martes, 2 de abril de 2013

Izotza eta heriotza. Sobre hielo, glaciares y muerte

El hielo estremece, cierto? El frio entumece el cuerpo, resulta ser el  compañero inoportuno de la muerte y los glaciares se aparean  hundiéndose en aguas templadas. Parecen gritos helados que habitan en el frio desde antes de que existiéramos, se trata de una especie de estruendo, sobrecogedor y rápido, apenas tangible. Se trata de una sentencia a muerte que se acerca a medida que los apéndices del glaciar se desploman en el lago, para deleite de turistas y curiosos y para  preocupación del resto de humanos que nos negamos a seguir violando la naturaleza..
 
Izotzak kolore ugari har ditzake eta badira hartarako zenbait aldagai: antzinatasuna, sedimentuak eta temperatura, besteak beste. Perito Morenok espektakuluaz harago doan ikuskizuna eskaintzen du. Mingain izoztu hark Magallanes irla inguratu ei zuen aspaldian eta oraindik ere irlaren bazterrean datza harrotuta. Denborak, ordea, glaziarra irlara areago hurbildu beharrean, harengandik urrundu du.
Bada ikusgarria barik, entzumenerako zirraragarria den gertakaria. Izotz ekaitza dabil glaziarraren barrunbeetan etengabe; ordutegirik gabe egiten du oihu, eguraldiaren apetatik aldendurik. Ur izoztuko lehergailuak glaziarraren bihotzean ernatzen dira eta eztanda edo su artifizialak bailiran iristen dira geure belarrietaraino.
Halako lekuetan jendea soberan dago. Ni neu ere lekuz kanpo sentitu naiz une batzuetan, glaziarraren patxada bortxatzen arituko banintz bezala, nonbait. Atzera doa mihi zurixka hura, erlojupekoaren norabide bera jarraitzen ari da. Eroriko bakoitzak hilzorira gerturatzen du naturaren opari eder hura.

Eta hunkitu bai, erabat hunkitzen nau zarata bortitzak. Zuritasunaren zikinak izotzaren gardentasuna hausten du, eta ezarian-ezarian  lakuak irentsi egiten dituen  izotz xaflak, aitortu bako heriotz zigorraren adierazle eta atariko dira.

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario