zen.
Rongo-rongo hizkuntzaren zeinu bakoitzak hitzak, aditzak, mugimenduak eta zenbakiak dakartza: esanahi anitza duten esaldiak. Hizkuntza artea izatetik zein hurbil egon daitekeen erakusten digun historia eta istorio tristea da, heriotzera kondenaturiko enegarren hizkuntza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario