miércoles, 22 de junio de 2011

DANBA

Hitzek danba egin ohi dute askotan, hargatik zarata hura ateratzen dutenei dedikatu nahi diet gaurko sarrera.
HItzak ondo kateaturik, armarik biziena ere izan ahal dira, iraultza idatzia.
Bertan esaten uzten ez digutena oihukatu ahal dugu, hitzez hil arerioa, maite ez gaituena. Gorrotoa diguna. Edo besterik gabe, herriminari idaztea ariketa zirraragarria ere bada:
                    
Nekez uzten du bere sorterria
sustriak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.
 
 Joseba Sarrionaindia. Sustraiak han dituenak

Joseba Sarrionaindia. Akaso berak beste inork baino hobeto hitzen indarra erakutsi didalako.Edo sentiarazi. Berdin dio, lekutxoa egin gura nion Dortolirenean. Hurrengo sarreran beste olerki batekin agurtuko zaitut.

Baina ez dezagun erabili iraultza bere zentzurik politikoenean, soilik. Erabil dezagun zentzu transgresoreago batean ere, eguneroko borrokei aurre egiteko tresna lez, arma ttipia. Baina funtsean, arma. Poesia iraultzailea ere bada gure baloreak berresten dituena, izan agerikoak ala sakongo josirik daudenak...
Kosmoa gure alde ez dugunean, orduan azaltzen zaizkigu hitz aproposak  Kalasnikov izeneko tintan idatzirik, mundura jaurtitzeko.

Y dios me hizo mujer,
de pelo largo,
ojos,
nariz y boca de mujer.
Con curvas
y pliegues
y suaves hondonadas
y me cavó por dentro,
me hizo taller de seres humanos.
Tejió delicadamente mis nervios
y balanceó con cuidado
el número de mis hormonas.
Compuso mi sangre
y me inyectó con ella
para que irrigara
todo mi cuerpo;
nacieron así las ideas,
los sueños,
el instinto.
Todo lo que creó suavemente
a martillazos de soplidos
y taladrazos de amor,
las mil y una cosas que me hacen mujer todos los días
por las que me levanto orgullosa
todas las mañanas
y bendigo mi sexo.

Gioconda Belli, El ojo de la mujer. Poesía reunida.

viernes, 17 de junio de 2011

Lotsaren zoologikoak

Ez-diren pertsonak
Animalia eta izakiaren arteko aldea estutu egin da
Duintasuna ehun zati mingarrietan hautsi,
Infernuko bidaia: ametsgaizto egiazkoa.
 Argazki zikinak dira, museo zein zoologikorako objektu bilakaturik,
Inoren baimenik gabe.
Heriotzaren zain daude, jende aurrean, basatien begiradapean.
Haien etxetik desagertu dira, haien izana, ezina bihurtu.
 Mundutik desagerrarazi dituzte,
Ez-diren pertsonak izateko.

Kostata ulertzen dut izakien jarrera: portaera inkoherenteak, ankerrak. Moralik gabeko piztiak dira, mundua haien zilborraren inguruan taxutu dute, herri jakin batean jaiotzeak aparteko eskumenak emango balizkie lez ibili dira munduan, zorigaitza eta heriotza banaturik bazter orotan.
Calafate, Ternua, India, Somalia....hainbat eta hainbat herritako jatorrizko biztanleak bahitu zituzten Europa modernora bidaltzeko. Aberats eta zoroen apeta, zirko eta zoologikoetako erakusketak ziren, heriotzera kondenaturik. Nekez bizirauten zituzten hilabete gutxi batzuk: gaixotasunak, gosetea, bizi baldintzak.. .heriorentzako opari gazi-goxoa. XIX. mendearen atarian modan jarritako jarduera lotsagarria zientifikoentzako erakargarria ere bazen: jatorrizko herrietako gizon-emakumeen genitalak neurtzen zituzten, ikerketa ez deusetarako "tresna" gisa erabiltzen zituzten, eta mendebaldekoen "munduan", izaki antropofagoak bailiran aurkezten zituzten..izenik gabeko izakiak, izaki izateko eskubiderik gabe.

"La razón humana es bella e invencible. 
Pero yo cada vez la entiendo menos. Me confunde, me escuece. Me averguenza.
Y se que no hay reja, alambre de púas, destrucción de libros
o sentencia de destierro que pueda prevalecer en su contra.
Esto pone las cosas que deben estar sobre las cosas como son.
No diferencia entre aquellos o ellas, esclavos o maestros".
 
O asi debiera ser.
Czeslaw Miloszen olerkia egokiturik

Zoologicos humanos:

http://www.youtube.com/watch?v=w4kBFAhc0OE&feature=related

jueves, 9 de junio de 2011

Haziei hesi berriak hazi zaizkie


 
 
Hildakoen ispiluek ahaztu dutena naiz.
 
Erein dut poza eta jaio dira ileak.
Bizi naiz orpoetan.
 
tud ihan istuah adarigeb erin
alon tikad ze ate
 
    Zakarra da nire ahotsa,
    bizi naiz ezpainetan.
  Zaharra da nire ahotsa,
       oroimenaren adinekoa.
 Suharra da nire ahotsa,
          itsaso hautsien tamainakoa.
 
Erein ditut malkoak eta jaio dira sustraiak.
Bizi naiz hortzetan.
        Nire irribarreak amorruaren antza dauka.
        Txantxar isilaren soldatarekin sendatzen ditut
        oholtza hautsien dardarak.
 
kilios naeztlag arekua okeztirrah
aned ad neztlag
 
Erein ditut ferekak eta jaio dira ukabilak.
Bizi naiz biriketan.
        Erantzi dut biluztasuna,
        azaletik zenbatu ditut galera alaien izerdiak.
        Orbelen moduan egiten dute krask aitortzek
        nire zainetan.
 
Erein ditut uneak eta jaio dira telefonoak.
        Zenbakiak eta ahotsak,
        nortasun erdibituak:
        izan ala besteek diotena izan.
        Belarra da munduaren adatsa,
        hanka depilatuen neurriko autobideak,
        uka bideak, oka bideak.
 
aortaet neraztoireh aortaet neranusatnidrog
aortaet akiteop nerakitilop
aortaet
aortaet
       Belarri itsuetan hitz jendetsuak.
        Bizi naiz eskuetan.
        Umorearen gorotza arnasten dut
        ironiaren erbestean,
        marra bete lerro,
        lerro bete hortz,
        atzazal hotz,
        asunen isun.
 
      Erein ditut uztaiak eta jaio dira zinikoak.
        Pailazoaren tolesak,
        funtzionarioaren oporrak,
        boto paper bizardunak,
        estatistika hankamotzak,
        haur ikusezinak,
        munduko jakintsurik tontoenak,
        txokolatezko zauriak,
        jostailuzko tortura gelak.
 
Etorkin naiz segundoak bezain eta
aditzak manifestuetan nola
diot:
 
Erein ditut hitzak eta jaio dira oihartzunak.
Bizi naiz alu eta zakiletan.
        Ahoen basamortuan isiltzeko mintzo naiz.
        Ezin dut neure burua zeharkatu
        egarria sentitu gabe.
 
Erein ditut balak eta jaio dira demokratak.
Erein ditut leloak eta jaio dira koltxoiak.
Erein ditut zalantzak eta jaio dira txostenak.
Erein ditut epaiak eta jaio dira epaileak.
 
aztluari nugazed nige
ebag nase ironi
 
        Bizi naiz besoetan.
        Gorputzak zuhaitzak farolak eta
        semaforoak hazten zaizkit galtzarbean.
 
      Bizi naiz begietan.
        Adinaren geltokietan
        suizidatu zait normaltasuna.
        Ekintza baten moduan ulertu dut
        ortzadar laukien laztana.
 
Bizi naiz oihuetan.
 
anusatnidrebze arog!
auxes ate katekork!
 
Hildakoen ispiluek ahaztu dutena naiz.
 
Bizi naiz orroetan.
 
kalakidarre arog!
kaetnarelotni areheb!
 
Erein ditut isiluneak eta jaio dira gehiengoak.
Erein ditut argazkiak eta jaio dira izenak.
Erein ditut itsusiak eta jaio dira gogoak.
Erein ditut ukabilak eta jaio dira ferekak.
Erein ditut lubakiak eta jaio dira gorputzak.

Oier Guillan. 
"Eskuen sustraiak"
Haziei hesi berriak hazi zaizkie.


Estatu Batuetako Merkataritza Askeko Akordioaren ondorioz edo ( akaso hori probesturik), Txileko parlamentuan hitzetik-hortzera darabilten gaia da hazien pribatizazioa. Transgenikoen liberalizazioaren mesederako taxuturiko proposamena, eztabaida ugariren eragile ere bada. Bazter geldituko dira orduan nekazaritza biologiko eta ekologikoa; bazter lotuko da gure jakintza eta berezko ondasuna dena, lurra gurea, denona izateko eskubidea, hain zuzen ere.
Partidaren irabazleak transnazionalak eta farmazia industriak.Galtzaileak mundu osoan zehar berdintsuak dira: nekazariak, amalurra, elikagaiak...gu geu. Menpekotasun berriak sortuko ditu pribatizazioak, ezer onik ez.
ELikagaien prezioek gora egingo dute hazi guztiak enpresa transnazionalei erosi behar direlako, ez bada lekuan-lekuko merkataritza transgeniko eta agrokimikoari.
Proposamenak elikadura subiranotasuna deuseztuko du, oinarrizko eskubide hura urratu; hala, hazien merkaturatzea kontrolatuko dute, bai eta haziak, kimuak eta fruituen inportazio eta esportazioa ere.
Ezin ahantzi behar dugu haziak nekazaritzaren oinarria, kalitatezko elikaduraren funtsa eta gure arbasoen herentzia direla.
Ezin ahantzi behar dugu haziak gure ondorengoen eskubidea ere izan, badirela. 
Bizitza ez dago salgai.

domingo, 5 de junio de 2011

Winippeg y el regalo que trajo la mar

Que la critica borre toda mi poesia, si le parece.
Pero este poema, que hoy recuerdo
No podra borrarlo nadie.
Neruda


Inoiz ez da bi lurren arteko distantzia hain gezurrezkorik sortu. Itsasoa tartean egonik ere.
Elkartasuna deitzen diot nik. Bi herrien arteko samurtasunaren negar anpulua, gerra garaian. Itxaropenez beteriko ametsagaiztoak egun argia ikusi zuen Winnipeg itsasontzian.
Historia da istorioa, errefuxiatu euskaldun eta katalaniarrez nagusiki beteriko ontzia.
Pablo Neruda Parisen bizi zen orduan, kontsul. Lan izaera hori probesturik bidaia berezi hura prestatzeari ekin zion. Txileko gobernuari horren berri eman zion eta denetariko iritzi eztanda sortu zuen bere ideiak. Zertxobait lehenago lurrikara  bortitza gertatua zen Txilen eta egunerokotasun kaotikoak harrapaturik bizi zen herrialdea.
Baina poetak sinistu egiten zuen egin nahi zuen horretan. Ez zen poesia ordea; errealitate zital baten lekuko zen: munduko hizkuntza guztietako olerki tristea.
Presioei muzin egin eta aurrera egin zuen Winnipeg ontziaren historiak, eta bereak propio. Herriari zor zion, nonbait, bere idealismoari.
1939ko irailaren 3an Valparaisora iritsi zen ontzia, hilabeteko bidaiaren ostean. Harekin batera bi mila bostehun errefuxiatu baino gehiago etorri ziren Hego hemisferiora, mendikate luze batez eta itsasoz inguraturiko "irlara".


Gehiegi ziren gerrak zigorturikoak itsasontzian sartzeko. Asko kanpoan geratu ziren, kaian zintzilik, ezerezera begira. Baina ekintzaren zilegizkotasuna alde batera utzirik, deuseztekoa den egia bakarra gerra existitu izana da. Gainontzeko guztia iritziak eta argazkiak dira.