miércoles, 20 de julio de 2011

Tragikomediak

Beti aitortu dut idazlerik onena irribarrea lapurtu ahal dizun hura dela. Ez gaude umorera ohituegi, gure zoritxarrerako...honekin ez dut esan nahi bestelako zirrara eragiten digun idazlea kalitatezkoa ez denik, inolaz ere.
Mundua argazki ilunez josi digute, badira horretarako arrazoi ugari...mundua ez dabil ondo. Ezta gu ere. Ez gaitezen engainatu.
Baina edozelan ere, ironia maite dut; sarkasmoa....beltzari tonalidade grisak ateratzeko abilezia...
Bi gai serio ekarri ditut Dortolirenera; haietako bat Txileko errealitatearen argi izpia dela esango dut; bestea, orokorragoa, arantza finagoez harilkatua..Bata Txileko marrazkilari batek eginikoa da eta bestea marrazkigile euskaldun baten eskuak sortua.

* Pedro Melinao
* Tasio

Biek ala biek bestelako gaia darabilte baina ziur naiz noiz edo noiz gai bera izan dutela arkatzean jostari.

1 comentario:

  1. kaixo, Latxu.

    Azken denboraldi honetan zure blogen komentarioak jartzea, ezinezkoa egin zait ...Auskalo zegatik

    Arrazoia duzu. Literatura eta bizitza humorik gabe ez dauka graziarik. Hobeto esanda, eskuetan erori zaizkit...(biak)

    Santiagon, negua berezia da nahiz eta, smog, hotza, grisa...Santiago neguko kea bereziki maite dut...

    Muxu eta ondo segi, neska!!

    ResponderEliminar