martes, 11 de septiembre de 2012

Mitxirrikak


Argazkia: Pedro Zarrabeitia

Silviok tximeletaren istorioa abesti bilakatu zuen: Aztekak hain geratu ziren pinpilinpauxarekin harriturik non Quetzalpapalotl edo “pinpilinpauxa sakratua” izena jarri baitzioten. Pinpilinpauxa hildako heroi eta gudarien irudikapena zen. Erditzerakoan hiltzen ziren emakumeen ikurra ere bazen pinpilinpauxa eder hura. Hildako gudarien arima, odolusturiko amen hegazti askea zen.
Baina dantzariak dira tximeletak, bihurriak. Sarritan leihoaren bestaldean pausatzen dira eta oroitzapenak lapurtzen dituzte baldin eta ameslariak halakoak soberan baditu. Bestelako egitekorik ere badute mitxeletek: haurren belarri atzean jarri ohi dira eta kanta arinak abesten dizkiote begirada galdua duen txikiari, gozoki artean galdutako irria ezpainetara itzul dakion.

ArgIHizkiak lehiaketara aurkezturiko testua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario