lunes, 22 de agosto de 2011

ATEAK ZABALIK, ESKUAK IRMO. IDEIAK PREST ETA DANBA!

 Mientras haya miseria, carceles, hambre, poder, represión..
La rabia y el descontento serán inminentes.

 Se me revolvieron los sentidos en el parque O'Higgings. La sangre se me calentó. Grité y me emocioné como una más. Ahora creo más aún, si cabe.
No es una chiquillada, no es un capricho veinteañero. Es un grito al cambio, un grito a una democracia de mentira.
Y se despertó una primavera en Chile como hacia años no lo hacía. Por fín atrás el letargo del reformismo, el miedo a responder. Ellas y ellos no temen a los fantasmas del pasado.
Esa es la clave: no tienen nada que temer, quizá porque tampoco tengan nada que perder, salvo la libertad. Que no es poco.

 


O'Higggins parkeak zentzumen guztiak asaldatu dizkit. 
Pribilegiatua, halaxe sentitzen naiz. Aita, ama, aitite, amona, iloba, alaba...hainbeste jenderen artean niretzako lekua ere egon zen, edozeinek zuen lekua landa handi hartan. Udaberria loratu da Txilen, udaberri-berria, ameslaria.


Hautsi da orain arteko borroka ildoa. Oihuak esnatu dira, ez dago atzera bueltarik.
Kexek ureztatu dute Txile izan den basamortua. Gazteak ez dira kikilduko, benetako aldaketa baten aldeko urrats sendoa eman dute. Oihartzuna Amerika Latinako herrialde askotara iritsi da. Itsasoaren bestaldera ere.
Mundua harrituta ari da iraultzari begira.  Kontuz, ez da espektakulua. Demokraziaren izenean, haiek haien leku duina aldarrikatu dute gizartean, munduan. Eta ekintzek eman.
Hezkuntza luxu izatetik haratago, herrialde baten oinarrizko tresna izan behar da. Herritarrak formatu eta baloreak transmititzen dituen akuilua. Jarrera kritikoa elikatu eta zuzena eta bidezkoa dena ondo bereizten irakasten edo erakusten duen sisteman sinisten dute. Ez da ikasleen amets deskafeinatua, ez da  gaztetasunak eragindako apeta.  Zahar eta gazte; ikasle eta irakasle, denak bat datoz.
Trinkotu dira koloreak, helburuak, usainak.  Norabide bakar batera bildu dira.
Mundu berri baten alde zioten hainbat pankartek, eta hori idatzirik paseatzeko erabateko zilegitasuna dute, hainbestekoa da eta jokoan jarri dutena.
Gose greban dauden gazteei elkartasun besarkada helarazi zieten bertan bildutako milioi inguru lagunek; oilo ipurdia, emozioa. Haserrea...egunek esanahi mingarriagoa hartzen dute, borroka egun bakoitzak, haien bizitza puxka bat lapurtzen die.
Musikak giroa areago epeltzen lagundu zuen. Musikak ez zuen kale egin. Borrokarako prest dira kantak, kantariak eta entzuleak ere. Sinboloak berziklatu dira: tinko erantzun dute Illyapuk, Sol y lluviak, Quillapayunek....

Hunkigarria. 
Hitz ederra ezta? eta haren atzean ezkutatzen diren irudiak, oihuak eta ilusioa:  ederragoak...

2 comentarios:

  1. Bai, Latxu...¡hunkigarria!

    Udaberriak beti pozten gaitu baina, Txilen heltzen ari den udaberria honek, askoz gehiago, ezta?

    Recuerdo esas marchas; la ilusión, los cantos y la deliciosa mezcla de jóvenes y adultos marchando por la Alameda. En el parque O`Higgins tuvo que ser impresionante.
    Desde aquí sigo las noticias con una gran esperanza...Recuerdo eso de "Chile, la alegría que viene..."

    Besarkada bat

    ResponderEliminar
  2. Badirudi udaberri bikoitza datorkigula...izango al da!

    ResponderEliminar