jueves, 9 de mayo de 2013

Ushuaia. El apéndice de aquella cárcel.

Munduaren muturra ei da Tierra de Fuego. Muturretako bat, bai, bederen.
 
Tierra de Fuegon Onak eta Yaganak bizi ziren nagusiki; Onak egungo Ushuaia aldean eta Yaganak Isla Navarinon zeuden. Baziren Alcalufeak ere, haiek irla ttipi eta baso hotzetan zehar sakabanaturik; baina 1900 urteaz geroztik, nabigazioan eman ziren aurrerapenek bultzaturik nonbait, lur mutur honetara abenturazale ugari etortzen hasi zen. Mende berriak jatorrizko herri haien galbidea ekarri zuen. 
Ordurako, eliza hego hemisferioan ebangelizazio prozesu bortitzean murgildurik zegoen ( egun ere, horretan dirau). Darwinek animalia basatiak bailiran irudikatu zituen jatorrizko herri hauetako biztanleak haren bidaietako batean. Ezin uler zezakeen bertokoek erdi biluzik ( itsas txakurren koipeaz bustitzen zuten haien gorputza hotzetik babesteko) biziraun ahal izatea Antartida ahurrekin ia laztandu ahal zen bazterrean. Gutxietsi zuen haien hizkuntza, haien ohiturak, haien bizilekuan egoteko eskubidea mespretxatu zuen erabat.
Elizak goitik behera sinetsi zituen Darwin gaztearen kaierak eta erakunde katolikoak gizarteratze prozesuari ekin nahi izan zion. Ondorioa: bertako biztanle gehienak desagertu ziren, batetik, Europatik ekarritako gaixotasunek kutsaturik eta bestetik, " basapiztia" modernoen bortxakeriaren ondorioz.

Ushuaia es la gran olvidada de una Argentina cuya historia reciente guarda tantas luces como sombras. Ushuaia esta ligada bajo una historia de amor perversa a la soledad, las tempestades, el frio y su presidio. Se hizo famosa por la prisión que construyeron con premeditación y alevosía allí, en el confín del mundo.
Merece aclarar que al principio estaba más lejos aún, allá en la Isla de los Estados,  la carcel natural por antonomasia, de aquel fin del mundo. Las condiciones en las que vivían las personas presas parecen extraídas de la mejor literatura de ficción, acariciando lo perverso. Sin embargo, son los relatos verídicos los que confirman lo real de la crueldad de aquel lugar, lo hostil de ese doble castigo que sufrían tanto las personas presas, como sus familiares.
Hala, presoak zigor bikoitza zuen: kartzelan bete behar zuena eta isolamendua bera, XX. mendearen hastapenetan Tierra de Fuegoraino iristea gutxi batzuen esku baitzegoen, apeta gisa, gehienetan ere.
Presoen senideei beraz, planteaezin gertatu ohi zitzaien bisitan etortzea; hartara, ametsgaiztoa irudimenak margotuko zien.


Tenían premio aquellos presos que mostraban buena conducta: les permitían salir al pueblo a pasear. El pueblo era una especie de apéndice de la prisión. Pero nadie se quejaba, ninguna propuesta de reinserción o de aprovechamiento de tierras llegaba de la capital. Nadie sabía de Ushuaia salvo aquellas personas que obligadamente debían habitar allí. Cierto es que algún que otro aventurero con el norte invertido podía parar en ese lugar. Nadie más.
 Exterminaron a los Onas y Yaganes sin remordimiento y en nombre de la fe, la mentira y el progreso para luego ni siquiera ser capaces de cuidar y habitar el lugar que poblaron ( nuevo eufemismo que corretea en muchos libros oficialistas para referirse al verbo conquistar, como es la lengua de perversa a veces eh...no, su hablante, en todo caso).
Ahora parece que el turismo va resucitando esta tierra de cenizas, archipiélagos, literatura fantástica y naufragios, me temo que demasiado tarde para recuperar lo olvidado y robado, quien sabe a que precio.
 
Denboraren denbora

  Denboraren denbora
iraganez hoa
ekarriz guregana
betirako loa
 
Zertzu ote presente,
iragan, geroa;
izan zein ez izan?
Hutsaren gakoa!
 
Laino mehez gordeta
azken itsasoa
Bertara bihoala
hegaka gogoa.
Omar Nabarro. 
"Itxastxorien bindikapena"

No hay comentarios:

Publicar un comentario