martes, 17 de julio de 2012

Hostoak




Lehen kolpean hostoak eta udazkena datozkit. Laranja  eta marroi kolorea ondoren.
Hostoak eta zuhaitzak, gero. Berdea, nagusi.


Hostoak eta airea ukitu ditut, magia ariketa perfektua izan zitekeen. 
Hostoen dantza Barakaldoko oholtzan: hiru, bost, sei... hamaika hosto.
Hostoen xuxurlak bestelakoak denak: trinkoak, finak..hunkigarriak denak.


Hosto zaharrak berriekin hegan egiten aritu dira; izarren argia gauean, ilargia biluzik.
Plaza ixilik, txakurren orroak eta azken hatsa darion kamioia, ez besterik.
Urrats sendoak eta biribilketa arinak, lurretik dexente urrundurik;
Benetako hostoak iruditu zaizkit zeruan kantari  eta jostari.


Iparraldeko ahotsak ekialdetik mendebalderaino ibilian
Ahozkotasunaren xarmak matematikaren lege ugari hautsi ditu.
Ezinezko biderkaketak, bertso edo doinu bakarra zena herriarena egina.. Harentzat eta harena, infinitu bider eta infinitu era.
Kantu arrotzik ez, abestiak  hiru hizkuntzetara ekarriak. Hiru hizkuntza eta mundu, hiru ikuspuntu, hiru ikusmira..
Kantuen orbela geratu da Herriko Plazaren epelean.





http://www.youtube.com/watch?v=cju1AclgiWI

1 comentario: