viernes, 18 de mayo de 2012

"Silencio en la sala" eta hitz beldurtiak


La sala esta llena de gente;
El jurado toma asiento tras una pausa para el almuerzo.
Fuera resuena el eco de los abucheos a una justicia de mentira.
Parece que los reyes del derecho ensordecieron;
Quizá vivan entre placas de hielo con los oídos y el alma congelados.

Él continúa con la mirada perdida
Cuenta las horas, los días y años como quien deshoja una margarita esperando al amor.
Él se resigna a la oscuridad y literatura de ficción, esperando mejor final.
Se dicta la sentencia:
“ El acusado es declarado culpable”.
Rabia en un grito ahogado que nunca llega a ser.
Sueños rotos y miseria.
Silencio en la sala. Solo silencio.




La marcha aldizkarian argitaraturiko testua.


Eta nola ez ekarri Bitoriano Gandiagaren olerkia..isiltasunak hemen badu izana, badu mina, odola, beldurra..
Eta isiltasunaren pertsonifikazioa agertu da goian; eta isiltasunak dakarzkigunak beheko testuan..Hitzak dira babesle hemen, iluntasuna eta fikziozko literatura goian.
Adi...zenbat gauza aipatzen duen Gandiagak isiltasunetik abiatuz..

Nere isiltasun hau 
hitzetan jarriko dut. 
Ebakita dago 
nire isiltasun hau, 
odoletan dago. 
Hitzen beldurra du 
isiltasun honek 
Haragi bizitan 
uluka bizi dudan 
isiltasun honek 
hitzen ukituei 
beldur latza die. 
Baina neri pena 
demait isiltasun hau 
bertan behera hil dadin,
gorputz gabe, inork 
ezagutzeke ta 
inoren laguntzarik 
inoiz hartu gabe. 

Nire isiltasunak 
zazpi giltza ditu, 
zazpiak giltza handi. 
Nire isiltasunak 
munduko dolorea 
dolore bizi du 
erremediorik 
ez duen dolorezko
dolore mortala. 

Nire isiltasunak 
ezin konponduzko 
harreman gaiztoen 
ezinbestea bizi du 
inolako arreglu- 
-biderik bistan ez duen 
errealitate inutil 
ezin konponduzko. 

Lotsa bizi du nire 
isiltasun honek 
gertatzen ari den 
ezbehar ororen 
gaizkide nolabaiteko 
naizela bait daki, 
norberaren bekatu 
ezin-ukatua, 
ager nahi ez lukeen 
aurpegian duela. 

Itxura batean ezer
egin ezina du 
isiltasun honek 
ihardun alferriko. 
Bitoriano Gandiaga




No hay comentarios:

Publicar un comentario