martes, 15 de enero de 2013

Entzungor. Y la cólera de un pueblo sin derechos

En medio de ansias de paz, nos responden con asesinatos; en medio de crisis y mentiras, ocupamos calles 115 mil personas. Europa es la cara y la cruz; se pinta la cara de justicia y no se molesta ni en asegurarla. Habla de derechos y regala izquierdos y penurias.
 Estamos en camino y creo que sabemos bien hacia donde nos dirigimos. Nosotras lo sabemos y Fidan Dogan, Leyla Solemez y Sakine Cansiz, también. Después pasó lo que pasó, por eso mismo. Aprovecho la reflexión que me ha rondado por la cabeza para invitaros a leer a Hussein Habasch y algunas de sus grandes verdades.

Bake prozesu batzuk ehuntzen ari dira Europa aldean; prozesuekin batera, txantaiak, (erre)presio politikoa eta erailketak. Errespetu falta lotsagarria erakutsi digu azken ekintzak, alegia,  zein erraza den kasu batzuetan biolentziaren inguruan iritzi bat edo beste izatea, nork erailtzen duen -eta nor den eraila- aztertuz gero.
Azken erakusgarria Kurdistan dugu, nahi eta ezinean dabilen herria. Beste bat. Ez bakarra. Paradoxa ia ikusezinak,  hain gertukoak egiten baitzaizkit haien aldarrikapenak eta hain ixilaraziak izaten baitira haienak...eta geureak.
Gogora dezagun Europa moderno hari ez zaiola batere komeni hark kontrola ezin ditzakeen gatazka armatuak bizirik irautea nahiz eta zeharka, iraunarazi. Europak jartzen ditu arauak: eta hautsi.
Edonola ere, bakea nahi dute bake prozesuan murgiltzea erabaki duten herriek eta aukera hori txalokatzeaz gain, elikatu ere egin behar da ez soilik gobernuburuen hitzaldian agertu ohi diren esaldi antzuen propaganda eskasa baliaturik. Bestelako urratsak eman behar dira eta alde batekoak zein bestekoak, denok dakigu zein diren. Emango al dituzte!
Baina errealitatea mingarria suerta dakiguke. Ametsgaiztoen gisara, sarritan  bideei oztopoak jartzeaz arduratzen dira politikariak eta alboan dituzte militarrak, haien zetazko pistolekin.
Bada asteotan gertatutakoaren harira asaldatu nauen kontua ere. Hiru iraultzaile erail dituzte baina oraingoan, albisteburu "emakume" hitza zetorren; ez dakit berbak adjektibo izaera ote zuen edo gertakariari bestelako dramatismoa ematearren idatzi zuten. Kontua da zirrara eragin didala: harridura, nazka, mina, zalantza, errespetu falta, beldurra....saltoka etorri zaizkit eleak eta haiek ezin ordenaturik ibili naiz harik eta Hussein Habaschen hitzak topatu ditudan arte. Orduantxe pittin bat lasaitu naiz, pittin bat baino ez.

Kêra xwe di dilê min de biçîne
 
Clava tu cuchillo en mi corazón
Dale un nombre a mi sombra
Destruye mis fotos
Y apaga la luz de mi ventana
Manos tristes y uñas largas
Profundo, profundo pueden herir
Y abrir más heridas
Una barriga insomne
Hambrienta…
¡Genera unos dientes afilados!
Contráeme
Me expando
Estrecha mi tumba
Echaré más ramas
Arranca mi lengua desde la raíz
Seré todo una lengua
Destruye mis sueños
Exilia mis deseos
Ahorca mis esperanzas
Los días envejecen
Las noches penan
La vida se encorva
Pero el ardor en mi corazón jamás descansa ni se apaga.
Hueles a muerte
Vente y rompe mis vértebras
Pero has de saber,
Son vértebras de serpiente.
Saca tu hacha
Mis raíces son profundas
Ya son siete días
Y ocho noches
Sin descanso
Vuelo
Vuelo
Ni el cielo se acaba
Ni mi vuelo termina
Ven
En esta tierra estoy desnudo ante Dios
No tengo miedo
No seré vencido
No enmudeceré
Y…
No levantaré la bandera blanca
Ni envolveré mi cadáver con ella 
Hussein Habasch

Irakurtzeko:  Carta del PKK 




No hay comentarios:

Publicar un comentario