Azken hilabeteak nahasi xamarrak
izan dira; egunkariek eta sare sozialek
bestelako edukiez elikatu dituzte haien
orri eta atalak, interes lehentasunen arabera. Ikuspuntuak eragin handia izan
du albisteen trataeran, zalantzarik gabe.
Me ha perturbado e indignado el asesinato de una mujer
ocurrido en Bilbo a manos de un demente que se hacía pasar por instructor de
artes marciales. Una doble falta de respeto cometida: primero contra todas las
mujeres y segundo contra las artes marciales cuyas prácticas y valores enseñan
caminos diametralmente distintos a los de la arrogancia, misoginia y machismo.
Ojo, pero no ha sido el único, aunque quizá de lo que más escándalo ha
suscitado: escándalo, opinión, sensacionalismo y morbo, un coctel molotov digno
de dar vergüenza ajena. Y en ello han andado muchos medios de comunicación,
rascando para sacar miserias, olvidándose de que tocaba informar. Y del respeto
ni hablamos, claro. Después nuevos
ataques, ya en un contexto de fiesta y verano, ropa ligera y alegría, alcohol y
cerveza 0.0, manoseos, agresiones y
vulnerabilidad. Ya para terminar con mi paciencia la actriz Penelope Cruz va y
se pone a dirigir cortos ( anuncios largos?¿) bautizándose en este arte con un guion
penoso, donde ( otra vez) los estereotipos femeninos se ven alterados,
reproduciéndose tranquilamente figuras con un alto contenido machista como si
no pasara nada alrededor nuestro. Así ha sido, así lo he leído. Así lo he
sentido y así lo cuento.
Quiza es por ello que aprovecho
para hablar de lo importantes que son los medios de comunicación para generar
opinión. No es nada nuevo. Pero es que algunas personas parece que no se
aclaran.
Me explico: hizkuntza komunikazio
tresna dugu, errealitatearen isla, eta kode horren erabilerak hizlarien
hartu-emana dakar halabeharrez, hitz hautaketa egin beharra dago.
Bada, hizkuntzak errealitatea
kodetzen duen heinean, nolako jendartean bizi den hizkuntza hura, halako izaera
edukiko du hizkuntzak. Berez ez dago hizkuntza sexistarik, ez bada berau
ordezkatzen duen gizarte sexista. Baina hizkuntzek badute zama sexista
aldakorra herrialdearen arabera. Hartara, euskararen zama sexista % 5 ingurukoa
dela diote, ingelerarena zertxobait altuxeagoa %15, frantsesaren zama sexista %40koa da eta gaztelaniaren zarama sexista % 80aren
parean dago. Erdaren eraginak genero kutsadura sortu du euskaran, izan ere,
genero bereizketa beste era batera agertu ohi
da euskaraz. Tira, baina indartsuak dira auzokideak.
Prentsan zein telebistan hizkera
eta erreferentzia sexistak agertzen dira etengabe; genero eta emakume
bortizkeriari zuzenduriko albisteen tratamendua bideratua eta azalekoa da,
mamirik gabekoa sarri. Hala, albisteen interes gunea desbideratzen da eta
berriek emakumearen ezaugarri fisiko eta sozialez dihardute. Informazioa
bigarren mailan geratzen da orduan, eta berez bigarren eta hirugarren mailako
informazioa da iritzi berriak sortzeko baliatzen dena.
Komunikazioan hizkera ez sexista zaindu behar da, honek
errealitate jakin batera garamatzalako. Komunikabideetan diharduten eragileek errealitatearen bozgorailua diren
heinean informazio iturri fidagarri eta serioa izan behar dute, jendartearekiko
errespetua erakutsirik. Komunikabideek
konpromisoa eta ideien arteko koherentzia errespetatu behar dute, ideia sortzaile eta eraldatzaileak garatzeko
espazioa izan behar dira, norantza bikoa, bizia eta malgua. Funtsean,
komunikabideak adierazpen askatasuna bermatuko duen tresna gisa azaldu behar
dira.