Detalles
La inteligencia
Podra maquillar, una y otra vez,
Nuestras cobardias.
Pero llegara la hora
En que amaneceremos
Profundamente idiotas
Quizas entonces
Tomemos
......................-valientemente-
La decision de ser felices.
Claudia Curimill
Hautsak harrotu ditu "Hydroaysen" egitasmo erraldoiak. Eta aspaldi ez bezala, jende asko kalera irten da, haserreturik.
Azken hilabetean gero eta ugariagoak dira zentralaren aurkako aldarriak; zoritxarrez, estatuaren erantzuna gero eta bortitzagoa ere izan, bada. Poliziaren unibertsaltasuna lehen eskutik ikusi ahal izan dut, hau da, polizia ( eta herrialde bakoitzean daukan sinonimoa aplikaturik) indar errepresiboa da, Euskal Herrian, Txilen, Palestinan edo Patagonian: estatuaren tresna armatua da, estatuak bere nahierara erabili eta kudeatzen duena.
Baina akaso gustukoen izan dudan bitxikeria dantzak eta musika izan dira..ohituak gaude manifestazio grisetara..jendea serio doa kalera, egia da geurean gauzak ez daudela kantutan hasteko moduan, fandangoa edo arin-arina dantzatzeko Bilboko kale nagusiak zeharkatzen ditugun bitartean.
Polizia gure parean zen, kolorezko jende uholdea isurkari kimikoekin eta bortizkeriarekin itotzeko. Lortu zuten, baina ez dute irabaziko.
Amak, askotan esaten zion...¡valientes idiotas!(en sentido peyorativo, claro) orain, poesía irakurri eta gero, esaldi honek beste sentidu bat dauka eta sakonagoa da, dudarik gabe.
ResponderEliminarTxileko manifestazioak beti koloretxu eta musikaz beterik izan dira. Oraindik gogoratzen dut "Venceremos"... jendetza, Alameda zeharkatzen zuen biartean.
Arrazoia daukazu Latxu, ez da Hidroaysen kontra bakarrik manifestazio hori baizik eta, bizi sistema orokor baten kontra...sistema grisa, musika gabekoaren kontra.
Oso argazki politak jarri dituzu adierazteko!!
Muxu.