sábado, 7 de enero de 2012

OINUTSIK

Oinutsik paseatu naiz paradisua izan zitekeen bazterretik..
Oinutsik utzi nau handitasunak. Mendialde basatiak, oihan itxura eduki zezaketenak.
Euria eta eguzkia bikote perfektuak bilakatu dira. Tantek bidearen zatitxo batzuetan lagundu naute, baina maldan gora ez nekien izerdia edo euria, bietako zein zen gorputzean irristaka nuena.
Ostarteak zabaldu direnean ehunka argazki eder irudikatu ditut, baina gutxi batzuk baino ez ditut sortu. Gainontzekoak memoriaren patrikan gorderik uztea erabaki dut.
Arratsaldeak bakea eman dit eta eguzkia gogor jotzen hasi da. Ezin tentaldiari eutsi, hainbesteko energia baitzegoen pululaka, ezen zapatillak erantsi eta bidea oin biluzik egin baitut. Gozamena.
Bisita programatuak goizetik joan dira eta Inken herria izandakoa gutxi batzuentzat geratu da agerian, maitakor.
Topiko tipikoen gainetik, turisten erreinua dela jakinik ere, beldurri gabe esatea dut bailara sakratuak Inken herria duela gorderik, edonor hunkitzeko moduan. Ni neu bai, bederen...eta lotsarik gabe aitortzen dut.

"Al principio me siento torpe
Tan nuestras son las zapatillas
Que parecen parte de una.
Y derrepente tierra humeda, 
Cosquillas en la planta del pie
Piedras mojadas, dedos juguetones entre
Cartografias irregulares.
Me desprendo de la tensión inicial
Que nunca abandona el talón
Y deseo reciclar todo zapato, bota o sandalia,
Para seguir gozando restos de tierra y arena
Desde más cerca."


Hiram Bingham historiagileak 1911n "deskubritu" zuen ofizialki, lehenago bertoko jendeak ezagun zuen eta. Vilcabamba izeneko inken hiri galdua ei zen.
Espainolen kroniketan Machu Pichuri ez diote ezelango aipamenik egin, hortaz, ustekoa da ez zutela hiri "galdu" hura ezagutu.
Teoria ugari dago haren baitan, hala nola ,Inken kultura babesteko gotorlekua izan zela edo errege/erreginen atsedenleku, besteak beste.
Inkako bidea jarraiturik herriraino iristeko aukera dago, bi, hiru edota lau eguneko ibilaldi heze eta eder baten bitartez.


Ohiko bidea ezagunagoa da; Machu Pichu herriraino zaramatzan trena hartu eta biharramunean goiz-goizetik autobusa. Paradisuaren atean utziko zaitu, 2o minutuko suge-bide batetik gora.

2 comentarios:

  1. Eskerrik asko Olatz, zure luma etengabetik hain urrun eta hain hurbil dugun beste mundu zoragarri bat erakusteagatik.
    Muxu handi bat ta segi horrela!
    Aritz

    ResponderEliminar
  2. ESkerrik asko zuri, Aritz, idatzitakoak jarraitzearren...plazerra da lumak oparitutakoa beste adiskide batek irakurten dauela jakitea..distantziak erlatiboak direla ikasi dot hemen, nire munduaren beste puntan..mosu handi hura bueltan!

    ResponderEliminar