miércoles, 3 de octubre de 2012

DESAFECTOS




Eta halako batean askatasunaren giltza eskuartetik kentzen dizute..
Halako batean eskolak gartzelak bilakatzen dira eta mendialdea hesiez inguratzen dute.
Etxea ez-leku, hizkuntza delitu eta zu zeu, airearen gatibu burdinezko giltzarrapoetan galdurik.
Eguzkirik gabeko goizak, janari bako plater ustelduak;
Errealitatea hezur-haragizko amets gaiztoa
Torturak laztan berriak.
Seme-alabak diktaduraren umezurtzak dira:
Guraso berriak opariaren zain daude, ttipien odol zikina garbitu nahian, nonbait.
Heriotz afektiboa dator ondoren, galtzailearen domina;
Kontsolaezina..
                               Baina bizia ere, irmoa bai bederen, duintasuna galtzen den azken hatsa baita.
Orban mingarri hura betikotzen dute gobernuek,
Zeren eta demokraziaren izenean.
Ankerkeria gidari nagusi:
 Kolpez zizelkaturiko errepide publikoek mendate eta herrixkak zeharkatzen dituzte aro amnesikoan.
Klasean Espainiako historiaren zertzelada ez lotsatiak,
Fikziozko istorioak bailiran.
Gure etxeko suan protagonistek esnea berotzen digute
Aita, ama, aitona amona…izenez ezagunago ditugu.
Haiek gure historia dira, gure iragana, oraina eta geroa.
Memorizidioaren ikasgaia bikain gainditu dute gure liburuek
Baina harriek zutik diraute oroimenaren arrakalak lore eta muxuez margotzeko.

Hitzak, argazkiak, kantuak eta aitorpenak ahanzturaren aurkako sendagaiak dira.



Y un poco de desmemoria, para no olvidar...

DESMEMORIA  

El miedo seca la boca, moja las manos y mutila. 
El miedo de saber nos condena a la ignorancia; el miedo de hacer nos reduce a la impotencia. La dictadura militar, miedo de escuchar, miedo de decir, nos convirtió en sordomudos. 
Ahora la democracia, que tiene miedo de recordar, nos enferma de amnesia; pero no se necesita ser Sigmud Freud para saber que no hay alfombra que pueda ocultar la basura de la memoria.
Eduardo Galeano.




No hay comentarios:

Publicar un comentario