jueves, 6 de septiembre de 2012

Etxera. Zein bidaia luzea..


Me pregunto porque algunos viajes no tienen fecha de vuelta, porque a algunas personas se les obliga a viajar lejos ( tan lejos) sin pasaporte ni derechos.
Me pregunto como el mundo puede ser un lugar tan amable a veces, y otras veces como tiene la capacidad de convertirse en una cárcel, en la más grande de todas. Las fronteras son rejas imposibles y la justicia te cobra los sueños con el destierro.
Pero alguien me dijo que había que seguir creyendo, que había que seguir luchando. Cada una desde su posición, desde su praxis.
Y esta vez mi abrazo ha traspasado fronteras hasta llegarle a él, que otro día podría ser otra  persona, si.
Y este abrazo me recuerda que aún nada hemos ganado, que historias pretéritas se repiten. Que hay algún hilo por cortar en este viaje tan largo  a la libertad,  que seguimos siendo títeres de algún fantasma no tan del pasado…



Horretan gabiltza, “etxera” itzul daitezen oihuka. Itzul daitezen, bai, baina ez edonola, aizu.
Askok etxetik alde egiten dute oporretan edo urtebete pasa, urte “sabatikoa” esaten den horretan.
Askok lan premiak eta abenturarako zirrarak bultzaturik uzten dute sorterria. Badira atzerriko pertsona edo paisaiekin maitemindu eta txapela edo zapia buruan, munduan zehar ibiltzen direnak ere.
Denetariko ekuazioak sor daitezke “ihesaldi” hauek eta askoz gehiago taxutzeko.
 Batzuetan arrazoi politikoak daude, non eta gatazka politikoa dagoen herrietan. Arrazoi hauek ez dira azalekoak, egun batetik bestera harturikoak. Arrazoi eta asmoak zilegizkoak dira denak, amets bestelakoei erantzuna emateko aukeraturiko bideak dira. Batzuenak baina, bestetzuenak baino bidaia luzeagoa dakarte, bueltako txartelik gabekoa da, sarri.
Mundua sorpresez beteriko lur zatia izan ahal da. Ametsak bete, maitemindu eta lan ederra burutzeko modua ematen dizuna, besteak beste; baina mundua gartzela modernoa ere izan ahal da eta  herrialdeen arteko mugak gartzela-horma zeharkaezinak.
ASKATASUNA letra larriz, eta larriki!, gure herri ttipian margotzeko ametsa garesti(egi) ordaintzen dute gure adiskideek. Justizia bila abiatu eta injustiziek bahitzen dituzte etxean, zein atzerrian. Biolentzia hain da kontzeptu subjektiboa…eta zigorrak hain dira erabaki politikoak..
Baina kondenatu bakarrak baino ez daude filme honetan. Kondenatu eta deserriratu bakarrak gara injustiziaren Itsaso beltzean.
Gureak dira etxeTIk atera etxeRA itzultzeko bidaia txartelik gabe geratzen direnak. Haien ametsa, geurea ere badelako, errefuxiatu bakoitzak gure etxeko harri ttipi bat darama bere zorroan gorderik. Aita eta amaren etxea elkarrekin defendatzen ari garelako, bakarrik ez daudela gogoratu dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario