martes, 27 de noviembre de 2012

Kura-Harria-Piedra

Harriek badute haien izena eta izana. Harrien baitan lur zati baten historia gordetzen da, mende arteko gerrak eta erauntsiak.
Harriak eraldatu egiten dira, batzutan etxe, bestetan bitxi.
Badira harrien adiskideak direnak ere. Mendiak maite ohi dituzte, haiekin ibiltzen dira solasean, muturren adina jakin nahian, nonbait.
Pehuentxeek harri bitxi eta maltzurrak bereizten dakite: lur eta ur eskaintzetarako erabili izan dituzte arkaitz puxkak matxi ugarik. Magikoak dira, eta hainbat kasutan, gardenak!
Harri antzuak ere bereiz ditzakete, egun argiz soilik ikusgarri daudenak, orainaldikoak, iraganik gabekoak.

"Las piedras tienen espíritu, dice nuestra gente.
No hay que olvidarse de conversar con ellas.
Hay piedras buenas que las machis ponen en sus kultrunes
Para que dancen, y hay piedras malas
Que brillan como el vidrio y solo
Dan nombres de luz."


El Ralcon, (Alto Bio-Bion) dagoen museoan topaturiko pasadizoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario