jueves, 8 de diciembre de 2011

Celebracion de la amistad

( barkatu Galeano, izenburua lapurtu dizut..)

Tengo motivos para celebrar...
Celebro un mensaje-recordatorio,
Un estoy ahí, para que no te olvides.
Celebro una llamada a deshora, preguntona. Dónde estas? Todo bién?
Celebro este valor universal que me atrevo a llamar amistad,
Un gesto, aliento. Hetereo. Pero vivo.
                                      ..Y que aqui tambien tuve la suerte de encontrar.

Gaixorik egon naiz oso, drogaturik eman ditut egun batzuk, aspaldikotz. Gorroto ditut botika kimikoak. Ez dut bestelako sendagairik eskura izan, ordea.
Bakardadea bisitan etorri eta neure ohean sartu da, 39 graduko sukarrarekin batera, ederra hirukotea!
Ondo moldatu gara pelikulan, delirium partikular hartan. Etxekoak Santiagon izan dira, Bilboko lankideak unibertsitatean lanean, nirekin; lagun koadrilla Providencia auzoan poteoan ibili da, sagardotegi imaginario batean.

Lehenbiziko esaldira itzuliko naiz. Adiskide maitagarri baten deia jaso dut.
- Non zara? zer duzu?
- Gaixorik nago ohean, ezin altxaturik.
- Hara, lasai...oraintxe kuku egiten joango natzaizu.
Kokolate tabletatxoa ekarri du etxera besarkada epel batekin batera. Ez da adiskide euskalduna, neurea, betikoa. Txilekoa da, berria, ezezaguna kasik. Kasik.
Adiskidetasun jaio berri hau ospatu beharrean naiz, etxetik urrun, herrialde arrotzean. Balore batzuk unibertsalak direla ohartu naiz, zorionez.

1 comentario: