viernes, 8 de noviembre de 2013

IBARRAK





Ibar ezker eta eskuin, ugerra eta urrea;
 Paradoxen  lur mutur.
Langile eskubideen lehergailu grisa, dekadentziaren adiskide ubela.
Punk musikaren jaiotze leku nabarra; nahi eta ezinaren dantza aldrebestua.
Argazki bikoiztua: bi errealitate bestelako Ibaizabalek erdibitua.
Kale-argia oreka euskarri bakartua eta txinbito txalupa txikia bi munduen juntagailu errugabea.
Dorretxeak eta garabi ihartuak ibarren  mutur banatan ageri dira paisaiaren hornigarri,
Ahanzturaren aurkako sendagaiak bailiran.
Urteek  bi bazterron distantzia laburtu dute:
                Etxebizitzak ugaldu dira                             
                             Ke usaina galdu da
Pobrezia zilarrezko ohean lo datza lotsaturik
Eta argazki kamerak herdoildurik dakusa arratsaldea, kolore modernoei ezaxola.




No hay comentarios:

Publicar un comentario