domingo, 29 de julio de 2012

NO means NO. Again




Hay cosas para las que no estoy preparada por que la sangre se me calienta y siento odio, rabia, pena. 

Entonces me entran ganas de hacer cosas feas a los malos y me enoja tanto autocontrol que me han enseñado a desarrollar en el tatami.

Hay cosas que no puedo tolerar: malos tratos, sumisión, tortura.

Hay cosas que no debemos dejar de denunciar.



Espainiako kale batean izan da, ordu txikietan. Espainia, Euskal Herria, Frantzia zein munduko beste edozein kaletan gerta zitekeen erasoa: matxismoa unibertsala da.
Oihuak haize epelaren dantzan nahasturik eta neska  eta mutil baten arteko borroka handik 20 metrora. 
Kolpeak. Isiltasuna.
Neskato bat hormaren aurka makurturik. Gorputz txikia beldurrak airean dago baina dena ondo dagoela diost: “maite dut, maite nau”. Egia borobila ote ala gezur metafisikoa?
Neskaren kartzela zigor iraunkorra irakurri dut haren ezpainetan, heriotz kondena gaztea. 
Berba lasaigarri batzuk, laztanak, besarkada lagunkoia. Besterik ezin egin nezakeen. Polizia alboan, denok haserre, sua.
Neskatoaren begirada galdua, mutilaren bila doazkio begiak. Ez dut filmearen bukaeraren berri izateko gogorik batere. Errealitatean ez da Hollywoodeko protagonistarik. Halakoetan ez dira fikziozko amaiera zoriontsuak existitzen.
Maitasunaren definizioa erakutsi beharko genieke askori. Gu geu geure bizitzaren jabe duinak garela irakatsi beharko ligukete ikasgelan. Maitasunaren doakotasuna eta esku zabaltasuna dastatzera eman beharko ligukete etxean, kalean, lagunartean. Edozeinekin.
Iraultza irabaziko dugu  hegobako emakume eta andreak, zahar zein gazteak, munduari irribartsu begiratuko diotenean, beren buruak maitatzeaz arroturik. Aske.

No hay comentarios:

Publicar un comentario