miércoles, 19 de octubre de 2011

AMMONITES: mendialdea itsaso izan zeneko garai hura

 








Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba allí
Augusto Monterroso

Antzinako musika tresnak izan zitezkeen..emakumeen apaingarriak, lepoko edo belarritakoak...Gure barraskiloak ere izan zitezkeen, geologian adituak ez garenon begirada hutsaletik..
Bada, "ammonites" izeneko moluskuak  kasik edonon  topa ditzakezu Andeetako mendilerroan zehar, Lagunilla mendi inguruan bereziki, San Josetik ordu bira dagoen haranean, Morao lakutik gertu.

 Menditzar liluragarriez babesturik dago inguru hura; milioika urteetako horma erraldoiak azaltzen dira labankor, edozein eskalatzaileren amets. Plaka Ozeanikoa da hormatzar hura, itsasoa, alegia. Itsas sakona, lurretik ehunka metrotara zegoen mundua.
Baina itsasoa lurmutur honetan sumendiz beterik dago eta sarritan egiten du dardar. Imagina ezazue lurrak zenbat urte beharko zuen  itsasotik banatu eta milaka metro hazteko, harik eta egungo mendilerroa sortu den arte.


Ikertzaileek neurgailu gisa erabiltzen dituzte fosilak, naturaren erlojua dira. Haien laguntzaz animalia eta harrien adina asmatu ahal dute, zehatz.  Zaharrak dira gero. Denboran atzera egin ahal dugu 320 milio eta 65 milioi urte inguru. Ammoniteak naturaren Rolex partikularrak dira.
Liluraturik ibili naiz harri artean arakatzen, koloretako xaflak, fosilak...ume txikien modura aurrera eta atzera, argazki makina lagun, ordura arte koxkorrak besterik ez ziren forma bitxiei begira..
Orain ordea gauza berri batekin ohartu naiz: kontua ez da harriek berbarik egiten ez dutela, milioika urte ixilik egon direla baizik.

1 comentario:

  1. Liluraturik, bai. Horrelako aztarnak magiaz beterik daude, Latxu. Sure sarrera irakurri eta qero, burura esaldi hau etorri zait:

    "Yo seré parte de una hoja allá por el cuarto milenio" Ernesto Sábato.

    Muxu!!

    ResponderEliminar