viernes, 24 de febrero de 2012

Gure Koadrila


Teknologia berriek abantaila eta desabantailekin jokatzen dute une oro. Asko dira haren aurka sorturiko iritziak; lagun ugari dira teknologia berri eta sozialen sarean erori nahi ez dutenak. Eztabaida haiek bizirik egotea gauza aberasgarria da, bai burua pixkat astintzeko, baita norabide bestelakoak zabaltzeko ere.
Kontua zera da: gaur albiste polita irakurri dut aipaturiko sare sozialetako batean. Albiste hari esker, herbeste goxo honetatik koadrilako adiskideak are hurbilago sentituko ditut, haien aurpegiak ikusiko ditut, funtsean, eta batzuekin birtualki bada ere, harremanetan jarraituko dugu.

Gutunzale amorratua naiz afizioz; bidaietan postalak igortzea dut kasik betebehar. Zigilua jarrita, aste batzuetara kukua jasoko duen lagunak bezainbesteko poza hartu ohi dut bidalketa egin behar dudan unean. Baina ulertzen dut egunerokotasuna tranpatia dela oso, eta askori nagia gailentzen zaiola arkatza hartu eta lerro batzuk idatzi behar dituela pentsatzean.
“Gure koadrila”k ariketa erraztuko duelakoan nago; muxu eta agurren dantzan arituko gara kode berri batekin. Atlantikoak beretzat hartu duen distantziaren kapritxoan oasi berria irudikatu du lagun batek, eta nago denok bizkotxoaren zatitxo bat jango dugula bizkotxo freskoago bat osatzeko.

Halere, ez dut galduko gutun edo postalak neronen postontzian jasotzeko itxaropena! Nik neure aldetik, gure koadrilaren atzetik jarraituko dut, kuku bakoitza oparia bailitzan neureganatu, haientzako kontuak eta kantuak sortzen jarraituko dut. Urrats berri bakoitza nirekin batera emango dute.

Haize freskoak behinola gure artean sorturiko amaraunari sare berria erantsiko diogu.

viernes, 17 de febrero de 2012

Torres del Paine. Montañas con olor a humo. Mendialde keztatuak


  Hiru ziztada
                  Bata bestearen atzetik.
Hiru muxu
                  Beroak arratsaldez
                  Bustiak egunsentian.

Hiru handi: nagusitasunaren eredu.
Erreinuaren zati luzea kixkalirik,
Tristura eta haserrea anabasan.
Halako bazterren askatasuna aldarrikatu gura nuke nik
Debekuen gainetik jaio nintzen, ez ditut atsegin.
Baina edozelango morroi arriskutsuei
Okerreko bidea erakutsiko nieke
Naturak guri eskainitako ondasun hura
Bihotzik gabekoengandik babestearren.




Censuro a los caprichosos que juegan con fuego y no se queman; arrasan su alrededor, salen ilesos en su mayoría, con la moral mojada en gasoíl. Dejan la montaña herida de muerte, esperando en agonía que el capitulo se repita bajo su piel con timidos lamentos y algún perdón en el camino de aquellos fantasmas.
Y es que la historia se repite y se repetirá; pequeños asesinos con fosforos letales. No es dolor de quemazón lo que me producen, es mucho más que rabia.

lunes, 6 de febrero de 2012

BUSCADORES DE TESOROS




Busco abrazos que reconforten el alma.
Que llegen más lejos que un apretón de manos.
Busco abrazos entre bastidores de lodo, a orillas de un lago con arena de volcan.

Busco un abrazo que apriete mi cuerpo y estruje costillas.
Que me sonroje ante la falta de aire.
Me valdría un abrazo impuntual, sin segundero ni reloj;
O un abrazo perdido en el calendario,
Sin dia de la semana..que le de igual ser jueves o domingo.

Un abracito reconfortante, elevadizo.
Un cuerpo a cuerpo sin fecha de caducidad pero gratuito.

Me vale uno solidario, vagabundo
Con sonrisa incluida.
Me vales tú, retazo de vieja bruja, que todo sabes de mi, que soy yo,
De lo que quiero y puedo, de lo que siento y soy.


Que levante la mano quien no los haya buscado alguna vez...si no, que le pregunten a Francis..

http://www.youtube.com/watch?v=n22V_-dZLWQ

domingo, 5 de febrero de 2012

Geltoki artekoak. Entre paradas


KAWESQAR herria

Orain 6000 urte inguru kawesqarrak Penas golkoan eta Magallanes inguruan zehar bizi ziren. Itsas txakurrak, urtxakurrak eta baleak jaten zituzten. Egun, Puerto Edenen azken kawesqarrak bizi dira, dozena bat gizon emakume edo. 


Errepiderik gabeko herria da Puerto Eden. Itsasontziz iristea dago soilik. Gainontzekoa irudimena eta lotura ezinezkoak dira, herria mendiez, uraz eta irla txikiez inguraturik dago eta.

Egurrezko pasabide batek irla inguratzen du eta alboetara koloretako etxeak eta landare berde biziak. Magallaneseko haritza ezagutu dut bertan. Orri ttipiagokoa, hosto berde ilun-ilunez jantzia.
Gida lirururen batean Puerto Edenen berri izan dut baina mapara jo dudanean Bernardo O'Higgins parke naturala baino ez zegoen ikusgai.

Parece que el paisaje se repitiera entre tanta linealidad de colores y formas pero siempre varia la montura de la montaña o las barcas que esperan acogerte en ningún lugar.
A veces cambian los colores del agua, esta pachamama caprichosa, para mi todo es  verde claro, oscuro; verde limón, verde pistacho....pero aún hay tonos que no seria capaz de identificar, de hacerlos verdad. No me llegan las palabras. El lenguaje tambien delimita.
Cuanto mas al sur bajas, mas gris-plomo, mas casi-negro, mas opaco todo,  mas nada.

miércoles, 1 de febrero de 2012

Por los fiordos de la Patagonia (II)


Puerto Montetik Puerto Natalesera doan itsasontziaren ibilaldia. Horratx itsasontzian egindako bidea

Tenglo kanala - Seno de Reloncavi , hegoalderantz
Paso de Nao. Irla txikiak, Ancudeko golkoaren mugaldean. 
Corcovado golkoa ( Chiloe irlako hegoaldea)



Pulluche kanala- Anna Pink badia ( itsaso zabala eta kanalen artean)
Inchemo irla- Penas golkoa

Kasu, begira hitzaren etimologia: Peñasco > Penascos> Penas.   Inglesek izena aldatu zuten ez baitzekiten /ñ/ fonema ahoskatzen.



 Messier kanala- Angostura Inglesa- Bajo Cotopaxi. Leonidas kapitainaren Cotopaxi ontzia bertan ageri da, harkaitz batzuen aurka talka egin eta hantxe geratu zen, izorraturik.








Puerto Eden. Bernardo O'Higgins parke naturala



 Tempanos glaziarra Iceber kanaletik

                                                       



Wide - Sarmiento kanala. Collingwook itsasartea

Sobernes- White igarobidea- Puerto Natales