viernes, 30 de diciembre de 2011

Cuzco. Kondorrak eta Pizarro


 Algo me ha recordado que en mi tierra llueve y nieva;
Me he acordado de tí, invierno.
Algo me ha recordado esa historia de amor:
Comenzó hace años, entre amigos y carpas ( o tiendas de campaña). 
Con sacos de dormir y grillos. Con miedo a las noches. 
Es curioso, ahora soy vampiro.
Algo me ha recordado que respirar hondo reconforta y alivia el alma
Huelo a verde, ya no me ahogo.
Algo me ha recordado porqué me gusta partir.
Sueño, aprendo, vivo... A veces tambien me baja la nostalgia entre semana...
Y siempre deseo regresar a tí.
Argazkia/ foto: Martin Chambi

 Y así fui hasta mi casa, olí chimeneas, me mojé y me remojé ...puse la vieja estufa de mi vieja casa y me calenté las manos..de nuevo partí hasta este Peru escondido..casi como en casa.

Tahuantisuyoko hiri sakratua da Cuzco. Inken gotorleku izandakoa da,  K.O 1.200-1.500 urteen artean gutxi gora behera. Erreinua egungo Kolonbiako hegoaldea , Txileko erdialdea, Argentinako iparraldea  eta Boliviako Andeetako  bazter batzuetara hedatu zen, Cuzco Tahuantisuyoko  bihotza izendatu zutelarik " la tierra de las cuatro regiones" hain zuzen ere. Munduaren zilborra da Cuzco kitxua hizkuntzan.

Inkek ez zuten hizkuntza idatzirik...zaila da oso beraz, historia zehatza goitik-behera berreraikitzea.
Baina Cuzco bihotza zen, izana eta izenaren zatia bai bederen. Sacsayhuaman gotorlekua, aldiz,  burua. Cuzcoren gainean aztarnategi erraldoi hura dago, garai batean hiria defendatzen omen zuen harresi multzoa. Ilargi eta eguzkiarekin konektaturik zegoen, haien babesa ere ezinbestekotzat jotzen baitzuten inkek. Espainolek Cuzco kontrolpean zuten 1.535 urterako, baina inkak babesleku hura berreskuratzekotan izan ziren ustegabeko erasoaldi baten bidez. Espainolek, Pizarro buru zutelarik, lekua berriro  eurenganatzea lortu zuten inoizko matxinadarik odoltsuenean. Manco inkaren kide gehienak hil egin ziren. Mancok ihes egin zuen hilotzez beteriko bidexketan barrena, Ollantaytambora.
Kondorrek egunak eman zituzten oturuntza odoltsu hura dastatzen eta zoriogaizto hura Cuzcoren armarrian iltzaturik geratu zen: zortzi kondorrez inguraturik ageri da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario