domingo, 5 de junio de 2011

Winippeg y el regalo que trajo la mar

Que la critica borre toda mi poesia, si le parece.
Pero este poema, que hoy recuerdo
No podra borrarlo nadie.
Neruda


Inoiz ez da bi lurren arteko distantzia hain gezurrezkorik sortu. Itsasoa tartean egonik ere.
Elkartasuna deitzen diot nik. Bi herrien arteko samurtasunaren negar anpulua, gerra garaian. Itxaropenez beteriko ametsagaiztoak egun argia ikusi zuen Winnipeg itsasontzian.
Historia da istorioa, errefuxiatu euskaldun eta katalaniarrez nagusiki beteriko ontzia.
Pablo Neruda Parisen bizi zen orduan, kontsul. Lan izaera hori probesturik bidaia berezi hura prestatzeari ekin zion. Txileko gobernuari horren berri eman zion eta denetariko iritzi eztanda sortu zuen bere ideiak. Zertxobait lehenago lurrikara  bortitza gertatua zen Txilen eta egunerokotasun kaotikoak harrapaturik bizi zen herrialdea.
Baina poetak sinistu egiten zuen egin nahi zuen horretan. Ez zen poesia ordea; errealitate zital baten lekuko zen: munduko hizkuntza guztietako olerki tristea.
Presioei muzin egin eta aurrera egin zuen Winnipeg ontziaren historiak, eta bereak propio. Herriari zor zion, nonbait, bere idealismoari.
1939ko irailaren 3an Valparaisora iritsi zen ontzia, hilabeteko bidaiaren ostean. Harekin batera bi mila bostehun errefuxiatu baino gehiago etorri ziren Hego hemisferiora, mendikate luze batez eta itsasoz inguraturiko "irlara".


Gehiegi ziren gerrak zigorturikoak itsasontzian sartzeko. Asko kanpoan geratu ziren, kaian zintzilik, ezerezera begira. Baina ekintzaren zilegizkotasuna alde batera utzirik, deuseztekoa den egia bakarra gerra existitu izana da. Gainontzeko guztia iritziak eta argazkiak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario