miércoles, 18 de enero de 2012

Pinguinoak. Cucao ( Chiloe)

Irlaren mutur honetara etorri naiz pinguinoak ikusi gurean. Bidaia luzea hartarako.
Cucao zoragarria atzean utzi dut eta txalupa batean ibilalditxoa egin dut, aski laburra neure gusturako..
Jakin dut Chiloeko zonalde horretan bi pinguino mota elkartzen direna: Magallanikoa eta Humboldtekoa. Itsasaldean bi korronte elkartzen dira eta hari eskerrak fenomeno bitxi hura. Biak oso antzekoak dira baina Humboldtekoak baino Magallaniko gehiago dago.
Jakin dut Brasilgo uretaraino ere iritsi ahal direna igerian, trebeak dira gero. Arrek badute eginkizun garrantzitsua: emearentzako kabia prestatzea. Hartarako, emeak baino lehenago abiatzen dira eta haiek iritsi orduko, " etxea" prest. Pena, baina bi kume edukiz gero, bakarra elikatzen dute. Biei jaten ematen badiete txikiek akaso ez dute nahikoa indarrik izango leku batetik  bestera mugitzeko eta bidean ito ahal dira, nekeak jota.
Ez da erraza arrak eta emeak bereiztea, haiengandik oso hurbil egon ezean. Muturra laburragoa dute emeek, arrek baino. Emea hiltzen bada, arra penaren penaz hil egingo da ondoren.
Jakin dut uso eta kondor arrei ere gauza bera gertatzen zaiena. Maitemina espezie ugaritako ezaugarria ei da...

1 comentario: