viernes, 11 de noviembre de 2011

EGUNKARIAK ETA BARAZKIETAKO POLTSAK

El destino se asoma caprichoso y decide donde debemos poner nuestra pata de palo.  La tele nos regala peliculas de miedo, rozando lo gore, pero resulta que son imágenes reales, convertidas en falsa ficción.
Los periodicos son albumes de fotos en blanco y negro. Fotografías de filas de horas de espera, de caras y colores sin antifaz, de "el sueño de un continente" que no guarda premio.
Después el periodico se convierte en objeto práctico, algo así como en bolsa para guardar la verdura: un tomate, unas zanahorias..
Y en un capitulo nuevo te ves tú, en la mísma fila, compartiendo horas, lejos de matices y mandos a distancia..
Tú, con tu pasaporte, esperando lo mismo que todas.

Ez dakigu zein indar kapritxosok munduaren parte batera edo bestera ekarri gintuen; sortu ordukoxe, ez genekien koordenada geografikoa hain garrantzitsua izango zenik.
Eta bidaietako batean, ipurtzulo arrotzean geratzea erabaki dugu, geure buruaren jabe garela sinisturik. Telebista pizten dugu tarteka; irudiak errepikatu egiten dira beldurrezko filmeak bailiran.
Europa amets duten ezezagunez jantziriko iladak ageri dira teleberrietan, kontinente hartan altxorra topatuko dutelakoan. Fikzioaren errealitatea ( ez fikziozkoa) iruditu zait, baina, funtsean, errealitatea ere.
Egunkariak egunkari direnean pirata gehiago agertzen dira argazki zuri-beltzetan. Gainbegiratua eman eta egunkaria barazkiak gordetzeko poltsa bilakatu da, itsasoan zein "Extranjeria"ko iladetan itotzen diren bizilagunengandik urrun. Gupidagabe.
Paperen prezioa etorri zait burura: egunkariarenak apenas du baliorik, eta antzeko paperez eginik dauden pasaporteenak aldiz, urrezko grabatua duela ematen du.
Telebistan inoiz ikusi ditudan ezezagun koloretsuez inguraturik nago,ilada bera konpartitzen ari naiz.
Baimenen erreinuan nabil igerian, baldar, egunkarietako piraten modura.
Munduak dituen hizkuntza askorekin batu nau atzerritar izateak. Hemen argazki zuri-beltzaren iladan agertzen den etorkin ez-deusa naiz, nire errealitatea da, fikziorik gabekoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario