domingo, 25 de marzo de 2012

Zentsura, diktadoreen pilula zikina



Gure herriak pairaturiko zentsura arakatzen ibili naiz eta Gabriel Arestiri egindako liburu baten zentsuraren agiria aurkitu dut..Argumentazioa irakurri eta barregura sortu zait, besterik ez esatearren..Zorionez, herriak haren lana ( eta beste askorena ere) gordetzen jakin izan du. Ekaitza igarotakoan, bareago, ixilarazitako lan ugarik argia ikusi zuten eta ahoz-aho zein kanten bidez transmititu ahal izan dira.
Herriaren ondarea bizirik mantentzea herri izaten jarraitzeko ezinbesteko baldintza da. Torturatu gintuzten, hitzak eta ideiak zentsuratu zizkiguten; pentsatzeko askatasuna lapurtu ziguten luzaroan. Desmemorizazio kolektiboa aktibatu egin zuten eta une batzuetan, irabaztekotan izan ziren.
Egun, bestelako zentsura bideak daude, finagoak akaso. Baina mingarriak. Guk ere aurrera egiteko bestelako tresnak garatu ditugu, zorionez. Mundura hurbildu gara eta ez gaude bakarrik. Hori asko da.

Edozein kasutan, erne egon behar dugu halakorik berriro gerta ez dakigun..


Bide ederra egin dute hitz hauek...herriaren ahotik herriaren belarrira. Denok entzun ditzagun, denok kantatu..denok oihukatu ditzagun..

Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.

1 comentario: