domingo, 17 de agosto de 2014

Inora ez zaramatzan autobusa


Etxetik irten eta hamaika buelta edonora iristeko. Jendea nonahi, urduri, beti berandu.
Korrika, bultzaka, telefonoari begira, hain dira bakartiak hiriburuak. Metroan zentimetro batzuk okupatu eta bidaia kidearen begirada zakarra. Barkatu.
 
Espaloiak izen abizenik gabeko jendeaz beterik; errepidean ehunka auto haserreturik eta mikroetan apenas dago arnasgunerik. Inoiz pentsatu dut absurduak baduela bere umorea: nahi eta ezin horren jolas ankerrrean autobusaren zain egotea, pazientzia maisuki lantzeko ariketa trebea da.
Sakelakoak aplikazio ugari dituen tramankulu modernizatua da. Nago eguneroko bidaietan galdu ohi dugun denbora guztiaz ez ohartzeko estrategia dela, pentsa mezuak irakurri eta edozein tontakeria idazteko unea dela, pentsa metrotik irten eta jende uholdea daukazula norabide guztietan, atzeraturik jaio izanaren patologia post modernoaren emaitza gisa. Orduan ez dago beste ezertarako astirik, hitzordura nola edo hala iristeko adorea baizik.
Garraio publikoetako geltokiak gizatasun ezaren oihanak dira, motorren zarataren atzean isiltasuna baino ez dago, hiri erraldoiak komunikazioaren teknologiaz ziprizindurik ageri diren arren, inkomunikazioaren kartzelak dira. Mutuak.
"Así es Santiago mijita", "no te preocupí, ya pasará otro metro"... hasperena bizirauteko botika da, irri egin eta aurrera, hobe haserraldian xahutzen duzun energia beste zeregin batzuetarako gordetzea.

Zein erraza den hiriaren inertzian erortzea, zein erraza kutsaduraren depresioa arnastea. 
Kalea zapaldu eta smogaren behelainoan desagertu.

http://frandeloshoyos.files.wordpress.com/2010/10/la-ciudad.jpg



 

1 comentario:

  1. http://www.elmostrador.cl/opinion/2014/08/14/santiago-capital-del-agotamiento/

    ResponderEliminar