martes, 14 de abril de 2015

Helenaren ametsak. Galeano, euskaraz.


Helenaren ametsak

Gau hartan ametsak zain zeuden, ilara batean. 
Ametsak ameslari bila, amestuak izan nahian, baina Helenak ezin guztiak amestu, ez zegoen modurik.

Amets ezezagun batek erregutu egin zion:
Amestu nazazu, on eginen dizu eta. Egizu nirekin amets, laket izanen duzu eta.
Eta zain zeuden amets berri batzuk ere, hark sekula amestu bakoak.

Baina Helenak ezagutzen zuen amets hura, beti bueltan zetorren;
baita ezagun zituen amets alai eta ilunak ere, gauez hegan egiten zueneko adiskide zaharrak.

                                                                                                     Eduardo Galeano

No hay comentarios:

Publicar un comentario